Updates from otsaila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:25 pm on 2009/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    sopikun 

    iz. Delituaren egile izan gabe, aurretiazko edo une bereko ekintzen bidez delitugintzan parte hartzen duena, konplizea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gaizkide, okerkide, konplize, lagunkide, lagun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz; haiek beren nagusiaren aurrean salatzea ere badago, eta hartara hau haien epaile edo sopikun bihurtuko litzateke.[Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:14 am on 2009/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    hitz-aspertu 

    iz. Hizketaldia; norbaitekin egiten den solasaldi luze eta lasaia.

    Sinonimoak: hizketaldi, solasaldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hitz-aspertu polita egin nuen aspaldiko lagunarekin.

     
  • Maite 12:02 am on 2009/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaitsapen 

    iz. Beherakada; zerbaitek beherantz egiten duen aldietako bakoitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eroraldi, beherakada,  beheititze, gainbehera, gainbeheraldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Izugarrizko jaitsapena du erakunde horrek.

     
  • Maite 12:10 am on 2009/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zimarkun 

    izond. (BN eta L) Zimarkuak edo engainuak egiteko joera duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) engainu, azpikeria, amarru, iruzur, maula, zelata, satorkeria, azpijoko (2) zin-hartze, konjurazio, elkarkeria, elkar-hartze. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Lehenagoko jabeak jendaurrean egin zion salaketa Napumoceno jaunari S. Nicolautik etorritako zimarkun txiki bat zela, jende zintzoari iruzur egitera etorritakoa […] [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:17 am on 2009/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    eratasun 

    iz. Erakoa denaren nolakotasuna; moduzkotasuna. Eratasunez dohain urriko gizona zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) begirune, errespetu, gizatasun, moduzkotasun, adeitasun, zintzotasun (2) erabide, jas, modu on (3) fintasun, urguritasun (4) neurribide, neurritasun, moderazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Emakumeei gizonezkoei eskatzen ez zaien eratasun – eta kontinentzi maila eskatu diete, lotsaren hausketak bertute guztiak ukatzea esan nahi duelako emakumeengan […]  [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:10 am on 2009/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    mutiri 

    izond. (Ipar.) Ausarta, lotsagabea.

    Sinonimoak: lotsagabe, muturluze, aurpegihandi, petral, lotsabako, nabasi, kopetadun, ozar, ausart (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez ote daukat arbasoren bat kapitain ausart, alferiz gazte izukaitza, edo hitz urriko negrero mutiri? [Arbelaren gainean, Xabier Mendiguren Elizegi] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:36 pm on 2009/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zorrizto 

    izond. 1. Zorriz betea. 2. (hed.) Zikina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zorritsu, zorrizu (2) zikoitz, zeken, ziztrin, ongose (3) nazkagarri, izorrante.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Alabaina, ekintza hain ohoretsu hau, jantxakur, doilor, bidelapur, asasino, bilau, kirten, zorrez bete, zorrizto eta kasta berdintsukoen esku uzten da. [Eromenaren laudorioa, hitzaurrea] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel