Updates from maiatza, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:07 am on 2010/05/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    premia 

    iz. Behar handia, larria edo hertsia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [beharra]
    behar, premiatasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es necesidad, apremio
    fr nécessité
    en need

    Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
    hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
    Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
    atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
    kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

    Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
    burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
    Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
    jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
    lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

    Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
    naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
    Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
    bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
    ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

    Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
    bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
    Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
    saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
    sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

    Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
    burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
    Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
    ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
    gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

    Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
    herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
    guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
    beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
    lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

    [Izarren hautsa, Mikel Laboa]

     
  • Maite 8:37 am on 2010/05/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    or 

    iz. Zakurra. (Harluxet Hitzegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:23 am on 2010/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    maite 

    1. iz. eta izond. Maitatua dena. Ene adiskide maitea. Maite bat maitatzen dut. 2. iz. Hitzelkarte baten lehen osagai gisa, maitasuna. Maite-kantak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) maitatu, bihotzeko, laztan, kutun, kuttun, preziatu, estimagarri, estimatu, potxolo (-a), moñoño (-a), mami (2) begiko, amultsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) querido, -a, amado, -a (2) persona amada, amor, amado, -a (3) amor
    fr (1) aimé, -e ; chéri, -e ; cher, -ère (2) aimable (3) (d’)amour
    en (1) dear, beloved, darling (2) love, beloved (3) love

    Maite nuela erranez burutzen nituelarik, egiazko sentipena baino areago nahikaria zen hitz pare haren bitartez adierazi nahi niona, nolabait justua ere iruditzen zitzaidana. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:35 am on 2010/05/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahogozatu 

    du ad. Zerbait ahoan eduki, haren ahogozoaz atsegin hartuz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) dastatu, gustatu, mustatu (2) mamurtu, mastekatu, murtxikatu (3) gogoeta egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) saborear, paladear (2) mascar, masticar
    fr savourer, déguster
    en to savour (Br); to savor (Am)

    Probatu zituen baina ez zituen ahogozatu, lege hausteak soilik egiten zituen udare haiek gustagarri. [Hainbat idazlan, San Agustin / Imanol Unzurrunzaga (Klasikoak, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:56 am on 2010/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    buruhauste 

    iz. Kezkatzen edo larritzen duena. Buruhauste handiak emango dizkizu horrek. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kezkatzen edo larritzen duen zera]
    arazo, buru-hausgarri, problema, akodiña Zub., ausiabar g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) quebradero de cabeza, preocupación, problema (2) rompecabezas
    fr casse-tête, préoccupation, problème
    en headache, worry, problem

    Zenbat poz eta zenbat buruhauste ekarri dizkigun honek. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:00 am on 2010/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz-gogor 

    izond. Ankerra, krudela.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [bihozgabea]
    arimagabe, bihozgabe, erraigabe, bihozgabeko Heg. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es despiadado, -a; cruel, implacable
    fr cruel, -elle ; impitoyable
    en cruel

    Ez zegoen beste aukerarik: martiri gizagaixo baten modura aurkeztu behar nuen neure burua, niganako errukia sortarazi behar nuen bihotz gogor haiengan, eta handik etorriko zitzaidan salbazioa. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:54 pm on 2010/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zintzo 

    1. izond. Emandako hitza bete nahiz beregan jarritako uste onari erantzuten diona. 2. adb. Zintzotasunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    izond. [bertute moralaren arabera jokatzen duena] fin, prestu, serio Heg., sotil, zuzen, zindo Bizk., ben jas., benatsu neol., men neol., formal Heg. beh., justu g.e., serios Ipar. g.e.
    adond. [zintzoki] zintzoki, zintzorik, zintzoro, prestuki Ipar., formal Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es izond. honesto, -a, honrado, -a; bueno, -a, formal, correcto, -a, cumplidor, -a; sincero, -a; leal, fiel adond. honradamente, honestamente; sinceramente; con formalidad; fielmente, con lealtad
    fr izond. honnête, fidèle, sage, sincère, loyal, -e adond. sincèrement, loyalement
    en izond. honest, upright, righteous; sincere, truthful, earnest; faithful adond. honestly, sincerely; fairly; faithfully, loyally

    Munduko txakur-amets guztiak baino hobe dira lagun zintzo batzuk inguruan. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel