Euskaljakintza berritua abian da

Iazko ikasturtean euskaljakintzan ibili zinetenok dakizuen bezala, arazo ugari izan genituen urtean zehar: birusak, zerbitzariarekin gorabeherak… Gauza bat eta bestea zela, askotan ezin zen bertako edukia kontsultatu, eta geu ere nahiko larri ibili ginen  gure artikuluak, elkarrizketak eta ariketak, besteak beste, argitaratzeko.

Horrela gauzak, gure eduki guztiak beste blog batera migratzea eta zerotik hastea erabaki genuen. Horretan ibili gara uda osoan eta, antza denez, berriz ere abian ipintzeko moduan gaude. Aldaketa aprobetxatu eta WordPressek eskaintzen dizkigun aukera berriei etekina atera nahian, gure eduki guztiak berrantolatu ditugu. Horrela, orain arte blog eta gune ezberdin bilakatuta zeuden txoko guztiak -EGA, aditzak, Euskaltzaindiaren arauak… lantzeko blog eta guneak- euskaljakintzan integratuko ditugu pixkanaka-pixkanaka hemendik aurrera. EGArekin hasi gara; izan ere, aurtengo 2. deialdia berehala izango baita. Atal batzuk osatzeke badaude ere (EGA azterketa eredu berriak digitalizatzeko baimenaren zain gaude), nagusienak jada kontsultagai dituzue.

Irudian ikus dezakezuen legez, menu nagusian topatuko dituzue guztiak.

 

Ilusio eta gogo handiz ekingo diogu, beraz, ikasturteari. Esan behar dugu ia dena prest daukagula euskaljakintza 8koek (azkar esaten da, baina aurtengoa euskaljakintzaren 8. taldea izango da) aurrekoen lekukoa har dezaten. Dena den, horren aurretik iazkoen lanei lekua egingo diegu, arestian aipatu dugun bezala, ekoizpen ugari argitaratu gabe geratu baitziren arazoak zirela eta.

Bestalde, dena aldatu behar izan dugunez, gerta liteke esteka batzuk ez ibiltzea edo bestelakorik topatzea. Horregatik, asko eskertuke genizueke horrelakoen berri ematea.

Amaitzeko, eskerrak ematea baino ez. Alde batetik, zuei, iaz izan zenuten pazientziagatik. Bestetik, migrazio eta beste lanetan buru-belarri ibili den Talaios enpresa jaio berriari (analisia eta estrategia, prestakuntza eta ahalduntzea, tresnak eta garapenak egiten dituen aholkularitza teknologiko kooperatiba). Eta esker bereziak bertako Gorka Julio eta Unai Gorrotxategiri, emandako laguntza eta  egindako lan bikainagatik.

Euskaljakintza berrituaren ibilbidea hementxe hasten da. Ongi etorri gure txoko berrira! :-)

 

Subscribe

Subscribe to our e-mail newsletter to receive updates.

,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Itsasontzia atera da | Teketen - 2012(e)ko Irailak 12

    [...] izena eman ez badugu ere zuetako batzuek Maite Goñiren bidez beharbada gure berri izan duzue. Euskaljakintza ekimenarekin lagundu diogu Maiteri, baina egia esan bera izan da bere proiektuari dioen maitasunagatik lan gehien egin [...]

Utzi erantzuna

-->