Updates from abuztua, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:32 am on 2011/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    muino 

    iz. Lurrazaleko goragunea, mendia baino txikiagoa. • muino lekuko. Higatutako goilautada batetik geratzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lur azaleko goragune txikia]
    bizkar, bizkargune, menditxo, mendixka, menditto Ipar., panttupa Ipar., pentoka Ipar., mailo g.e., aldapa Ipar. zah., ike Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es colina, cerro, collado, elevación; montículo; otero
    fr colline, monticule
    en hill, mound

    Muinora iristeko metro batzuk falta zirela, itoak geldiarazi zuen Lisa. [Antzararen bidea, Jokin Muñoz (Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    muino (FlickrCC, Renato Seabra)

     
  • Maite 11:05 am on 2011/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    potrojorran 

    adb. (lgart.) Gizonezkoei dagokienez, alferkerian, denbora alferrik galtzen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es perdiendo el tiempo, sin hacer nada, tocándose los huevos
    en wasting your time, loafing around

    Ez naiz oroitzen zertaz aritu ginen, betiko gaiak izango ziren seguruena: neskak, musika, eskola… eskola ez, urrunegi zegoen hura ordurako, eta alaiegi gu hartaz oroitzeko. Bakarrik gogoratzen dut uretan sartu aurreko liluramendu hark arrasto bat utzia zidala, eta ezin nuela burutik kendu lagunekiko lokarri estu baina ikusezin hura. “Honela bizi bagina beti”, esan nuen, abestian bezala. “Beti oporretan! “, Eduk. “Beti potrojorran eta eguzkitan”, Roberrek. [Elvis hil zen urtean, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2007) Orr.: 65] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 9:35 am on 2011/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    milikatu 

    1. du ad. (Ipar.) 1. Miazkatu. Azeriak ezpainak milikatu zituen oilategira behako bat emanez. 2. (hed.) Lausengatu, losintxatu.

    2. da/du ad. Milika, kupera bihurtu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [miazkatu]
    miazkatu, miaztu g.e., lekatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (miazkatu) lamer, chupar; relamerse; (lausengatu) lisonjear, adular (2) hacer(se)/volver(se) melindroso, hacer(se)/volver(se) remilgado
    fr (1) (miazkatu) lécher; (lausengatu) aduler, flatter
    en (1) (miazkatu) to lick, to suck; (lausengatu) to suck up to; to flatter

    Gerrikoa askatu dio, eta alkandora jasoz, saihetsalde txuria milikatu du, lege zahar batek odolari behin eta berriro lur horretara itzultzea aginduko bailion. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    milikatu (FlickrCC, TruShu)

     
  • Maite 9:40 am on 2011/08/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    katagorri 

    iz. ZOOL. Zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren izen arrunta. • katagorri arrunt. 24 cm-ko gorputz gorrixka eta tamaina bertsuko isats iletsua dauka. Haziz eta landarez elikatzen da bereziki eta Europa osoan bizi da (Sciurus vulgaris).

     
    • Txopi 12:06 am on 2011/08/29 Permalink

      katagorri = katu gorri

    • Maite 9:09 am on 2011/08/29 Permalink

      Txopi, kolorearekin jarraituz, atzo esan zidan @luistxo -k ondo zegoela hitz hau jartzea; izan ere, ume guztiek -Disneyren filmak direla eta- uste baitute katagorriak grisak direla (amerikar filmetan horrela azaltzen dira beti). Eta hara non, Harluxeten bila nabilela, ikusten dudan bi mota ezberdinetakoak direla: katagorri arruntak (hemen ditugunak, zuk diozun bezala, ‘katu gorriak’; eta katagorri grisak, jatorriz iparramerikarrak). Beti ikasten da zerbait… 🙂

    • Txopi 2:54 pm on 2011/08/31 Permalink

      Kontxo, ba bai, beti ikasten da zerbait 🙂

  • Maite 11:12 am on 2011/08/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zeruertz 

    iz. Horizontea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ostertza, zerumuga]
    hodeiertz, horizonte, odaiertz, ostertz, zerumuga, marboil neol., ikusmuga g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es horizonte
    fr horizon
    en horizon

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:40 am on 2011/08/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    zangosagar 

    iz. Belaunaren eta orkatilaren arteko zango-zatiaren atzealde mamitsua, aztala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    zangosagar, aztal, zangar, berna (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pantorrilla
    fr mollet, jarret
    en calf

    Begi handiak. Bekain iletsuak. Nik hainbestetan garbitutako ile sarria. Ezpain haragitsu eta sentsualak. Bibote fina. Masail ez guztiz beteak. Lepoa… Zintzur sagar handikotea. Sorbalda erori samarrak. Bularralde ez guztiz gihartsua. Titiburu beltzak. Zilborra… Eslip beltza eta haren ezkutukoa. Hanka indartsuak. Belaun irtenak. Zangosagar gihartsuak, bizikleta urteen ondotik. [Salbazioko armada, Abdela Taia / Patxi Zubizarreta (Albedania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     

    zangosagar (FlickrCC, Richard Masoner / Cyclelicious)

     
  • Maite 11:12 am on 2011/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zorrotada 

    iz. Hodiaren ahotik nahiz zulo batetik irteten den likidoedo fluido-jario indartsua. Ur-zorrotada handia dario iturriari.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zurrusta]
     txirrio, zurrusta, txorro Heg., turrusta Ipar., zirrista Ipar., arrada g.e., txirri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chorro
    fr jet
    en stream, jet

    Beti da atsegingarria zorrotada hasten den une hori, eta, ondoren, isurkari hori eta borborkaria botilan jausten ikustea, beira eskuan epelduz doala. [Gizona ilunpean, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    zorrotada (FlickrCC, Ignacio Conejo)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel