Updates from abuztua, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:40 am on 2009/08/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    beilegi 

    izond. 1. (B) Horia. 2. Pertsonei dagokienez, ilehoria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) hori, laru (2) horail (pertsonak) (3) zurbil  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ohe gainean etzan eta sabaiko orban beilegi bati begira geratu da gero, deusetan pentsatu gabe, begiak orbanean preso. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:00 am on 2009/08/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahalke 

    iz. (Ipar.) Lotsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  herabe, lotsari, ahalkeria, ahalketasun, lotsa (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bat-batean nire intimitatean sartze hark ahalke sentimendu bat eragin zidan, eta protesta egin nion, baina tontakeria zela, ez zuela zereginik eta ez zitzaiola deus kostatu esan zidan, eskuak aurreko mantalean lehortuz, itsasotik atera berria zen arraina garbitzen ari baitzen. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:29 am on 2009/08/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    izparringi 

    iz. neol.  Eguneroko berri-aldizkaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: eguneroko, egunkari, egunari (UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Livornon ginen, gomutan daukat sobietikoek Laika txakurtxoa espaziora bidali zutela zekartela izparringi guztiek, langileen diktaduran ere txakurrak ontzietan bakarrik maite zituztela pentsatu nuen. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izparringi

    izparringi (FlickrCC)

     

     
  • Maite 5:30 am on 2009/08/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    zindo 

    izond. 1. Osasuntsua, akatsik gabea, hutsik gabea. 2. Irmoa, sendoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) sasoal, on, osasuntsu, gaitzik gabe (2) sendo, tinko, tenkor (3) zintzo, fin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Zahar ez, baina bai sendo, zindo, haren ahotsa aretoko lau haizeetara zen zabaltzen. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:03 am on 2009/08/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kaizu 

    iz. 1. Tamaina, neurria. 2. Dimentsioa. Marrazki hauei hirugarren kaizua eman behar zitzaien. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) tamaina, neurri, izari (2) dimentsio (3) kalibre (4) taila  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Berriz ere bakarrik ginen beilarien erdian, ordu arte Michelcoren kaizu zabalaren geriza pean nintzalarik. [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:25 pm on 2009/08/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    deskantsatu 

    iz. 1 da ad. Atseden hartu. 2 da/du ad. Ipar. Lasaitu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [atseden hartu]: Heg. beh.abaro egin, abaroan egon, atseden hartu, atsedendu, deskantsu hartu, hats egin, errepausatu Ipar., hats hartu Ipar., pausatu Ipar., asaskatu Bizk., atseden egin Bizk., atseden g.e.
    [lasaitu]: Ipar.anpletu Ipar., baketu, baretu, ematu, lasaitu, naretu, errexitu Ipar., jabaldu Ipar., ibitu Bizk., trankildu beh., artetu g.e., balakatu g.e., lañotu g.e., amatigatu zah., apazegatu Ipar. g.e., amondu Ipar. zah., fazegatu Ipar. zah., aplakatu Heg. zah., eregatu Bizk. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da ad. h. atseden hartu descansar, reposar (2) da/du ad. (Ipar.) h. lasaitu tranquilizar
    fr (1) da ad. h. atseden hartu (se) reposer (2) da/du ad. (Ipar.) h. lasaitu tranquilliser, calmer
    en da ad. h. atseden hartu to rest; to take a break
    port (1) descansar, repousar (2) tranqüilizar, sossegar

    “Neuk egingo dut, zuk deskantsatu“. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:13 pm on 2009/08/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    ikoti 

    iz. (B) Jauzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  jauzi, akiti, salto (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Arrikoskor areetan gain, saltu ta urtika, noiztik noizera, ai! txilio egiten eban neskatoak, ikoti arek mokorpean egiten eutsoen atximurkaden samina agertuaz. Orduan, Nikanor-ek, barren egiten eban gogoz. [Batetik bestera , Eusebio Erkiaga] (Klasikoen gordailua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel