Idazlan luzea

ZERTAN DATZA?

  • EGA 1Bi gai eskainiko dira aukeran, dosier eran, eta azterketariek horietako bat garatu beharko dute.
  • Azterketariek gutxienez 250 hitz idatzi behar dituzte.
  • Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek hartuko dira kontuan:
    • Atazaren zehaztasunak betetzea. Honetan adierazia kalifikatzen da, hots, garatzeko eskainitako gaia zein neurritan osatu den:
      • Gaiarekin lotura duten/ez duten alderdien garapena.
      • Argudio eta adibide ugari/gutxi.
      • Gutxieneko hitz-kopurua.
    • Hizkuntza-aberastasuna eta egokitasuna. Adierazpena kalifikatzen da, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea:
      • Egitura aberatsak/sinpleak.
      • Lexiko zehatza eta adierazkorra/desegokia edo urria.
      • Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.
      • Idazlanaren egituraketa orokorra, paragrafoen antolamendua.
    • Zuzentasuna. Hizkuntza-akats nabarmenen araberako kalifikazioa, hots, joskerazko zuzentasunarena:
      • Deklinabidean: kasu atzizkien erabilera zuzena/okerra.
      • Aditz mailakoa.
      • Perpausen egituraketa.
    Hiru alderdi hauetakoren batean nabarmenki huts eginez gero edota, oro har, hiruretan maila kaxkarra erakutsiz gero, Idazlana ez da gainditutzat ematen. Ortografia ere kontuan hartzen da.

ATAL HAU PRESTATZEKO BALIABIDEAK

7 Responses to Idazlan luzea

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.