ZERTAN DATZA?
- Bi gai eskainiko dira aukeran, dosier eran, eta azterketariek horietako bat garatu beharko dute.
- Azterketariek gutxienez 250 hitz idatzi behar dituzte.
- Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek hartuko dira kontuan:
-
Atazaren zehaztasunak betetzea. Honetan adierazia kalifikatzen da, hots, garatzeko eskainitako gaia zein neurritan osatu den:
-
Gaiarekin lotura duten/ez duten alderdien garapena.
-
Argudio eta adibide ugari/gutxi.
-
Gutxieneko hitz-kopurua.
-
-
Hizkuntza-aberastasuna eta egokitasuna. Adierazpena kalifikatzen da, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea:
-
Egitura aberatsak/sinpleak.
-
Lexiko zehatza eta adierazkorra/desegokia edo urria.
-
Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.
-
Idazlanaren egituraketa orokorra, paragrafoen antolamendua.
-
-
Zuzentasuna. Hizkuntza-akats nabarmenen araberako kalifikazioa, hots, joskerazko zuzentasunarena:
-
Deklinabidean: kasu atzizkien erabilera zuzena/okerra.
-
Aditz mailakoa.
-
Perpausen egituraketa.
-
Hiru alderdi hauetakoren batean nabarmenki huts eginez gero edota, oro har, hiruretan maila kaxkarra erakutsiz gero, Idazlana ez da gainditutzat ematen. Ortografia ere kontuan hartzen da. -
ATAL HAU PRESTATZEKO BALIABIDEAK
- Argudio testua lantzen (teoria)
- Argudio testua lantzen (praktika)
- Argudio testuaren balorazio taula
- Testu antolatzaileak 1 (taula)
- Testu antolatzaileak 2 (taula)
- Idazlana: Santurtziko euskaltegikoek prestatutako unitatea
- Idazmena zure kabuz: AEK (gonbidatu gisa sartu)
- Idazlan on bat egiteko gomendioak
- Argi idazteko bideak (IVAP)
- Gainditutzat emandako hainbat idazlan
- Idatzi ereduak
- Nafarroako EGAko azterketan jarritako gaiak
7 Responses to Idazlan luzea