(Euskal)jakintzakook aurten ere Beasain idazlehiaketan sarituak

sarituak
Eguerdian izan gara aurtengo Beasain Idazlehiaketako sari banaketa ekitaldian Beasaingo udaletxeko batzar-aretoan. Aurten ere, azken urte hauetan bezala, Jakintza Ikastolara sari mordoa ekarri dugu eta oso harro eta pozik gaude. Harro, urtez urte gure ikasleek lanketa sakona eta esfortzu handia egiten dutelako euren imajinaziotik sortutako istorioak gustagarri suertatzeko; eta pozik, eginahal horiek ospe handia duten sari hauetan, urteak joan urteak etorri, errekonozimendua lortzen dutelako.

Dakizuen legez, Beasaingo Udaleko Euskara-batzordeak, Gipuzkoa-Donostia Kutxak lagunduta, ikasleen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, BEASAIN idazlehiaketa sortu zuen 1990ean. Urte horietan guztietan, oker ez banago, Andoni Sarriegi ibili da antolaketa eta bestelako lanetan; izan ere, ezinbesteko pieza izan baita sari hauek osatzen duten makinerian gaurko hitzaldi guztietan argi gelditu den modura. Horregatik, jakitean erretiratzera doala eta hurrengo urtean ez dela bertan egongo, euskaljakintzakook eskerrak eman eta zorterik onena opa nahi diogu bere bizitzako etapa berrian.

Gurera bueltatuz, ondorengoak izan dira gure idazle eta idazlan sarituak aurtengo sariketan:

A MAILAN

(1989 eta 1990 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)


HITZ LAUZ

1. Saria: (210 euro eta oroigarria)

Aipamen-saria: (55 euro eta oroigarria)


OLERKIAN

2. saria: (90 euro eta oroigarria)

B MAILAN

(1991 eta 1992 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean)

2. Saria: (130 euro eta oroigarria)

Aipamen-sariak: (45 euro eta oroigarria)

Idazlan sarituak eta euren egileei buruzko informazioa irakurri nahi badituzue, esteketan klik egitea besterik ez duzue. Beste urteetako idazlan sarituak irakurtzeko, berriz, klikatu hemen. Ea gustuko dituzuen eta zuek ere idazteari ekiten diozuen!

Amaitzeko, beraien iritziak eta lanen inguruko gorabehera guztiak jakin nahi badituzue, egun hauetan Goierri Telebistan ikusteko aukera izateaz gain, datorren larunbatean, hilak 10, goizeko 10:00etan, Segura Irratian elkarrizketa entzuteko abagunea ere izango duzue. ZORIONAK!! 🙂

6 Responses to (Euskal)jakintzakook aurten ere Beasain idazlehiaketan sarituak

  1. eagirre 2007(e)ko otsailak 4 at 12:00 am #

    Aiai Maite, dagoeneko jarriak dituzu argazkiak!??
    Martxa honetan kazetari egin beharko zara, nik uste hitzakoak baina azkarrago ibili zarela, eta nahiko lotsa pasa dugu goizean eee! Zorionak gainerako saritu guztiei!!

  2. Maite 2007(e)ko otsailak 4 at 12:15 pm #

    Aupa, Eñaut! Ba, ez litzateke ofizio txarra, ez pentsa! Eta lan bat, behintzat, gainetik kenduko nuke: zuzeeeeeenketaaakkk!!!!! :mrgreen:
    Ez nau harritzen lotsa pasa izanak, a ze komunikabide pila zegoen zuen inguruan, ezta??? Prentsa arrosan azaltzen diren “famoso” horietakoak ematen zenuten!!!:wink:

  3. anazabal 2007(e)ko otsailak 4 at 12:43 pm #

    ZORIONAK!!!
    Argi dago Jakintzan kontuan izateko idazle dezente dagoela!! Horela jarraitu eta nork daki, agian zuek idatzitako libururen bat irakurtzen egongo gara urte batzuen buruan…

  4. ezabaleta 2007(e)ko otsailak 4 at 1:59 pm #

    Kaixo Maite!!! Ni ere Eñautekin bat nator, a ze lotsa pasatu genuen, horrenbeste kamera inguruan izanik, okerren ordea goierri telebistako elkarrizketan pasatu nuen nik 😳 .
    Bueno ba besterik ez, ZORIONAK saridun guztie! Agur eta muxu pila bat!

  5. egarmendia 2007(e)ko otsailak 4 at 8:09 pm #

    Zorionak guztioi!! ez da batere harritzekoa Jakintza ikastolak azken urteetan beti sariren bat eskuratzea eta batez ere batxilergoko ikasleen artean, horrelako euskarako irakaslearekin jejejejeje 😉

    Lastima da zuen lanak irakurtzeko astirik ez izatea (badakizue azterketak…) ziur bainago primerakoak izango direla eta Alaitzek esan duen moduan nork jakin hemendik urte batzuetara zuen liburuak irakurtzen aritu gaitezke.

  6. Manu 2007(e)ko otsailak 5 at 11:31 am #

    Zorionik beroenak Jakintzako idazleei!!!
    Urtea joan urtea etorri, poztekoa da Jakintza ikastolak agertzen duen maila Beasaingo idatz lehiaketan.
    Benetan pozgarria larunbatean lortutako arrakasta eta Jakintza ikastolaren izena honela goraipatzea.
    Zorionak baita ere irakasleriari, sariak ez direlako kasualitatez lortzen.

Utzi erantzuna

-->