Updates from apirila, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:51 am on 2010/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    tirria 

    iz. Nahi bizia, gutizia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Sort.
    [irrika, nahi bizia, grina]
    apeta, grina, irrika, pasio, hisia Ipar., lehia Ipar., lera Bizk., irrits Ipar. jas., joran Bizk. jas., irrikatasun g.e., espa Heg. g.e., gutar Bizk. g.e., uzi Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es inclinación, querencia, deseo
    fr désir, passion, convoitise
    en wish, desire, longing, yearning

    Noiz nahi bazuen haren desira, haren baitan hiltzeko, haren besarkatzeko, musukatzeko, barkamendu eskatzeko tirria zuen, eta gauak airean iragaiten zituen jakinez etxe berean lo egiten zuela. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:18 am on 2010/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    kili-kolo 

    (lgart.) 1. iz. Balantza, higidura. 2. adb. Ongi finkatu gabe, koloka. Harri hori kili-kolo dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) koloka, kolokan, kordoka, loka, ezbaina, kanpix, kilin-kalan, balantzaka (2) erdizka, dud-mudaka, dena beharrean (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) balanceo, oscilación (2) oscilante, vacilante, tambaleándose, suelto, -a, a punto de caer
    fr (1) balancement, oscillation (2) oscillant, -e ; branlant, -e ; incertain, instable
    en oscillating, wobbly, loose; uncertain

    KILI-KILI berbea antxiñatiko berbea da. Ta guztiok arin ulertuten doguna. Orregaitik, kili-kili egitea adierazoteko eztago zetan berba barririk asmau. Kili-kili ibiltea ondo da (kili-kolo ibiltea baño oba), kili-kili egin gura jakonari kili-kili egiteko. Ta kili-kili egiten ibiltea adierazoteko, ze berba politagorik ez egokiagorik KILI-KILI berba bikotxa bera baño? [Kili-kili. Barre-ipuñak, Paulo Zamarreta (Euskal Editoreen Elkartea, 1991)] (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 7:37 am on 2010/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    amorostu 

    da/du ad. (zah.) Maitemindu; amorante, ohaide bihurtu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar. g.e.
    [maitemindu]
    maitemindu, enamoratu Heg. beh., amoratu zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es enamorar(se), amancebar(se)
    fr (s’)énamourer, devenir amoureux, -euse
    en to fall in love

    Eta egia diotsut: harri eta zur gelditu nintzen, zeren eta koadroak erakusten baitzuen gazte segail hura, nik baino bizpahiru urte haboro izan zitzakeena eta eguzkiaren seme ere izan zitekeena, zeinaz, ikusi bezain fite, amorostu bainintzen. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:39 am on 2010/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldra 

    iz. (B) Izaki bizidunez osaturiko talde handia. Akelarreko sorginaldra zorigaiztokoa. Uso-aldra zuriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [bizidunen talde handia]
    meta, mordo, multzo, pila, sail, talde, tanda, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., saihera Ipar., tropel zah., saldo Sort., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., ate Zub., alde g.e., sarda g.e., murru Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., montoi zah., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es grupo, tropel, bando [de seres animados]
    fr groupe, multitude
    en group [of living creatures]

    Baina horrek konplizitatea eskatzen du, eta uste dut literaturan oso gutxi izan dudala, orain arte, behinik behin, nahiz eta aurtengo neguan filologo aldra gazte bat eta emakume literatura zale koadrila bat ezagutu ditudan, nigandik nahiko gertu daudenak. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:58 pm on 2010/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    totel 

    iz. eta izond. Silabak errepikatuz, ahotsa trabatuz eta nekez hitz egiten duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [tartamutua, ahomotela]
    ahomotel, hitz-motel, motel, tartailo, tatale, totel-motel, tartamutu Heg., tartail g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tartamudo, -a
    fr bègue
    en stuttering, stammering (iz.); stutterer, stammerer (izond.)

    Musu eman zidan (inoiz egin ohi ez zuena) amultsuki behin eta birritan, sofan bere ondora erakarri ninduen eta hasi zitzaidan totel eta lotsaz esaten bere ahaideak, alarguna bera ere, egina ziola ezkontzeko proposamena eta onartzea erabakita zuela, gehienbat nire amoreakatik. [Emakume ezezagun baten gutuna, Stefan Zweig / Eduardo Matauko (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:01 am on 2010/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    iskanbila 

    iz. Oihuen, jolas- edo borroka-hotsen zarata; nahasmendua, zalaparta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:28 am on 2010/04/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipurmami 

    iz. Ipurmasaila, ipurdia eratzen duten bi irtengune mamitsuzkoetako bakoitza. Elkarrengandik arraila batez bereizirik eta batik bat gluteoez eratuta daude.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    ipurmasail, alkuts g.e. pl. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)
    ipurdi, ipurmasail, ipurtalde, ipurmokor, iztermami, aldaka, ipurdi mazela, popa (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nalga
    fr fesse
    en buttock

    Metroa hurrengo geltokira iritsi eta geldialdia egin du. Trenaren balaztak eragindako astinaldiaren ostean, ipurmamiak euren artean borrokan hasi dira, lehena nor aterako. Tanga arrosa praken gainetik agerian daraman ipurdi finfirinak bultza egin dio trajedun ipurtandi bati, eta honek gibelerat egin du, gona estu batean sartu ezinik zihoan ipurmami mamitsuarekin estropozo eginez. Momentuko estualdiaren ostean, bagoia erdi hutsik gelditu da bat-batean: Gure ipurdi lodia, soineko loredunean sartuta, eta aurrean, orain artean ikusi ez zuen popa dotorea. Panazko prakek tinkotasun berezia ematen diote. 50 urte izanen ditu, baina masailen irmotasuna ikusita, edonork nahastuko luke gaztetxo baten ipurdi koxkorrarekin. [9. linea. Rue de la Pompe, Jon Orzaiz Galarza (nabarra.com)]

    ipurmami (FlickrCC, nela.conde)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel