Warning: Creating default object from empty value in /home/berria/berria.euskaljakintza.com/wp-content/themes/canvas/functions/admin-hooks.php on line 160

Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian

Atzo goizean, @wwwhatsnew -ren tuit batetik Testeando gunera iritsi nintzen. Gustatu zitzaidan bertan irakurri nuen eslogana: ” Si estás testeando estás aprendiendo” (ez bereziki haren edertasunagatik, bere esanahiarengatik baizik). Bertan DBH eta Batxilergoko edukiak (Geografia, Lengua, Historia, Filosofia…) errepasatzeko galdeketak biltzen dira, jolas edo trivial moduan emanak. Jakina da mota hauetako jarduera arinek ez dutela goi mailako adimen-gaitasunak garatzeko balio; halere, baliagarriak izan daitezke hainbat eduki kontzeptual barneratzeko orduan. Baliagarriak eta erakargarriak gure ikasle gehienentzat.

Ez naiz luzatuko ikasleei sorrarazten dizkiedan ariketei buruzko azalpenak ematen, baina kontua da arrazoi askorengatik jarduera hauek oso gustuko ditudala. Gauzak horrela, mota honetako guneak topatzen ditudanean, beti gorde egiten ditut egunen batean antzekoak garatzeko astia izango dudan itxaropenaz edo, besterik gabe, ideia eman eta beste norbaitek garatuko duen esperantzaz.

Ur sakonagoetan sartzen garen bitartean, Leire Narbaiza ( @txargain ) eta biok, Facebooken honetaz ari ginela, pentsatu genuen eduki mota horiek euskaraz jasotzen dituzten guneak identifikatu eta nonbaiten biltzea ideia ona izan zitekeela. Horretarako, laguntza behar dugu. Ezagutzen duzue euskarazko trivial, hitz-joko, galde-erantzun jolasak, hitzapasa edo, nolabait esatearren, euskarazko edukiak modu honetara lantzen dituen gunerik? Hala bada, hauxe da proposatzen dizueguna:

  1. Delicious edo Diigon kontua izanez gero, gorde #euskalquiz etiketarekin.
  2. Twitter bidez helarazi: @euskaljakintza edo @txargain
  3. Mezu honetan bertan erantzun.

Guk hauexek ditugu:

Besterik ezagutzen?

, , , , ,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian -- Topsy.com - 2011(e)ko otsailak 21

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maite Goñi and ainhoa, leire. leire said: RT @euskaljakintza: [euskaljakintza] Euskarazko galde-erantzun jolasen bilduma egin nahian http://tinyurl.com/67oa7ao […]

Utzi erantzuna

-->