Gai berarekin bueltaka baina…

grafikoa.jpg

Azken urte hauetan, Espainian (baita Euskal Herrian ere), atzerritarren kopurua nabarmen igo da, inmigrazioa deritzon mugimendua dela eta. Izan ere, asko dira, bizitza edota lan hobea bilatu nahian, iberiar penintsulara etortzen direnak.

Datuek diotenez, gaur egun, estatu osoan bizi garen 43,7 milioi biztanleetatik, 3 milioi, hau da, populazioaren % 8, kanpotarra da. Baina asko dira ere legez kanpo dauden pertsonak, aurreko ehunekoan azaltzen ez direnak, alegia.

Etorkin hauen artean, Afrikatik patera edo cayuco delakoetan etortzen direnak daude. Lehen aipatu bezala, pertsona hauentzat Espainiara etortzea paradisura joatea bezala da. Izan ere, Afrikan hemengo errealitatea beste bat dela uste duten arren, hona iristea lortzen duten gutxi horiek (asko eta asko itsasoan hiltzen dira), berehala konturatzen dira errealitate gordina erabat bestelakoa dela, guztiz desberdina gainera.

patera2.jpg

Iristen direnen artean, gehienak beraien herrialdeetara itzultzen dituzte beraien situazio ilegala dela eta. Horietaz gain, badaude beste batzuk, gazteak edota ume txikiekin etortzen diren emakumeak, esaterako, babes etxeetan zenbait denborarako geratzen direnak; baina gehienek euren ametsa guztiz apurtua ikusten dute hemengo egoeraz jabetzen direnean.

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/LLIpTn2WWx4″ height=”450″ width=”450″/]

umeak.jpg

Bestalde, guztiz finkatuta eta lege barruan daudenak ditugu. Hauen artean, ugarienak dominikarrak, errumaniarrak eta ekuadortarrak dira. Etorkin hauek familia osoa ekartzen dute, eta behin beraien egoera legala konpontzen dutenean, hau da, paperak egiten dituztenean, lanean hasi eta euren herrialdeetatik ezberdina den egoera eta ingurugirora moldatzen dira, hemengo kulturara egokituz. Gutxi batzuk izan ezik, gehienek denbora gutxi behar izaten dute integratzeko.
Era berean, eskoletara joaten diren ume atzerritarren bertakotzea daukagu. Adibidez, Euskal Herriko ikastetxeetan gure hizkuntza beraiei irakastea desafio interesgarri bilakatu da.

Amaitzeko, adituek diotenez, azken hamarkadetan egon den etorkinen igoera honek onura ekarri dio iberiar penintsulari hainbat arlotatik begiratzen badugu. Ekonomia arloa izan daiteke horren adibiderik garbiena. Dudarik gabe, etorkin hauen eskulan merkeak, besteak beste, ekonomian egon den gorakada nabarmen hau gertatzea ahalbidetu du. Beste hainbat sektore ere indartu egin omen da fenomeno hau dela eta, igeltserotza, esaterako. Hitz gutxitan, beraiek, guk egiten ez ditugun lan horiek egin eta indartzen dituzte.

One Response to Gai berarekin bueltaka baina…

  1. barregi 2007(e)ko urriak 10 at 12:08 pm #

    Harrigarriak dira imigrazioari buruzko datu horiek, baina areagotu egingo da.

Utzi erantzuna

-->