Updates from uztaila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:15 am on 2011/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    klera 

    iz. Zenbait kare-lurren izena; bereziki, hauts  bihurtua eta zotz moduan moldatua, markak egiteko edo arbelean idazteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:00 am on 2011/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    albo 

    1. iz. 1. Gorputzaren saihetsa. 2. Zerbaiten edo norbaiten eskuineko edo ezkerreko aldea (kasu-atzizkiak hartzen dituenean ezin du eskuineko, ezkerreko, bi edo antzeko mugagarririk eraman; horrelakoetan alde erabiltzen da). Orrialde-alboetako oharrak. • ALBORA EGIN. Albora egizu, mesedez, gurdia igaro arte. 2. iz. BOT. Platanazeoen familiako zuhaitz hosto erorkor sendo eta altua, azala iluntzen diren geruza erorkorrez osatua duena. Bost puntako hosto zabalak, eta fruituak biribilak eta haziz estaliak ditu. Apaintzeko eta itzala emateko landatzen da (Platanus hybrida).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.
    [aldamena]
    aldamen, ondo, aldaka zah.
    [saihetsa]
    Bizk. saihets, sakats Ipar. g.e. pl.
    [platanoa]
    platano, platanondo g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (gorputzarena) lado, costado (2) (kasu-atzizkia hartzen duenean, ondoan ezin du eskuineko, ezkerreko, bi eta antzeko osagarririk izan; horrelakoetan alde erabili behar da) lado, costado, banda (3) (itsasontziarena) bordo (4) plátano común (Platanus hybrida)

    fr (1) côté (2) flanc, côté (3) platane

    en (1) side (2) side (3) plane (tree)

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 12:21 pm on 2011/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz-erdiragarri 

    izond. Lazgarria, izugarri mingarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [hunkigarria]
    bihotz-ukigarri, hunkigarri, inarrosle, ukigarri (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desgarrador, -a, impresionante, que parte el corazón
    fr déchirant, -e ; désespérant, -e
    en heart-rending, heartbreaking

    Zer tristezia! Zer dolore! Zer orhoitzapen bihotz erdiragarri! [Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea, Andre Baraziart (1784)] (Klasikoen Gordailua)

     
  • Maite 12:04 pm on 2011/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    txukun 

    1. izond. Garbi, dotore eta apaina dena. 2. izond. Ondo egindakoa, egokia. Oso lan txukuna egin du. 3. adb. Txukunki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    txukun izond. [garbia eta apaina] apain, dotore, elegante, anddere Ipar., gurbil Ipar., piment Ipar.
    txukun adond. [txukunki] txukunki, gurbilki Ipar., txukunkiro g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) limpio, -a, aseado, -a, arreglado, -a, pulcro, -a (2) conveniente, adecuado, -a, apropiado, -a, correcto, -a (3) aseadamente, con aseo, pulcramente; apropiadamente, correctamente

    fr (1) propre, soigné, -ée ; ordonné, -ée (2) correct, -e ; adéquat, -e ; approprié, -ée (3) proprement, élégamment, correctement

    en (1) clean, tidy, neat, smart (2) appropriate, correct, good (3) neatly, smartly; appropriately

    Ez zuen beste ardurarik etxea txukun eta garbi edukitzea baino, eta, azkenean, iritsi zitzaion horretaz ere desjabetzeko momentua. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria  (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    EITBko irrati batean, entzule eta laguntzaile mordoska ederraren kolaborazio bikaina baliatuz, hara zeinen lan txukun bezain onuragarria lortu zen sasoi batean, merke asko, dohain, mesede aparta ezer ez bailitzan hutsean eginez. [Zeruan zer berri, Pello Zabala (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Txukun jantzi, bizarra egun handietarako bezala egin, franelazko txaketa koadroduna jantzi eta, goiz eguzkitsua egiten baitzuen, lorategira irten naiz. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:28 am on 2011/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    txantxo 

    iz. Mozorroa; mozorro-jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    txantxo (G-azp-goi-to ap. A). “Máscara. Txantxoak ikusiezkero negarrez asten zaigu beti mutikoa” A. Gau-jaietako jolasetan oi diran txantxoak ziruditen. “Las máscaras”. Berron Kijote 210. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: mozorro, maskara (Elhuyar  Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es máscara, careta; disfraz
    fr masque, déguisement
    en mask; fancy dress, costume

    Beldurtiak ziren eta arma gabe zeuden atorradun guztiak; eta berehala borroka aise utzirik landan barrena abiatu ziren, zuzi piztuekin; gau-jaietako jolasetan ohi diren txantxoak ziruditen. [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txantxo (FlickrCC, Thaddäus Zoltkowski)

     
  • Maite 4:37 pm on 2011/07/25 Permalink | Reply  

    lasterketa 

    iz. 1. Lasterka egiteko ekintza. 2. Pertsonen, zaldien, etab.en arteko norgehiagoka; laster eginez leku jakin batera lehen heltzen denak irabazten du. Donostiako zaldi-lasterketak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lasterka, lasterra]
    antxintxiketa, korrika, laster, lasterka, arineketa Bizk., arrapalada Bizk., lasterkada Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es carrera
    fr course
    en race; run

    Denboraren kontrako lasterketan, hogei urteetan egin ez zutena egin nahi izaten dute berrogeiak jota. [Lasto sua, Aingeru Epaltza (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:55 am on 2011/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    aizto 

    iz. Tresna ebakitzailea, altzairu edo burdinazko xafla ahobakarrez eta kirten batez osatua.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel