Updates from ekaina, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:38 am on 2009/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    pa 

    iz. (haur.) Maitasuna erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea, musua. Eman pa amatxori. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: musu, pot, laztan, apa, ma. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ezpainak berriz sentitu nituen azal gainean, eta oraingoan hantxe gelditu ziren, pa txikiak emanez, goraxeago, beheraxeago… [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:58 pm on 2009/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zart egin 

    du ad. 1. Lehertu, barruko indarrez hautsi. Zahagia zart egiteko puntuan hantu zen. 2. Hautsi, eten, pitzatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zartatu, dzart egin, kraskatu, hautsi, apurtu, eten, puskatu, tarrat egin, leher egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:50 am on 2009/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    lirdinga 

    1. iz. Lerde edo gai likatsua. 2. iz. Itsasertzeko haitzetan eta harri hezeetan eratzen den geruza berdea, behe-mailako zenbait landarek, alga eta goroldioek bereziki, osatua. 3. izond. Lingirdatsua, likatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) likin, lerde, adur, biskositate, lertzo, liska, muki (2) likitsu, lirdingatsu, likatsu, itsaskor. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orain badakit – badakidala iruditzen zait behintzat – zer antz handia duen ideologiak zuhaitzek azala ebakitakoan isurtzen duten lirdinga horrekin; premia jakin batzuei erantzunez fabrikatzen dela, alegia, eta irizpide praktiko bati jarraituz. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:29 am on 2009/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    leinu 

    iz. Familia bateko belaunaldien segida, familia bateko aurrekoen edo ondorengoen multzoa. Hamabi leinu ziren Jakoben hamabi semeen ondokoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) nare, askazi, enda, etorki, jatorri (2) etxe, tribu (3) belaunaldi, belaun, ondorengo, ondore, gizaldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    “Hura hil ondoren”, esan zuen, sekula ahaztuko ez dudan garraztasunaz, “bera (bera, etsia eta ahula) izango zen Ushertarren leinu zaharreko azkena”. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe / Koro Navarro (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:29 am on 2009/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    eden 

    iz. (B) Pozoia. Suge-miztoari edena zerion. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) pozoi, lupu (2) eduki, edukiera, husgune, lekune (3) Eden, Lurreko Paradisu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Neure ezpata-punta dut igurtziko eden horrez, eta, nik Hamleti axala harramazkatzea aski, heriotza duke bertan. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:27 am on 2009/06/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    eden 

    iz. (B) Pozoia. Suge-miztoari edena zerion. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) pozoi, lupu (2) eduki, edukiera, husgune, lekune (3) Eden, Lurreko Paradisu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Neure ezpata-punta dut igurtziko eden horrez, eta, nik Hamleti axala harramazkatzea aski, heriotza duke bertan. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:26 am on 2009/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    joran 

    iz. (batez ere B) Gogo edo nahi bizia, egiteko bati ahalegin osoz lotzen zaionaren jokaera. Zu ikusteko joranez dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gogo bizi, irrika, grina, nahiera, apeta, desira, nahitasun, irrits (2) lehia, ahalegin, afan, gar, su (3) arreta, ardura, axola. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Aipuak behin eta berriz bilatzeko joran hori. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel