Updates from azaroa, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:06 am on 2009/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    zotukatu 

    da/du ad. (batez ere Z) Higitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [mugitu, higitu] eragin, higitu, mugitu Heg., kantitu Ipar., mugidatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Tajuzko ogibidea hartu beharrean familia luzearen aitzina aterako bazuen, eta 1838an guarda sartu zen, nahi baino gehixeago zotukatu zituen lanbidea bestalde: lehendabizi Sarara, handik Lekornera, azkenik eta 1859az geroz Beraskoitzen ibiltzeko. [Joanes Otsalde Iruñeko ferietan,  Joxemiel Bidador. Diario de Noticias (2002ko Sanferminak)] (Literaturaren Zubitegia, Susa literatura argitaletxea)

     
  • Maite 10:22 am on 2009/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuzi 

    iz. Zur erretxinatsuzko zatia edo makila, eskutan eramateko modukoa eta argi egiteko irazekirik eramaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:01 am on 2009/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    aingura 

    iz. 1. Burdinazko edo altzairuzko pieza, arpoi edo amu bikoitz formakoa, katea batetik zintzilik ur-hondora egotzi eta bertan finkaturik gelditzen delarik ontzia higitzea eragozten duena. Aingura(k) bota. Aingura(k) altxatu. 2. ERAIK. Habe eta pareten arteko lotura sendotzeko erabiltzen den edozein elementu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ankila, arpeu, pikatxo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Zaindariak lehenago diru putzuz koipeztuak izanagatik, aise lortu zuen hiritik atera eta hondartzara joatea, han zain baitzeuzkan lagunak, txalupa batez itsasoan aingura botata zegoen Ainhoa izeneko itsasontziraino eraman zutenak. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aingura

    aingura (FlickrCC)

     
  • Maite 10:18 am on 2009/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    elorrio 

    iz. (B) Nekea, estualdia. Elorrio(ak) ikusi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Elorrioa heldu zaio: tiene la negra. Elorrio gorria: una gran desgracia. (Elhuyar hiztegia)

    Lokuzioak: elorrio egin, producir penalidad / elorrio ikusi, pasar las de Caín, pasar penuria. (Elhuyar hiztegia)

    Sinonimoak: [estutasuna] ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larritasun, larriune, angustia Heg., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., hinka Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., zinak eta minak Ipar., istilu Gip., hertsidura Zub., trantze Heg. beh., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexadura Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Eta zer deritzozue: hor goian ikusi ditugun elorri xuriaren hilabete honekiko usadio eta ohitura bitxi horiekin zerikusirik ote du ba, elorrio hitzak berekin jaso duen neke, oinaze, jasanbehar, penalitate, sofrikario, etsipen-punttu eta antzerako esanahi sorta hori dena? Beste kulturetan elorriaren hilabeteak izan duen tradizio zailtasunezko hori: ez ilerik ebaki, ez azazkalik, ez soinekorik aldatu, zarpazahar ibili, kastitate obligaziozko berexi hori, purifikazio zentzu derrigorrezkoa… horren aztarrena lotu ote zaio gure elorrio hitzari? Yalkiko ditizugu gure bideko elorrioak eta estuasunak, zioen Orixek. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:18 am on 2009/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    zitalkeria 

    iz. Zitala (izond. doilorra, inolako prestutasunik agertzen ez duena) denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua; zitalari dagokion ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Gaztelaniaz: mezquindad, ruindad.

    Sinonimoak: [doilorkeria] belzkeria, bilaukeria, doilorkeria, gizatxarkeria, txerrikeria, zipozkeria, kiskilkeria Ipar., kakazkeria g.e., laburkeria g.e., zirtzilkeria Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Zitalkeria ugari dago munduan, jantzia onaren moduan. [Goio Telletxea, @maxkuri)

     
  • Maite 7:08 am on 2009/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxekalte 

    iz. eta izond. Bere jokaerarekin bere etxearen hondamendia ekartzen duena. Mutil alfer eta etxekalteak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Gaztelaniaz: pródigo, -a, despilfarrador, -a, que trae la ruina a la casa (Elhuyar)

    Sinonimoak: etxe-galgarri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Etxeko ondasunak xahutuko dizkidate etxekalte hauek! pentsatzen zuen Malanttonik, eta kontu hura bukarazi egin behar zuela nola edo hala. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:15 am on 2009/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    eztenkatu 

    du ad. Eztenaz ziztatu, akuilatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) akuilatu, eztenaz ziztatu (2) satirizatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta orduan, erle batek eztenkatu balu bezala, patatak zuritzeari utzi, eta aitarengana hurbildu zen amona Sinforosa, aiztoa eskuan. [Odolean neraman, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel