jauskari
iz. 1. Jausgailuz jaisten den pertsona; horretarako ikasketak egin dituena. 2. MIL. Aireontzi batetik jausgailuz bota eta gero lurrean borrokatzeko prestatuta dagoen militarra.
iz. 1. Jausgailuz jaisten den pertsona; horretarako ikasketak egin dituena. 2. MIL. Aireontzi batetik jausgailuz bota eta gero lurrean borrokatzeko prestatuta dagoen militarra.
izond. GN/Ipar. (zah.) Ahalegin handia eskatzen ez duena, arina. Lan gogorrak eta aisitak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) aise, erraz (2) arin, eme, ezti, leun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
es fácil, ligero,-a
fr facile
en easy, simple, straightforward
Eta ene spirituak – zeren anaiarenaz ez bainago hain segur – argi klar hartarik hats hartu, eta gaitz zirudiena ere erraz, arin eta aisit bilakatzen zitzaidan. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. (haur.) Haragia. • txitxi-burruntzi. Mendian su eginez eta bertan, burruntzi batean, prestatzen den lukainka edo haragia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) okela, haragi, arrain, mami (2) mitxelinak (3) txakur, or (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
es carne, chicha; michelines
fr viande
en meat
“Jaizu txitxia, maittiorrek, aundi eitteko!” Etxba Eib. [Orotariko Euskal Hiztegia, OEH]
Hori dela eta, uda honetan bainujantziaren moda itzuliko da, bikiniari aurre hartzeko asmoz. Txitxiak disimulatu eta eskote handi bat harro erakusteko gogoz dabiltzan emakumeek beraz, aukera aparta izango dute. [Uda honetan bainu jantziak bikiniari aurre hartuko dio, eitb.com]
izond. zah. Alferra, nagia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: [nagia] akets, alfer, alproja Heg., baldan, baldar, baldarrontzi, bihurri, erlemando, kalamanka, makur, mangelo, moldakaitz, nagi, nagitsu, oker, tantar, trakets, trukes, zabar, eskalapoi Ipar., eskoil Ipar., kakola Ipar., kartalazo Ipar., laxo Ipar., mandrain Ipar., total Ipar., aldrebes Heg. beh., antzekaitz g.e., egur g.e., flux Ipar. g.e., bagai Bizk. g.e., antzegabe zah., oiher Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
es holgazán, -ana, haragán, -ana, vago, -a, perezoso, -a
fr paresseux, -euse ; fainéant, -e
en lazy, idle; layabout, lazybones (inf)
Elizaren asmo edo intenzioa, induljenziak guri konzeditzean, ezta iñola ere, gu alperrak, aroiak eta ardura bageak egitea. Gco I 372. (Orotariko Euskal Hiztegia)
iz. Danbor-jotzailea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: atabalari, danbor-jole (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
es tambor, tamborilero,-a, tamborrero,-a
fr joueur, -euse de tambour
en drummer
Euria gorabehera, eguraldiari jai giroa eta danbor hotsa nagusitu zitzaizkien Donostiako kale eta auzoetan, gauerdian Union Artesana elkarteko danborrariek zuzendutako ekitaldian bandera jaitsi zen arte. [Danborrari festa, Irune Lasa (Berria, 2009-01-21)] (Ereduzko Prosa Gaur)
1. izond. Guztiz axolagabe edo arduragabea. 2. adb. Erabat, zeharo. • TOTAL EGINA EGON. Guztiz mozkorra egon. Total egina zegoen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond.
[osoa, erabatekoa] erabateko, guztizko, oso, osozko, konpli Ipar. zah.
[artagabea, laxoa, zabarra] Ipar. akets, alfer, alproja Heg., baldan, baldar, baldarrontzi, bihurri, dorpe, erlemando, kalamanka, makur, mangelo, moldakaitz, nagi, nagitsu, oker, tantar, trakets, trukes, zabar, eskalapoi Ipar., eskoil Ipar., kakola Ipar., kartalazo Ipar., laxo Ipar., malestruk Ipar., mandrain Ipar., aldrebes Heg. beh., antzekaitz g.e., egur g.e., flux Ipar. g.e., bagai Bizk. g.e., antzegabe zah., aroi zah., oiher Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
es completamente negligente, completamente irresponsable, completamente dejado, -a; total, completo, -a
fr complètement négligent, -e ; irresponsable; complètement
en completely careless/negligent; completely, totally
Total eginda nengoen ordurako, ez nintzen lagunekin berriketan jarraitzeko gauza, eta bazter batean eserita geratu nintzen, “Ardoa eta gizona” kantatzen; “Ardoa eta gizona” kantatzen ahalegintzen, hobeto esanda, ezin bainituen hitzak gogoratu. [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
adb. (Ipar.) Berehala, behingoan, orduan bertan. Sartzen da, eta kuxian, hasten zaio mokoka gizon gaixoari. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adlag. Ipar.
[berehala, behingoan, orduan bertan] abian, aurki, berbertatik, berehala, berehalako batean, berehalakoan, bertan behera, bertatik, egun batetik bestera, hitzetik hortzera, laster, hain laster Ipar., sarri Ipar., bertan Sart., aida batean Bizk., segituan Gip., hain sarri Zub., egunetik biharrera jas., bertarik Ipar. g.e.
es inmediatamente, al momento, en seguida, al instante, al punto
fr tout de suite
en immediately
Eta kuxian, orduan bertan, erabaki nuen ostegun arrastiriko entrenamendura ez nintzela joanen. [Anaiaren azken hitza, Daniel Landart (Elkar, 1999)]Â (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply