Frankfurteko auto erakusketa

Europako auto erakusketa garrantzitsuena ospatu berri da Frankfurten (Alemania). Bertan, 44 lurralde ezberdinetatik inguratu diren 1000 erakuskari baino gehiago bildu dira. Garrantzirik handiena, hidrogenoz propultsaturiko autoek hartu dute.
Berrikuntza handienak egin dituzten markak honako hauek dira: Audi, BMW, Volkswagen, Renault eta Ford.

Audi etxeak ia bere auto guztiak berritu ditu urte honetan zehar, eta horretaz gainera, Q7 deritzon 4×4 berria atera berri du, X5, Touareg eta Cayenne autoei aurre egiteko. Audiren lehen SUV auto hau (Sport Utility Vehicle) lehen aipatutakoak baino handiagoa da
luzeran, eta gainera motore mistoak ekarriko ditu 2008an. 51000€ balio ditu merkeenak.

Audi Q7 berria
Audi Q7 berria.

BMW etxeak ere, bere serie3a berritu, serie1ean 265 zaldiko motore berria ezarri eta bere Z4 coupé berria erakutsi zuen Frankfurten. Serie5ari ere, motorizazio berriak erantsiko dizkio laster.Azkenik esan behar, X5a berritzekotan dabiltzala, Audiren Q7aren pare izan dadin.

Z4 coupé berria
Z4 coupé berria.

Volkswagen etxea ere, ez dabil atzean geratzekotan eta Golfari eta Touaregari motor berriak erantsi dizkie. Hauez gain, prototipo berriak erakutsi zituen Alemanian burutu den erakusketa honetan. Baina Volkswagenek beste auto berri bat ere atera du: Eos izenekoa. Honetaz ez dakigu gauza handirik, Passataren oinarrian egingo dutela eta deskapotagarria izango dela soilik.

 Eos berria
Eos berria.

Eta, azkenik, Renault etxe Frantsesa. Clio berria erakutsi du Frankfurten, Laguna berritu berri dute eta gainera, Egeus SUV autoa egitekotan dabiltzala esan dute. Salmentetan aurrenetariko postuan daude, eta bertan luzaroan jarraitu nahi dute lehenik aipatu ditudan hiru etxeekin batera. Clio berria aerodinamikoki lehengoa baino landuxeagoa dator, eta lehendik duguna baino zertxobait handiagoa izango da. Ekarriko dituen motorrak ere lehendik dituenak baino potenteagoak dira.

clio 1

Esan beharrik ez dago, ez direla hauek bakarrik izan berrikuntzak eta hemen azpian azaltzen direnak, urtean zehar aterako direnak direla:

AUDI
A6 2.0 TFSi 170cv
A6 Allroad
Q7
BMW
Z4 coupé
VOLKSWAGEN
New Beetle
Golf restyling R32
Jetta
Passat Variant
Eos
RENAULT
Clio
Clio sport
Mégane restyling

Erakusketa honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.

2 Responses to Frankfurteko auto erakusketa

  1. WordPress › Errorea

    Zure webgunean errore kritiko bat gertatu da.

    WordPresseko arazo-konponketen inguruan gehiago jakin.