Euskaljakintza Buber sarietan finalista

Atzo Donostiako Kursaalean Buber Sariak banatu ziren.  Euskaljakintza euskara sustatzeko web gunerik onena kategorian finalista izendatua zegoen Kaixomaitia.com eta tropela.net guneekin batera. Azken honek eraman zuen saria. Argazkian ikus dezakezuenez, hantxe bertan Tropelakoak zoriontzeko aukera izan genuen.  Zorionak, tropela!

Tropela.net-eko ordezkariarekin

Tropela.net-eko ordezkariarekin

Euskaljakintzako ordezkariok pintxoz pintxo ibiltzeaz gain, barre batzuk egin eta hainbat pertsona ezagutzeko parada ere izan genuen, besteak beste, Jesus Olmedo aktorea. Esan beharra dago, han zeudenen artean, berak eraman zuela gure saria begi urdin politenei! 😉

Jesus Olmedo aktorearekin

Jesus Olmedo aktorearekin

Aurretik esanda genuen bezala, guretzat ohore handia izan da finalera iristea. Horregatik, lerro hauetan eskerrak eman nahi dizkizuegu, lehenik, gure izena proposatu eta, ondoren, bozketan gure alde egin duzuenoi. Bihotzez eskertzen dizuegu azaldutako babesa eta laguntasuna.

Euskaljakintza jarraitzen duzuenok ederki asko dakizue zein izan den gure ibilbidea azken bost urte hauetan, zein den gure lanerako filosofia. Euskara maite dugu eta gure ahalegin guztiak egingo ditugu gure hizkuntza lau haizeetara zabaltzeko, euskarazko edukiak sortzeko eta horiek guztiokin partekatzeko. Mota honetako errekonozimenduek gure eguneroko bidea, askotan malkartsua,  samurtzen laguntzen digute, eta indarrak ematen, gure benetako helburua zein den ahaztu gabe, lanean tinko jarraitzeko. Esker mila guztioi!

Subscribe

Subscribe to our e-mail newsletter to receive updates.

, ,

5 Responses to Euskaljakintza Buber sarietan finalista

  1. miren 2009(e)ko abenduak 4 at 9:13 am #

    kaixo pandila!
    joe…. jesus olmedo 😛 irunek oantxe esan dit ta…Q ENBIDIA! jaja

    ale ba muxu haundi bat ta ondo segi!!!!

  2. irune.agirre 2009(e)ko abenduak 4 at 4:13 pm #

    Ez naiz esatez aspertuko: Oso oso ondo pasa genuen!:-) Saria irabazi ez bagenuen ere, barre gogotik egin eta Olmedorekin argazkia atera genuen! 🙂 Pintxo batzuk jan eta txutxu-muka aritzeko tartea ere hartu genuen. Arratsalde-gau atsegina oso! 🙂

    Aaaa. Ez dakit nik, ba, begi urdinen sari hori beste inorena ez den, Maite! 😉 jajjajajajaaj

  3. Maite 2009(e)ko abenduak 4 at 6:03 pm #

    Ba, arrazoi osoa duzu, Irune! Begi urdinen saria beste batek merezi zuen. Zuek denak zerbaitetan ados jartzeko, pentsa!!!!! Hurrengoan, berak argazkia atera beharrean, berarekin aterako dugu. Zer iruditzen? 🙂

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Euskaljakintza Buber sarietan finalista -- Topsy.com - 2009(e)ko abenduak 4

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Euskaljakintza Buber sarietan finalista http://bit.ly/6pNb8Z […]

  2. euskaljakintza» Blog Archive » Aurten ere Buber sarietan finalistak! - 2010(e)ko azaroak 24

    […] Euskaljakintza Buber Sarietan finalista (2009) […]

Utzi erantzuna

-->