Updates from urria, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:43 am on 2011/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    abaraska 

    iz. 1. Erleek, eztia gordetzeko, erlauntzaren barnean argizariz prestatzen dituzten gelaxka hexagonalen multzoa. 2. Liztorrek eta beste zenbait animaliak egiten duten antzeko egitura.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abaoa]
    ezti-orraze, beraska Ipar., orraze Ipar., abao Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es panal (de miel)
    fr rayon de miel
    en honeycomb, comb

    Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    abaraska (FlickrCC, calafellvalo)

     
  • Maite 9:40 am on 2011/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    begi(-)nini 

    iz. Irisaren erdialdeko irekigune biribila. Zabalgarri eta uzkurgarria da, eta diametroa aldatuz erretinara sartzen diren argi-izpiak erregulatzen ditu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:13 am on 2011/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    mikatz 

    izond. (G) Mingotsa. Mikatzak dira sagar heldugabeak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [mingotsa]
    kirats, min, mingots, minkor, mingar Zub., mingatz Zub., samin g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amargo, -a
    fr amer, -ère ; piquant, -e
    en bitter; sour

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:40 am on 2011/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bake 

    iz. 1. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bakean lo egin dezala. 2. Jendarteko baretasuna, borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. 3. Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bakezko harremanak zituzten erromatarrekin. • BAKEZKOAK, BAKEA(K) EGIN. Adiskidetu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [baretasunezko egoera]
    baketasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) paz (2) paz, tranquilidad, sosiego, calma

    • Bake-akordioa: acuerdo de paz.
    • Bake-konferentzia: conferencia de paz.
    • Bakea ezarri: imponer la paz.
    • Bakea negoziatu: negociar la paz.
    • Bakea sinatu: firmar la paz.

    fr (1) paix (2) tranquillité, calme
    en (1) peace (2) peace, quiet, quietness, tranquil(l)ity, calmness, calm

    ETXE BERRIA
    Miren Agur Meabe, 2008

    Zerbait dabil aztarrika hodeietan:
    zeruaren adur beltza da bakea.
    Etxea giltzarrapoz itxirik, inor ez dator atera.

    Altxa dezagun etxe berri bat algaz eta elurrez.
    Landa ditzagun atarian zuhaitz luzexka argiak,
    itxaropenaren taxukoak.

    Pentsatu giltzarik gabeko etxe bat.
    Izan dadila bakea esne-euri zuria.

    bake (FlickrCC, Thomas Hawk)

     
  • Maite 11:06 am on 2011/10/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ararteko 

    iz. 1. Bitartekoa. 2. EAEko Herriaren Defendatzaileari ematen zaion izena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [bitartekoa]
    arteko, bitarteko, tarteko, arartekari Zub., artekari Zub., bitarte g.e., medio g.e., mintzaide g.e., abokatu zah., enpeinu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) mediador, -a, intercesor, -a, intermediario, -a (2) (maiusk.) Ararteko Euskal Autonomia Erkidegokoa
    fr (1) intermédiaire, intercesseur (2) défenseur du peuple [dans la CAV]
    en intermediary, mediator, go-between

    Hura ezagutu aurretik hari buruz entzun zituenekin liluratu zen aurrena; gero irudi idealizatu bat eraiki zuen bere baitan eta harekin maitemindu; eta amodio hori elikatzeko eta gorpuzteko, hari buruz hitz egingo zioten oilaloka pare hura eskuratu zuen, ez dakit artekari ala ararteko. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi. Elkar, 1999] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Arartekoa edo herriaren defendatzailea (suedieraz Ombudsman) hiritarren eskubideak bermatzen Estatuko agintaritza da, Estatu horren botere exekutiboak edo legegileak hiritarrengan egin litezken abusuen aurka jarduten duena. (Wikipedia)

    2004ko ekainaren 18an Eusko Legebiltzarrak Iñigo Lamarca Iturbe izendatu zuen ararteko. (ararteko.net)

    Iñigo Lamarca (Irudia: ararteko.net)

     
  • Maite 11:16 am on 2011/10/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    hautestontzi 

    iz. Hauteskundeetan, boto-txartelak biltzeko ontzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es urna (electoral)
    fr urne (électorale)
    en ballot box

    Zaborretan aurkitu dituzte dozenaka hautestontzi, milaka boto barruan zirela. [Zaborretan aurkitu dituzte dozenaka hautestontzi, milaka boto barruan zirela, Berria (2004-2006) Mundua Saila]

    hautestontzi (FlickrCC, Grà cia Decideix)

     
  • Maite 7:18 am on 2011/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    karrika 

    iz. Kalea. Karrikaz karrika dabiltza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.
    [kalea]
    kale (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) calle (2) calle (hirigunea)
    fr rue
    en street; road

    Udako gau izartsua genuen, karrika zabal erdi hutsetan barna bi maiteminduren gisa paseatzeko aproposa, egun argiko ito-beharra ahantzaraztera etorritako haixe mehe baten kulunkan. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    karrika (FlickrCC, ~Oryctes~)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel