Updates from August, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:52 am on 2009/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekilore 

    iz. BOT. Konposatuen familiako landare belarkara eta urterokoa. Zurtoina zutikorra eta zilindrikoa du, eta hostoak bihotz-formakoak, txandakatuak eta horzdunak. Lorea handia da eta koroa eta disko horiak ditu. Fruitua olioa egiteko edo zuzenean jateko balio duen akenioa da (Helianthus annuus).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eguzki-belar, eguzki-lili (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Porru eginda, ekilore izugarri zabaldu baten antzera gisaturik, kuia batean txertaturik nindoan Champ erreetako alorretarantz.  [Estilo-Ariketak, Raymond Queneau / Xabier Olarra (Igela, 2005))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ekilore

    ekilore (FlickrCC)

     

     
  • Maite 9:12 am on 2009/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    bakartoki 

    iz. Komuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  (1) bakarleku, bakartegi (2) komun, irol (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Komundegi bakoitzean, dozena bat txizontzi eta dozena erdi bat bakartoki bazirenez, beti zegoen zerbait izorraturik, konpontzen asteak eta aberiatzen segundoak tardatzen zuena, halakoxe komunitate txukunean bizi baikinen. [Orain ezin naiz hil , Xabier Amuriza]

    bakartoki

    bakartoki (FlikrCC)

     

     
  • Maite 9:23 am on 2009/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    afera 

    iz. (Ipar.) Egitekoa, arazoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  arazo, egiteko. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Maitasuna zein den eskuzabala eta aldi berean berekoia erakusten zenidan, behin berriro: nire on beharrez beti, nirekiko begirunez uneoro, baina zuk abiarazi zenuen nirekiko afera, niri galdetu barik, eta zuk nahi zenuen trenkatu auzia, behin betiko, nire iritzia galdegin gabe. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:38 am on 2009/08/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zezeldu 

    du ad. Hitz egitean edo irakurtzean hitzak zailtasun handiz ahoskatu(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zizakatu, murduskatu, moteldu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Une berean nekez aditzen nituen berba-txatalak heldu zitzaizkidan belarrietaraino, eta are zailtasun handiagoz ulertu nuen xuxurla zakar horretan behinolako ahots ozena: “Ez… nago… a… do… dos” –, zezeldu zuen. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:28 am on 2009/08/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    ostendu 

    da/du ad. 1. (zah.) Atzeratu. 2. Ezkutatu(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) atzeratu  (2) ezkutatu, gorde, kukutu, ostu (Bizk.), kukuldu (g.e), ezabatu (zah.)  (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Eguzkia hodeiak gorriztaturik ostendu da, astiro, gotorlekua eraikitzeko agindu zuenak harako adagio hura gogoan izan balu legez: burdinazko eskua zetazko eskunarruaren barruan. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:00 am on 2009/08/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    xitu 

    du ad. (Ipar.) Garaitu; gainditu, gainetik iragan. Zuhaitz horrek xitzen ditu oihaneko guztiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  gainditu, garaitu, nagusitu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ordea, tentamenduaren dei hartan ez nuen kontzientziaren ezbairik izan, zeren, nola osaba baitzen, artean, nik munduan gehien maitatzen eta miresten nuen pertsona, hala, berehala xitu zuen eta estali osabaren bozak aitarena. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:00 am on 2009/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkaratz 

    iz. 1. Baserrietan, eta oro har edozein etxetan, sarreran dagoen gela zabala; gaur egun, etxe-blokeetako eraikinetan eskailera edo igogailuetara sartzeko kaleko ate nagusiaren ondoko tokia. Buzoiak ezkaratzean daude. 2. (B) Sukaldea. 3. Larraina(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    [sukaldea] Bizk. sukalde, suete Bizk.
    [ataria]
     atari, ataurre, bebarru, apiriku Ipar., korrale Ipar., atarte Bizk., larrain Bizk., basakurte Ipar. g.e., ateta Bizk. g.e.
    [zalditegia, ukuilua]
     Ipar. g.e. abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., establia Ipar. g.e., estrabi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Lekuonak ezaugarri bereziko eraikin batera eraman gintuen – arkudun ezkaratz handi bat zuen baserrira -, eta bere azalpenekin jarraitu zuen: “Horrelako baserriak makina bat badira Euskal Herrian, garai batean ostatu edo posta-leku izandakoak. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel