Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Idazlan luzea

ZERTAN DATZA?

  • EGA 1Bi gai eskainiko dira aukeran, dosier eran, eta azterketariek horietako bat garatu beharko dute.
  • Azterketariek gutxienez 250 hitz idatzi behar dituzte.
  • Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek hartuko dira kontuan:
    • Atazaren zehaztasunak betetzea. Honetan adierazia kalifikatzen da, hots, garatzeko eskainitako gaia zein neurritan osatu den:
      • Gaiarekin lotura duten/ez duten alderdien garapena.
      • Argudio eta adibide ugari/gutxi.
      • Gutxieneko hitz-kopurua.
    • Hizkuntza-aberastasuna eta egokitasuna. Adierazpena kalifikatzen da, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea:
      • Egitura aberatsak/sinpleak.
      • Lexiko zehatza eta adierazkorra/desegokia edo urria.
      • Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.
      • Idazlanaren egituraketa orokorra, paragrafoen antolamendua.
    • Zuzentasuna. Hizkuntza-akats nabarmenen araberako kalifikazioa, hots, joskerazko zuzentasunarena:
      • Deklinabidean: kasu atzizkien erabilera zuzena/okerra.
      • Aditz mailakoa.
      • Perpausen egituraketa.
    Hiru alderdi hauetakoren batean nabarmenki huts eginez gero edota, oro har, hiruretan maila kaxkarra erakutsiz gero, Idazlana ez da gainditutzat ematen. Ortografia ere kontuan hartzen da.

ATAL HAU PRESTATZEKO BALIABIDEAK

7 Responses to Idazlan luzea

  1. Quan 2009(e)ko urriak 4 at 1:51 am #

    Benetan, zinez, egitan lan on-ona, amaigabea kanpotik datorrenarentzat. Eskerrik asko denon eskura ipintzearren.
    Bestalde,
    * Idazkuntza lantegia : AEKren ikastaroa (gonbidatu gisa sartu)
    dioen esteka zaharkituta dago, ez dabil.

  2. Maite 2009(e)ko urriak 4 at 8:55 am #

    Mila esker, Quan! Oraintxe eguneratuko dut esteka. 😉 😉

  3. Koldo Garai 2010(e)ko otsailak 26 at 2:55 pm #

    Euferdion Maite,
    nik aspaldi inportatu nuen Fahnestocken metodoa (AEBtik) testuak sortzeko. Aldea honetan datza, testukiak edo atalak imajinatu beharrean (sarrera, azalpena, ondorioa, eta horien aldakiak) INVENTIOtik zuzenean jotzea, hau da, from Stasis, lau galdera (ez kazetarienak), -zer da, zelan heldu gara egoera honetara, ona ala txarra da, zer egin beharko genukeen horren aurrean-, eta horien inguruan paragrafoak sortzen joatea. Materiala hementxe duzu, baina azken biak lantzeke ditut, banabilen arren. Uste dut Europako generoekiko atxikimendua, Amerikar/Erromatarren mamitik eustearekin bat ekar daitekeela

  4. libe 2010(e)ko martxoak 7 at 6:43 pm #

    gainditutzak emandako idazlanak ezin dira ikusi

  5. Miren Amiano 2010(e)ko abenduak 15 at 6:18 pm #

    Maite, Nafarroako azterketako idazlanen gaien estekak ez dute funtzionatzen.

  6. asier 2011(e)ko otsailak 28 at 7:40 pm #

    kaixo, ega prestatzen nabil, etagaldetu nahi dut ea idazlan luzean zure iritzi jar dezakezun edo narrazio testu bat izan behar den

    eta laburrean?

  7. juanmi 2014(e)ko martxoak 12 at 9:13 am #

    soy gay y un cabezooon

Utzi erantzuna

-->