Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Proba idatzia

Proba idatzia bi ataletan egiten da eta sei ariketa ditu.

  • Lehenengo atala:
    • FlickrCC by silkegb

      Elkarrizketa-testua. Elkarrizketa-testu batean 10 hutsune izango dira eta erantzunak aukera anitzeko moldean (a-b-c). Testuaren hariari ongien egokitzen zaizkionak asmatzea da ariketaren funtsa.

    • Irakurriaren ulermena. Testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko 10 galderari erantzuteko. Ariketak honelakoak izan daitezke: aukera anitzekoak, testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea, lotura egokiak egitea.
    • Lexikoa. Testu labur batean txertaturik, markatutako 10 hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Hitzek testuinguruan duten esanahia kontuan harturik aukeratu behar da baliokidea.
  • Bigarren atala:
    • Idazlan luzea. Bi gai eskainiko dira aukeran, dosier eran, eta azterketariek horietako bat garatu beharko dute. Azterketariek gutxienez 250 hitz idatzi behar dituzte. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek hartuko dira kontuan: a) atazaren zehaztasunak betetzea; b) hizkuntza-aberastasuna eta egokitasuna; c) zuzentasuna.
    • Idazlan laburra. Idazki bat ondu behar da: hipotesi bat, gutun bat, informe bat, gertakari baten kronika laburra… Gutxienez 150 hitz idatzi behar dira. Bi aukera eskainiko dira, bat hartzeko.
    • Esaldiak berridaztea. Emandako 10 esaldiren moldapena egin behar da; hots, esaldi baliokideak sortu behar dira beste egitura batzuk erabilita, beti ere esaldi bakarra osatuz. Berridazketa bideratzeko eta gauzatzeko, elementu batzuk eskaintzen dira erreferentzia gisa.

Bi atalak jarraian egiten dira. Lehenengo atala egiteko 65 minutu izango dira. Bigarrenerako, 110 minutu. Guztira, proba idatziak 2 ordu eta 55 minutu iraungo du.

One Response to Proba idatzia

  1. abc 2013(e)ko urriak 4 at 10:01 am #

    aaaaaaaaaaaaaa

Utzi erantzuna

-->