Updates from February, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:51 pm on 2011/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    mukizu 

    1. Mocoso (uso despectivo). 2. (El, lo) que tiene mocos. 3. Resinoso. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: izond.
    [umemokoa]
    umemoko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mocoso, -a
    fr morveux, -euse
    en (mukia dariona) runny-nosed;  (haurra) brat

    Argi dago gozatzen ari dela mutikoei eragiten dien beldurrarekin-. Horri esaten diozue jolastea? -segitu du, lurreko zigarrokinak buru kolpe batez seinalatuz. Eta barrez lehertu da, ozen, eskuak belaun gainean jarririk. Umeek elkarri begiratu diote. Geldi-geldi daude, algaren ondotik zer etorriko. -Benetan jolastu nahi duzue antzarekin, mukizu horiek? [Antzararen bidea, Jokin Muñoz (Alberdania, 2007) Orr.: 22] (Ereduzko Prosa dinamikoa)

     
  • Maite 3:06 pm on 2011/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    beluri 

    izond. Zurbila.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. jas.
    [zurbila]
    beilegi, zurbil, hits Ipar., zuhail Ipar., zurpail Ipar. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pálido, -a
    fr pâle
    en pale

    Nire bizitzaren egitura osoa berriro nire oroimenean marraztu behar izaten dut; batzuetan pasa egiten naiz, eta soinean dauzkadan galtzak zein dendatan erosi nituen gogoratzera iristen naiz. Baina segundu gutxitan burutzen dut dena. Batzuetan triste esnatzen naiz, esnatu aurretik norbaitek niregan ezarri duen tristura batekin. Begiak irekitzerako norbaitek barruan kolore beluri bat iragazi balit bezala. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005) Orr.: 96] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:07 am on 2011/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    mirail 

    iz. (Ipar.) 1. Ispilua. 2. Jarraibidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • xme 1:07 pm on 2011/02/27 Permalink

      Bedaxagarrek kantatzen zuen hura datorkit gogora:

      “Zü zira, zü, ekhiaren paria, liliaren floria, eta mirail ezinago garbia!”

  • Maite 11:33 am on 2011/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    karrika 

    iz. Kalea. Karrikaz karrika dabiltza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) kale (2) bide, ibilbide (3) kalexka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es calle
    fr rue
    en street; road

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 10:39 am on 2011/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zaldizko 

    Azken egunetan egin dituen euri eta haizeekin, erauntsi mota berezi bat ikusi dugu, ‘zaldizkoak’ deitzen direnak. Badakizue, euria alde batetik bestera mugitzen ikusten denean, haizeak eurizko hesi mugikor bat egiten duenean? Euri horri ‘zaldizkoak’ erraten diogu, zaldiak bezala trostan doalako euria.

    Orotariko Euskal Hiztegiak dio:
    2. (gral.). Ref.: A; Iz ArOñ (saldískuakiñ, zaldizkuak); Gte Erd 111 y 148. “Columna de lluvia” A. “Saldískuakiñ da euríxa, llueve en forma de barras de lluvia” Iz ArOñ. “Zaldizko ederrak heldu dira (G-azp, AN-gip), zaldizkoekin ari du (B), euria zaldizko(e)kin ari du (AN-gip), elementuak zaldizko(e)kin ari du

    Horretaz gain, denok ezagutzen dugun esanahia ere badu:  zaldiz dabilena; zaldi gainean ibiltzen trebea dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) caballero, -a; jinete, caballista (2) chaparrón, aguacero; cortina de agua
    fr (1) cavalier, écuyer, -ère (2) colonne de pluie
    en horseman

    Zaldizkoak zein ederrak etxeko berotik begiratzeko; kanpoan, ordea, aterkiak ere ez zaitu babestuko zaldizkoetatik.

    Eneko Bidegain
    Idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasle

     
    • leire 11:14 am on 2011/02/25 Permalink

      Oso polita burura dakarren irudia. Ez nuen adiera horrekin ezagutzen!

    • Maite 11:50 am on 2011/02/25 Permalink

      Nik ere ez nuen ezagutzen eguraldiarekin lotutako adiera hori. Zoragarria iruditu zitzaidan atzo Enekok esan zidanean. Zaldizko hitza, Leire, nik atsotitz honekin lotzen dut. :-)

      “Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.”

    • leire 12:32 am on 2011/02/26 Permalink

      Zelan gustatzen zaidan esaera zahar hori! Eta askotan egia biribila da!

  • Maite 1:45 pm on 2011/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    hartxintxar 

    iz. (batez ere pl.) Harri-kozkor txikia, ale baten tamainakoa. Oinetakoetatik hartxintxarrak atera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: legar, harrikoskor, harkoskor, harri-txiki, harritxo, harrixkola, muger, kaskailu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gravilla
    fr gravel
    en gravillon

    Oinen azpian bada halako lur hutsaren bertigo bat, hartxintxar askeen marruskadura belarri ertzean, gaizki zigilatutako zementuaren sentipena, halako anklaje falta bat zutikakoaren bertikaltasunean. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hartxintxar (FlickrCC, _Madolan_)

     
  • Maite 7:08 am on 2011/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogoargi 

    1. izond. Alaia. 2. iz. Alaitasuna, poza. Hau egunaren handia, hau poz eta gogoargia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: alai (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) izond. alegre, jovial, gozoso, -a (2) iz. alegría, jovialidad, buen humor
    fr (1) izond. gai(e), joyeux(euse) (2) iz. joie
    fr (1) izond. happy, cheerful (2) iz. happiness, joy

    Laster ezagutu jakan Eladiri bere gogo-argia ta poza. Ib. 250. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Agoa zabalik guztizko gogo-argiaz egoten zan entzuten bere jaioterriko kopla eztizkoak. Echta Jos 310. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel