Updates from March, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:06 am on 2010/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    haikatu 

    da/du ad. (Ipar.) Altxatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. neol.
    [altxatu]
    altxatu, jaiki, tentetu, zutitu, jagi Bizk., zutundu Bizk., zutikatu g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es levantar(se)
    fr se lever [du lit] ; lever, soulever
    en to stand (up)

    Oenopsen seme Liodes izan zen lehenik haikatu zena. Arkua eta gezi lasterra hartu zituen. Alarzean kokatu zen eta entseatu zen baina ezin izan zuen arkua tinkatu. Sokari tiraka aritzearekin, esku minberak andeatu zitzaizkion. Ezkongai gazteak ere entseatu ziren. Nehork ez zuen arkua tinkatu ahal izan. Indarra eskas zuten… [Odisea, XXI. eta XXII. kantuen arabera. Iliada eta Odiseako irakurgaiak, pdf (IkasDok)]

     
  • Maite 10:15 am on 2010/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    mitxirrika 

    iz. ZOOL. Tximeleta. Lepidopteroen ordenako zenbait intsekturen izen arrunta. Egun argiz dira aktiboak eta atsedenaldietan itxita edukitzen dituzten lau hego handi dituzte. Nektarrez elikatzen dira eta horretarako aho-aparatua tronpa bilakatua dute. Beren larbak (beldarra) fitofagoak dira eta sarritan kalteak eragiten dituzte nekazaritzan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [tximeleta]
    inguma, jainkoilo, marisorgin, mitxeleta, pinpirin, sorgin-oilo, tximeleta, txiribiri Bizk., pinpilinpauxa jas., tximirrika g.e., apex Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mariposa
    fr papillon
    en butterfly

    Eta, bat-batean, zinezko tximeleta zuri bat – mitxirrika, inguma, txoleta – hegan etorri eta justu goroldio hartan pausatu zen, eta Moro astoa guregana abiatu zen belazean barrena, eta hegazkin bat zeruan azaldu zen atzean estela bat uzten zuela, eta zeru hartan bertan eguzkia sartzeko zorian zegoen. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mitxirrika

    mitxirrika (FlickrCC, Hadi Fooladi)

     
  • Maite 9:51 am on 2010/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    firrinda 

    iz. (Ipar.) Makila, soka, etab.en higidura lasterra; delako higidurak egiten duen hotsa. Sokaren firrinda entzuten zen bakarrik. • FIRRINDAKA. Firrindan. || FIRRINDAN. Guztiz laster; lastertasun horri dagokion hotsaz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: furrunda, burrunbada (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zumbido, silbido
    fr poulie; bruit d’un objet dans l’air
    en whish, whoosh

    Bero zen eta ez zen ezer aditzen, lokomotoren hotsa, eulien firrinda eta polizien arnasots larri, zurrungaren mugakoa besterik. [Hiltzaile baten aitormena, Joseph Roth / Matías Múgica (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:18 am on 2010/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    espaloi 

    iz. Kale, hiribide, etab.en bi bazterretara, galtzada-zorua baino pixka bat goraxeago eta oinezkoak bertatik ibiltzeko den kale-zati edo espazio zolatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:52 am on 2010/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    addar 

    iz. Zuberoan eta inguruan, deabrua izendatzeko hitza (izen berezi bezala erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [deabrua]
    deabru, demonio, gaizkin, txerren, satan Ipar., gokaizto neol., añen g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es demonio, diablo
    fr démon
    en devil

    -Milaka izen zeuzkaat: Prakagorri, Luzifer, Etsai, Satanas, Addar [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:43 pm on 2010/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    pozarren 

    adb. Oso pozik, pozaren pozez. Pozarren zebilen artzaintzan(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Bizk.
    [pozik, pozaren pozez]
    esnetan, kontentik g.e., poz, pozaren pozez, pozik, pozkiro, alegerarik Ipar., kontentu Heg. beh., pagurik zah., paguz zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es muy contento, -a, con mucho gusto
    fr avec grande joie, avec plaisir
    en delighted, elated, overjoyed

    Pozarren egin zuen bide osoa: txistu egiten zuen, eskua aho aurrean bildurik soinua ateratzen zuen, turuta jotzen balego bezala, eta azkenean kanta bat abesteari ekin zion… [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:53 am on 2010/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    solasturi 

    iz. (batez ere Ipar.) Hiztuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. Ipar.
    [hiztuna]
    hiztun, berbadun Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es orador, -a; charlatán, -ana
    fr beau parleur
    en talkative, loquacious

    -Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Demostenesi? – erran zenidan, fidantzia handiz jada, zeren baitzinen solasturi amoltsu eta arronter -. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel