Updates from abendua, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:07 am on 2010/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    akabu 

    iz. (zah.) Bukaera, amaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg. beh.
    [bukaera]
    azken, azkentze, bukaera, bururapen, urrentze, hondar Ipar., amai Bizk., amaiera Bizk., akabera beh., erremate Heg. beh., azkenki g.e. pl., akabantza Ipar. g.e., guen Bizk. g.e., araurren Gip. zah., fin zah., kabu Heg. zah., akabaila Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fin, final, término
    fr fin
    en end, finish; ending

    Berehala igarri nion: egun hark ez zuen akabu onik izango. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:17 pm on 2010/12/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezuste 

    iz. Ustekabea. Ezuste handia izan genuen han. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ezustekoa]
    ezusteko, itsumustu, ustekabe, gertu Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sorpresa, cosa inesperada
    fr surprise, imprévu
    en surprise, sth unexpected; contingency

    Hartu zenuen lehen ezuste mingarria izanen zen, seguruenik, ez inolaz ere azkena. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:09 am on 2010/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    urgazle 

    iz. eta izond. Urgazten duena. Euskaltzain urgazlea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [laguntzailea]
    lagungarri, laguntzaile (UZRIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ayudante, colaborador, -a; protector, -a (2) (zenbait erakundetako kide) correspondiente
    fr (1) assistant, -e ; aide, collaborateur, -trice (2) correspondant, -e
    en helper, assistant; protector

    Brigadako buru Lukacs jenerala hil egin dute, eta haren urgazle eta komisario politiko Gustav Regler zauri larriekin da. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordekidea da 1990 urteaz geroztik, eta 2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:41 am on 2010/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    inozo 

    izond. Adimen urrikoa, buruz motela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [inuzentea]
    inuzente Heg. beh.
    [kirtena, ergela]
    arin, astapito, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, kaiku, kaskarin, kirten, lerdo, memo, ments, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, txoropito, zoroxka, zozo, zozoilo, tontolo Heg., bulunba Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tetele Sort., zoro Sort., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe(ko) Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., memelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., pettux Lap., ganbelu Heg. beh., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., haizebelats zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) necio, -a, estúpido, -a, bobo, -a; alelado, -a, lelo, -a; turulato, -a; zopenco, -a; lerdo, -a; embobado, -a (2) deficiente, retrasado, -a; limitado, -a; de corto entendimiento (3) ingenuo, -a, inocente
    fr (1) sot, sotte, idiot, -e ; imbécile, stupide, inepte (2) ingénu, -e ; naïf, -ïve
    en (1) (adimen urrikoa) mentally handicapped, retarded (2) (ergela) stupid, foolish, silly

    Ez dut ezer galdetu, nahikoa inozo gelditua naiz dagoeneko. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:59 am on 2010/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    esku arrantza 

    Zer esango dizuet nik gabonetako familia-bilerei buruz? Nahi duzuen guztia bota halakoen kontra, baina tarteka izaten dira perlak ere, nik, eguberri eguneko bezperan, neure osabari entzun diodan hau bezalakoak.

    Bera ezkontzekotan zela, bat-batean gaixotu, eta bisitan etorri omen zitzaion amaren lehengusu apaiza, ezkontza ospatzekoa zena. Eta handik gutxira, hor non topatzen duen osaba apaiz hori, andregaiarekin “esku arrantzan”.

    Hitz hori, sekula entzun gabea nuen, baina galdetu beharrik ez, zer esan nahi duen antzemateko.

    Alferrik bilatuko duzue esanahi horrekin hiztegietan, arrantzaleen langintzakoak dira adibide guztiak, baina ez al da zoragarria metafora gisa? Horra, ba, gure altxorrerako esalmoldea: “esku-arrantza”.

    Gaztelaniaz:

    • Hitzez hitz: pesca manual.
    • Metaforikoki: meter mano.

      Xabier Mendiguren Elizegi

       
    • Maite 1:05 pm on 2010/12/26 Permalink | Reply
      Tags:   

      baratxuri 

      iz. BOT. Liliazeoen familiako landare belarkara, mintz fin batez bilduta dauden atal ugariz osatutako erraboila duena. Hostoak lerro-formakoak eta luzeak dira. Loreak zuriak edo gorrixkak dira eta unbela batean kokatuta daude (Alium sativum). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

       
    • Maite 9:24 pm on 2010/12/25 Permalink | Reply
      Tags:   

      herdoil 

      iz. 1. Burdina eta altzairuaren gainazalean ur likidoarekiko zein aireko ur-lurrinarekiko ukipenaren eraginez hauei sortzen zaien burdin oxidozko geruza gorri edo horia. 2. Landareei zurtoin eta hostoetan ateratzen zaien herdoilaren antzeko orbana, onddo parasitoen ondoriozko gaixotasunek eragindakoa. 3. (hed.) Gauzetan itsasten den zikina. 4. Herdoil-orbana.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: (1) herdoildura, uger, sarra, oxido (2) zikinkeria, uger, kraka, zolda, tortika (3) gorrina (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

      es (1) roña, herrumbre, óxido (2) añublo, roña (3) (capa de) suciedad (4) sarna, tiña
      fr rouille
      en rust

      Egin klik irudiaren gainean abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko:

       
      • Iñaki Murua 10:40 pm on 2010/12/25 Permalink

        Eta zein da aipatzen duen ziutatea ba? karkar, dexente aldatua dagoen arren, hurrengo batean erakutsiko dizkizut zubi horiek, Maite 😉

      • Maite 12:44 pm on 2010/12/26 Permalink

        Aipatzen duen ziutatea botxolandia dela garbi dago, baina zubiak? Zeintzuk dira zubi horiek? Hurrengo tertulian tabernak zubiekin tarteka ditzakegu… 😉 😉

    c
    Compose new post
    j
    Next post/Next comment
    k
    Previous post/Previous comment
    r
    Reply
    e
    Edit
    o
    Show/Hide comments
    t
    Go to top
    l
    Go to login
    h
    Show/Hide help
    shift + esc
    Cancel