Updates from apirila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:16 am on 2009/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    saka egin 

    dio ad. Bultza egin; sakatu. Albotik pasatzean saka egin zidan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sakatu, bultzatu, bultza egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta ama zela erabaki nuenak suzko azkon ikusezina jaurti zidan, itsutzerainokoa, eta gero neskari eskuak lepoan ipini zizkion, eta saka egin zion, emeki, alborantz. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:26 am on 2009/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    arta 

    iz. (batez ere Ipar.) Arreta, ardura. • ARTA EDUKI, IZAN. Arduratu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) arreta, ardura, arrangura, kontu, axola (2) aditasun, ohartasun, atentzio (3) zolitasun, atzartasun, ernetasun (4) dike, eustarri. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Seme-alaben heziketak urte luzeetan galdatzen ditu gurasoen artapen erkideak. [Frantziako kode zibilaren lehen proiektua, Jean di Portalis / Andres Urrutia (Jakin, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:53 am on 2009/04/28 Permalink | Reply  

    akiakula 

    iz. (B) Aitzakia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aitzakia, atxakia, estakuru, txutxu, zuribide.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Laster eukiko dogu danontzat lege bat, al danik errezena, garbiena ta onena, ta orduan ikusiko da irakurlien esate ori euren alperkeria estalduteko akiakula bat zan edo ez. [Gogojardunak, Inazio Loiolakoa / Patxi Altuna (Klasikloak, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:40 am on 2009/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    jas 

    iz. (B) 1. Itxura, eta bereziki gorpuzkera. Ez zaitez irten kalera jas honetan. 2. Jaidura, joera. 3. Trebetasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) itxura, eite, gorpuzkera, jite, jarrera, tankera, taxu, antz, aire (2) antze, trebetasun, prestutasun, traza (3) joera, jaidura, jaiera, grina, aiher (4) kemen, bizitasun, grazia. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Etsenplu nabarmenik badut begi-bistan: horra armada hori, halako jas eta muntakoa, printze delikatu eta xamur bat duela buruzagi, zeinaren izpirituak, handinahi jainkozko batek haizatua, destaina-imintzioak baitegizkio gertakizun igarrezinari, gogotsu utzirik hilkor eta ziurgabe dena halabehar, heriotza eta arrisku ororen esku, arrautza-oskol batengatik. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:18 pm on 2009/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoli 

    izond. (batez ere B) 1. Entzumenez edo sentimenez mintzatuz, fina, zorrotza. Begi zoliak. 2. Ozen eta argi entzuten den soinua egiten duena. 3. Zerbaitez jabetzeko aparteko ahalmena edo zorroztasuna duen pertsona, argia. 4. Ik. 2 zori. • ZOLI EGON. Arretaz, erne egon; prest egon. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zorrotz, oharkor, somari, hautemaile, oharti, adikor (2) erne, adi, bizkor, zalu, azkar, ernai (3) ozen, fin, garbi, durunditsu, bizi, klaru (4) zorrozki, zuhurki, ernerik (5) zoldu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    EXCHANGE WECHSEL irakurtzen da bankuaren errotuluan: umea diru truk aldatzera doala izan liteke begirale zoli batek egingo lukeen eszenaren irakurketa. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:07 pm on 2009/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    tripazain 

    iz. eta izond. Asko eta ongi jatea atsegin duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: tripontzi, sabelkoi, jale, zintzurkoi, jatun, gormant, sabeldarraio, gosezto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ume tripazain batek bezala, dena irensten zuen. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikanoa] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:54 am on 2009/04/24 Permalink | Reply  

    otoz otoan 

    adb. (B) Ezustean, ustekabean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ustekabean, ezustean, bat-batean, tupustean.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Halako batean, ustekabe eta otoz otoan, gure mutilok etsaia topatu zuten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel