Updates from otsaila, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:15 pm on 2010/02/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    belaki 

    1. ZOOL. Ehun eta organotan antolatu gabeko gorputza duen animalia ornogabe eta sesila. Gorputza poro, kanal eta barrunbez osatuta dagoen sistema konplexu batez zeharkaturik dago eta bertan ura mugiarazten duten zelula flagelatuak daude. Urak daramatzan partikulak iragaziz elikatzen dira. Gehienak itsastarrak dira eta Porifera filuma osatzen dute. 2. Delako animaliaren gorputza, garbiketan erabiltzen dena; material sintetikoz egindako kideko objektua.

     
  • Maite 11:01 am on 2010/02/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    pitxer 

    iz. 1. Buztinez, kristalez edo bestelako materialez egindako ontzia, lepoan sabelean baino estuagoa dena, bertan likidoak isurtzeko estugune apropos batez eta eskuleku batez osatua dagoena. 2. Ontzi honen edukia; bertan sar daitekeen likido-kantitatea. 3. Aurrekoaren tankera duen ontzia eta ornamentu gisa erabilia. 4. Bolumenunitate zaharra, bi litro baino pixka bat gehiago balio zuena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) suil, txarro, kankarro (2) azunbre, murko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es jarra, jarro; jarra (contenido); azumbre
    fr picher, jarre; pichet (contenu)
    en jug, pitcher; jug, jugful (content)

    Izkribuok deszifratzea da arazoa, amodioaren bidez maitearen txoko ezkutuetan sartzea, maitearengan kixkurtuta datzana destolestea, zurrukuttunarekin batasun jariakor bat osatzea, pitxer berera isuritako ur bilakatu biak. [Errua eta maitasuna, Markos Zapiain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pitxer (FlickrCC, Alexadre Hamada)

     
  • Maite 7:36 am on 2010/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    izorra 

    1. izond. Haurdun dagoena. Emazte izorra. 2. iz. Haurdunaldia. Ene emazteak izorra gaiztoa du. • izorra handi. Haurdunaldian aurreratua dagoena. • IZORRA IZAN. Haurdun egon. Maria Solta da negarrez / izorra dela beldurrez. Izorra omen zara / ene arreba Juana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:
    izorra adond. zah. [haurdun] haurdun, umedun, seindun Bizk., izorrarik zah.
    izorra iz. g.e. [haurdunaldia] haurdunaldi, haurduntza, izorraldi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es embarazada, encinta; embarazo
    fr enceinte, grosse [femme]
    en pregnant; mother-to-be

    Gustu handiz ikusiko ninduen horren ederra, horren gaztea, horren osasuntsua, denek zioten bezala, eta bereziki sustatuko zuen, ez dakit garbi nola adierazi, haren barrua ni izorra nengoela jakiteak. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi  (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:07 am on 2010/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    tankera 

    iz. Itxura. Eguraldiak ez du gaur tankera onik. Hiztegi-tankerako bi artikulu. • TANKERA EMAN, HARTU. Antzeman, igerri. Zeinen tankera ematen diozu?(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itxura]
    aire, egitura, eite, irudi, itxura, egindura Ipar., kara Ipar., karantza Ipar., mustra Ipar., egitamu Bizk., planta beh., kera g.e., kerantza g.e., azalpe zah., presentzia zah., aparantzia Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es aspecto, apariencia, facha, porte; estilo, forma, manera; clase, tipo; carácter, índole, forma de ser; humor, talante, vena
    fr aspect, allure, air; forme, tournure; caractère, nature; humeur
    en appearance, look; style; manner, way; type, kind; character, nature, temperament, disposition; mood, temper; humour (Br); humor (Am)

    Izenak, datak, marrazkiak falikoak gehienak, tankera desberdinetakoak, erromantiko, naif edo futuristak. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:51 am on 2010/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    malet 

    izond. (Ipar.) Ahula, indargabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [ahula]
    ahul, aloxo, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, erkin Ipar., herbal Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., mengel Bizk., gelge Gip., debil Heg. beh., gelbera g.e., magalo g.e., entoil Ipar. g.e., enul Ipar. g.e., erpil Ipar. g.e., flako Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., makar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es débil, flojo, -a, blando, -a
    fr faible, mou, molle
    en feeble, weak

    Ezin-egon batek hartuak gitu guziak. Jar-tokiz aldatzen gira, etzaten, jaikitzen, etzaten berriz, burua pisu, zangoak malet, gogoa totolotua. [Beribilez, Jean Etxepare Bidegorri, 1931] (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 9:32 am on 2010/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pattar 

    iz. Ardoa edo beste zenbait substantzia alkoholiko distilatuz lortzen den graduazio altuko edari alkoholikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: pitar, katalingorri, likore, kilinpon, ttotta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es aguardiente; matarratas [licor fuerte]
    fr eau de vie
    en strong alcoholic drink distilled from fermented fruit juice

    Katedradunak maitasun berezia zion Poloniako pattar nahiko gogor bati, eta egunkariko zuzendariak bazuen horren berri: bere petaka beti betea zela medio, ez zitzaion batere kostatu Duvrescuren tertulia-lagunik ordezkaezinena bihurtzea. [Itzalak, Iban Zaldua (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:49 am on 2010/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    galen 

    iz. Goi. g.er. 1 ‘zigorra’. 2 ‘etsipena’. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: (1) zentzagarri, eskarmentu (2) etsi, etsipen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es castigo, escarmiento; desengaño
    fr punition; désillusion
    en punishment; disappointment

    1. “Escarmiento” A. Gaizkin bati asperkunderik etzaio zor, galena baizik. Zait Plat 120.(Orotariko Euskal Hiztegia, OEH)

    2. Desengaño. “Maiterrezko galena” (Quijote IX). “Desengaño de celos”. Ldi RIEV 1929, 207 (Or etsipen)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel