Updates from urtarrila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:27 am on 2009/01/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogaitu 

    da/du ad. Aspertu, gogoa galdu edo galarazi.

    Sinonimoak: (1) gogait egin, aspertu, gogoa galdu, gogoetsi, nazkatu, nardatu, eneatu,, higuindu, tripak jan (2) unatu, nekatu, akitu, nekarazi, gahindu, izorratu.

    Luze gabe etxezuloan egoteaz gogaitu eta, beloan bildurik, bezperan ez bezala, bere itxurari erreparatu gabe irten zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
  • Maite 12:00 pm on 2009/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gutizia 

    iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa. Haragia jateko gutizia etorri zitzaien.

    Sinonimoak: (1)  gurari, nahiera, nahikari, irrika, desira, grina, tirri, nahikeria, zalekeria, apetitu, irrits, su.

    Ez zen maiz emazte batez agradatu; behar orduan, bere gutizia asetzen zituen eta, ondotik, ahanzten zituen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou]

     
  • Maite 1:00 am on 2009/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    kitzikatu 

    du ad. 1. Suari makila batez eragin, indarra har dezan. 2. Zirikatu; kilika egin. Elkar kitzikatzen ari ziren, irri egiteko. 3. Estimuluren baten bidez tentsio-egoeran jarri, bizitasuna eman. 4. FIS. Kitzikapena eragin.

    Sinonimoak: (1) suari eragin, sua bizkortu,  sua zirikatu, zirkin egin (2) zirikatu, aztoratu, kinatu, asaldatu, berotu, artegarazi, probokatu, sutu, tarritatu, narritatu, zipo egin (3) kilikatu, kilimatu, kili-kili egin.

    Basora eramango nuen, errekondoan etzango ginen inork ikusiko ez gintuen bazterren batean, berokia askatu eta bularrak musukatuko nizkion, eta Elsbethek kitzikatu egingo ninduen irri gozoak eginez: Zinean baino askoz hobeto gaude hemen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi]

     
  • Maite 7:56 am on 2009/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    gomuta 

    iz. (B) 1. Gogoa, oroimena. Gomutara etorri. 2. Oroitzapena. Gomuta honek beldurrez betetzen zaitu. Zure gomuta saminagoa bihotz eneko kuttuna.

    Sinonimoak: gogorapen, oroitzapen, birgogorapen, oroipen, oroitze, akordu, gogo.

    Etzaulki trakets hark Gerra Handian anbulantzia gidari jardun zueneko gomuta dakarkio burura. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano]

     
  • Maite 1:34 am on 2009/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarrakio 

    iz. Ikara, izua. Sarrakioa sartu.

    Sinonimoak: izu, izudura, beldur-ikara, izulaborri, laborri, zukurutz.

    Ez nintzen neure buruaren jabe, sarrakio zorrotz batek urraturik neukan barrena, aztoratuta nengoen eta zainak airean nituela, gizon haren mende ikusten bainuen neure burua. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi]

     
    • Lander 10:56 am on 2009/01/26 Permalink

      Hitz hau ez nuen sekula entzuna… Bide batez zorionak, egunero-egunero begiratzen dut zuen bloga, hitz berriak ikasteko gogoz.

    • euskaljakintza 11:43 pm on 2009/01/26 Permalink

      Ez dakizu ze poza ematen duen hori entzuteak, benetan! Mila esker zure iruzkinagatik, Lander!
      Aaaa! Aitortu beharrean nago nik ere ezezaguna nuela hitza. 😉

  • Maite 1:08 am on 2009/01/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    kinada 

    iz. Estimulua; kinatzeko ekintza eta horren ondorioa.

    Sinonimoak: (1) zirikada, narritamendu, uxada, pizgarri, estimulu, eragingarri, bultzagarri, ziriketa (2) bultzada, bulkada, inpultsu.

    Ikasleentzako kinadak eta interes handiko lan giroa sorrarazten ditu, non lan taldea zein lankidetza eta erantzukizuna bere gain hartzea sustatzen baitu. [Hezkuntza teknologikoaren aldeko adierazpena]

     
  • Maite 7:39 am on 2009/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    azpisuge 

    izond. Saldukeriak egiten dituenari esaten zaion irain-hitza.

    Sinonimoak: azpikari, azpijale, azpizapo, doilor, putrus, zirtzil, zital, ziztrin, makur, maltzur, donge, gizatxar, bilau, etoi, traidore.

    Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari, azpisuge deitzen diote.  [ Elizen arteko Biblia, ASKOREN ARTEAN]

    Ez gara hona Sauron azpisuge eta madarikatuarekin hitzak alferrikaltzera etorri, eta are gutxiago bere esklaboetako batekin. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel