Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Atariko Probak: euskaljakintza

Material hau guztia Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak 2006an argitaratutako EGA 2005/2006 azterketak liburutik aterata dago. Berau sarean ipintzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena jaso dugu.

ATARIKOAK

10 Responses to Atariko Probak: euskaljakintza

  1. Itziar 2009(e)ko martxoak 8 at 7:06 pm #

    Eskerrik asko E-gela sortzegatik eta EGA azterketa hauek sarean jartzeagatik. EGA prestatzen ari ez naizen arren, oso erabilgarriak dira nire euskara maila hobetzeko egiten ari naizen ahaleginetarako. Atariko atalaren galderen artean gaizki markatuta egon litekeen bat topatu dut (2003-03-08an). Izan ere, irekitzen den laukian ondo dagoela esaten du, baina gero marrazkia huts egindakoa da, eta kalkulagailuan txartzat ematen da ere.

    Galdera hauxe da:
    1. Multzoetako batean ezaugarri desberdineko hitz bat dago. Zeinetan?
    A. Arte, lizar, haritz, pago.
    B. Elkarrizketa, solasaldia, berriketa, olgeta.
    C. ? Bildu, metatu, pilatu, batu.
    D. ? Txerrikume, moxal, bildots, txahal.

    Mila esker egin duzuen lanagatik. Mexikotik, agur bero bat,

    Itziar

  2. maider 2009(e)ko martxoak 13 at 9:55 am #

    Eskerrik asko, EGA azterketak sarean jartzeagaitik. EGA ateratzekotan gaudenoi lana erraztu diguzue, mila esker!

  3. maialen 2009(e)ko martxoak 14 at 12:45 am #

    Ni ere biharko EGA azterketa pretatzen nabil. Aurreko neskatila batek, Itziarrek, eginiko galdera berbera neuri ere txarto agertu zait. Erantzun egokia B da, olgetak jolasa esan nahi duelako eta zuzentzerakoan A dela dio. Eskerrik asko!

  4. Elena Llarena 2009(e)ko abenduak 3 at 8:42 pm #

    Ez dakit Maite Goñi nor den, baina eskerrik asko Maite, bihotz-bihotzetik!!!

  5. blanca (ta mario) 2010(e)ko otsailak 23 at 3:52 pm #

    kaixo lagunok!! Mila esker benetan azterketa hauek igotzeagatik. Horrela EGA ondo egiteko aukera izango dugu! muxuux

  6. arxel 2011(e)ko ekainak 10 at 5:51 am #

    Hemen akatsa dago.

    Zein ordutatik zein ordutara egingo duzu lan? Aukeratu zuzena.
    c) Hamaikak eta laurdenetatik ordu batera.
    Hauxe markatzen du erantzun zuzen bezela, baina ordu batetara behar luke, “ordu batera”-ren partez.

  7. Maite 2011(e)ko ekainak 10 at 7:20 am #

    Kaixo, Arxel!
    Zuk proposatzen duzun ordu “batetara” hori gaizki dago. Honela litzateke: ordu bata, ordu batean, ordu bat eta erdiak, ordu bat eta laurdenak (ordu bata eta laurden)…

    Hementxe duzu araua eta hura lantzeko ariketak: http://sites.google.com/site/euskaljakintzaarauak/orduaknolaesan

    Esker mila zure iruzkinagatik! 🙂

  8. Txus Ordorika 2012(e)ko irailak 6 at 11:23 pm #

    Kaixo Maite,

    Hemen nabarmendu nahi nizuke esteka ia guztiak ez dabiltzala. Edo behintzat, niri 404 – Not found bat ematen didala.

    Zuzendu ahal zenuke, mesedez? 22an daukagu lehenengo azterketa 😉

    Mila esker zure denboragatik

  9. Maite 2012(e)ko irailak 6 at 11:37 pm #

    Kaixo, Txus!

    Euskaljakintza osoa aldatzen ari gara eta, antza denez, zerbait gertatu da hor bidean. Ea lortzen dudan lehenbailehen konpontzea. Mila esker adierazteagatik! 🙂

  10. Itxasne 2013(e)ko maiatzak 29 at 1:21 am #

    kaixooo euskaljakintzakoo webgunee honetan lan egiten duzuen guztioi. Eguneratu ahal dezakezue webgunea faborez? Iraileko deialdira noa printzipioz eta uda honetan EGAko azterketa prestatu nahi dut baina azken azterketak 2008 urtekoak dira..fabore handia egin diguzue bai azterketa hauek webgunean jartzen baina baliteke urte horietan zegoena baino maila altuagoa egotea urte hauetaan!

    Ahal baduzue jar itzazue mesedez oraintsuko azterketak.

    Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

-->