Updates from December, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:38 am on 2009/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    araurren 

    iz. Zerbait bukatzen den muga, amaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip. zah.
    [amaia]
    azken, azkentze, bukaera, bururapen, urrentze, hondar Ipar., amai Bizk., amaiera Bizk., akabera beh., akabu Heg. beh., erremate Heg. beh., azkenki g.e. pl., akabantza Ipar. g.e., guen Bizk. g.e., fin zah., kabu Heg. zah., akabaila Gip. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es fin, final, término
    fr fin, terminaison, conclusion
    en end, ending, finish;

    Bañan Euskara jakintsun argiak bizi dan arte guztian ezagutuko ditu bere zatiak, munduaren araurrunean ere. [ Izt C 7, Orotariko Euskal Hiztegia]

     
  • Maite 11:05 am on 2009/12/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    arno 

    iz. (Ipar.) Ardoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ardo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es vino
    fr vin
    en wine

    Haiek deus eskatu gabe, irri gozo bat eta pirata aire bat zuen gizon batek – matelan orbaina, lepoko gorria eta guzi – bi pitxer ur eta beste bi arno ipini zizkien aitzinean eta, Marirengana ukurturik, ezpainetan musu egin zion. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arno

    arno (FlickrCC)

     
  • Maite 12:09 pm on 2009/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    karsoil 

    izond. (zah.) Burusoila, soila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [burusoila] burusoil, soil, garbal Sort. g.e., kaskasoil beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es calvo, -a
    fr chauve
    en bald

    Zeren bizitzaren eskolan beti baita zer ikasi eta zertan eskolatu, baita ileak urdindurik ditugunean edo garbal eta karsoil gaudenean ere… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karsoil

    karsoil (FlickrCC)

     
  • Maite 4:39 pm on 2009/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    txotxin 

    izond. Txoriburua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk. g.e.
    [buruarina]
    arin, astapito, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lerdo, memo, ments, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, txoropito, zoroxka, zozo, zozoilo, tontolo Heg., bulunba Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tetele Sort., zoro Sort., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe(ko) Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., memelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., pettux Lap., ganbelu Heg. beh., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., koko Bizk. g.e., haizebelats zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es ligero de cascos, casquivano, -a; vanidoso, -a, presumido, -a
    fr léger, -ère, superficiel, -ielle, frivole
    en unstable; flighty

    Liburukiari so egiten dionak, jakingo du “barrabas” gauzak hankaz gora ipintzen dituen zaletuari deritzola ; “drogoso” endredo bila dabilenari esaten zaiola; etxearen kalte eta familiaren hondagarri ekintzak burutzen dituztenei “etxekalte” deritzela; gutxi garbitzen denari “koipesto” deritzola; pertsona altua eta ibiltzeko modu baldarrekoari “kankailu” esaten zaiola; kiroletan eta batez ere futbolean txarra denari “taket” deitzen zaiola; txikia denari “txatxar” deitzen zaiola; buru arina duenari “txotxin” deritzola; juiziorik ez duenari “gijabakoa” deritzola; tontoa izanda, bestela pentsatuta, asko dakiela uste duenari “tontoarroa” esaten zaiola… [Irainak lekeitiar eran, Xabier Telletxea (argia.com)]

     
  • Maite 10:41 am on 2009/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zamau from Maite Goñi on Vimeo.

    iz. Mahai-zapia, otorduetan mahaia estaltzeko erabiltzen den oihalezko pieza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:46 am on 2009/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoztor 

    iz. 1. Oztopoa, eragozpena. 2. (pl.) Zotza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) behaztopo, enbarazu, traba, behaztopagarri, oztopobide, eztropezu, atzerabide, trabagarri, eragozpen, trebukaldi, eragozgarri, trebuka, eragozpide, enbeleku, murtzi, ninguno, engara, koska, oker, poxelu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es estorbo, obstáculo, impedimento; palillo
    fr empêchement, obstacle
    en hindrance, impediment, obstacle; handicap

    Naimen sendokoa zan Arana-Goiri, ta etzan iñoiz be kikildu bizi-bidean jagi yakozan zoztor eta eragozpenen aurrean. Gogoko eban azterketa lana ta orretan jarduna dogu aspertu barik: asaben izkuntza jaso ta bitxitu, ona aren elburuetatik bat. Zabar eta murriztua ekusan euskera; gure euskalkien matasa be bai ikusten eban. Zer egin? Aurrera ziur asko! [Arana-Goiri'ren euskal lana, Aita Onandia (Olerkijak, Sabino Arana Goiri 1894-1903, 1919)] (Klasikoen Gordailua)

     
  • Maite 11:18 am on 2009/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    debadio 

    iz. (Ipar.) Eztabaida, liskarra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) eztabadida, eleta, polemika (2) eztabaida, liskar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es disputa, discusión, debate; lucha
    fr combat, altercation, bagarre
    en quarrel, row; argument, dispute

    Autoan sartzean, beti bezala pentsamendua haiatua sentitzen zuen gazteak, batez ere irrati-zintan zebilen Mikel Laboaren K7a entzuten hasten zenean. Itsasaldeko kantariaren ahotsak Herriaren xoko minartuak eztiz gozatzen zituela eta, bideak, delako oinarrizko pentsatzeko ahala bizirik zatxikala zirudion. Halatan, hiriko plazara heltzearekin, burrasoak ez zirela Uritzek hautatu intsumisioaren xedearekin oso ados oroitu zen. Esplikatzeko hitzak ugari izan ziren eta ez beti alegerazkoak. Debadio luzearen ondotik, ikusirik semea tematzen zitzaiola, amak erran zion:

    – Egin ezazu sinesten duzunaren arabera!

    [Amorezko pena baño , Itxaro Borda (Susa, 1996)]
    http://www.susa-literatura.com

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel