Updates from May, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 3:54 am on 2009/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkordin 

    iz. Ospela. Gaztainak egositako ura ona da azkordinak osatzeko.azkordin-belar. Ik. erabelar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ospel. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Marabutak halako azkordin zurixkak ageri zituen azalean, elefante zahar baten itxura ematen zioten tumoreak. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:18 pm on 2009/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    txinpart 

    iz. 1. Erretzen ari den gorputz batetik irteten den zatitxo piztua. 2. Marruskadurak edo talkak berotutako eta erauzitako zatitxo goria. 3. ELEKTR. Isolatzaile batean zehar bi eroaleren artean gertatzen den korronte elektrikoaren iragaitza labur argitsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) txingar, sugar, kanbor, pindar, txispa, txinka, inar, xingar, txindi, zirta (2) tximist (elektrikoa), argi-izpi, argi-tximist. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena.  [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:58 am on 2009/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    marmaratu 

    du ad. (Ipar.) Marmar egin.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: marmarrean aritu, marmarka aritu,  marmar egin, marmarka egin, marmar egon, purrust egin, purrustaka aritu, purrustaka egon, gurguratu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    -Ez dut sinesten emazte baten betekizun bakarra lisatzea eta jateko prestatzea denik – marmaratu nuen enekiko, lankidea elkor geratuko zelako esperantzan. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:03 am on 2009/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    autu 

    iz. 1. (batez ere B) Solasa. Herriaren egungo egoeraz zen gure autua. 2. Solas-gaia, esamesa. Baserritarrek aho-mihitan darabilten autua.autu-mautu. Solasa. • AUTUAN, AUTUETAN. Berriketan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) solas, solasaldi, hizketa, elkarrizketa, jardun, berriketa, solasketa, mintzaldi, autu-mautu, berbaldi (2) zeresan, esamesa, ele-mele, erran-merran, hizki-mizki (3) pasadizu, anekdota. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Arima hilak erosten bazituen, aldiz, zer zela-eta bahitu nahi zuen gobernadorearen alaba?, arima hilak oparitu nahi al zizkion?, zer-nolako zentzugabekeria zen hiriko biztanle guztiek aho-mihitan zerabilten autu hori? [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:52 am on 2009/05/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    bezuza 

    iz. Oparia, erregalia. Inudea laztan duenak seinari bezuza (esr. zah.).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: opari, dohain, emari, erregali, erregalu, eskaintza, esku-erakutsi,  estreina, oblazio, ofrenda. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)


    Bein, «Irakorta» basetxeko mutillari, basotik etxerantz etorrela, bide-ertzean lamiña bat agertu yakon. Eta lamiña arek, mutillari abegi ona eginda, irribarrez esan eutsan:

    —Morrosko, ¿Irakorta basetxeko semea al-zara?

    —Bai, angoa-edo naz —erantzun eutsan mutillak—; antxe jaiotakoa nazala diñoe-ta… ¿Zegaitik itauntzen daustazu?

    —Zure aitaren seme bati aspaldian bezuza (erregalu) bat egin guraz nagoalako.

    —¿Bezuza egin guraz?

    —Bai; ¿ez dozu nai, ala?

    [Errose Bustintza "Mañariko", Sorgin-liburua, http://www.susa-literatura.com]

     
  • Maite 8:00 am on 2009/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    eroapen 

    iz. 1. Pairamena. Eroapen handiko pertsona. 2. BIOL. Nerbio-kinadak zabaltzeko ekintza. 3. FIS. Material eroaleetan zehar karga elektrikoen edo beroaren garraio edo hedapena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: egonarri, epe, eraman, eraman on, iraupen, jasankortasun, jasapen, pairakortasun, pairakuntza, pairamen, pazientzia.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Artean ez nekien jardun luzeei ekiteko adina italiera, eta hitzen faltan aurkitzen nintzenean, Umbertok lagundu egiten zidan, hitzen baten bila katigatzen nintzenean hitz egokia eskainiz, nire ezin eta hutsak eroapen handiz eramanez. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)


     
  • Maite 11:04 pm on 2009/05/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotzondo 

    iz. Bihotza, sentimenduen gunetzat hartua. Bai adimenez bai bihotzondoz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adore, bihotz, kemen, sentibera, sentimen. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ulertezintasunak aztarna garratzegia uzten zion bihotzondo zaurituan. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel