norat
gald. (adb.) (Ipar.) Nora; norantz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adond.
[norat] nora; norantz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es adónde; hacia dónde
fr où, vers où
en where to
gald. (adb.) (Ipar.) Nora; norantz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adond.
[norat] nora; norantz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es adónde; hacia dónde
fr où, vers où
en where to
adond. apa eginez.
apaka (V-m ap. A; Lar, H). (Orotariko Euskal Hiztegia)
1. (Adv.). Besando, a besos. “Besucar, [...] musuka, apaka ibilli” Lar. v. 1 apa.
Laztan ez ta apaka? “Sin ser querido y con besos?”. RS 68. Goien zerua urdin-urdiña, an, itxasoa urdiña, / zerua garbi, eta legunki itxasoaren uina, / biyak apaka an urrutiyan. Uzt “Udaberriyan” (ap. DRA). Elkarri laztan eta apaka. MEIG VIII 34.
“Apaka, mosuka-n ordez baino sarriago esaten da gaur besarka esateko” A Ezale 1897, 95a (en una nota al ej. de RS).
2. (Sust.). Beso, besuqueo.
Egiña gatik danzeetan eskuka tentagarriak, edo danzatik kanpora ibilliagatik apaka, laztanka, musuka ta eskuka lujuriosoetan. Mg CC 105. Emana gatik leku apaka, ta eskuka indezenteai esaten dutenak etzituztela nai. Ib. 119.
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
apaka adond.
[apa eginez] muinka, musuka, potka Ipar.
apaka iz. zah.
[apa] laztan, muin, musu, musuka, pot Ipar., apa Bizk., muxu adkor., ma haur., pa haur.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es besando, a besos
en kissing
Badira egiñagatik danzeetan eskuka tentagarriak, edo danzatik kanpora ibilliagatik apaka, laztanka, musuka, ta eskuka lujuriosoetan, gauza txikitzat dauzkeenak, ta egiten ezpadituzte beste gauza andiagoak korputzekin, bekatu arinak bezela, edo konfesatu gabe largatzen dituztenak, edo konfesatzen badituzte, izan oi da damu gabe bekatu benialtzat idukita. [Konfesio ta komunioko sakramentuen gañean erakasteak, Juan antonio Mogel (armiarma.com)] (Ereduzko Prosa Gaur)
izond. Barnean hutsune edo barrunbe asko duena, trinkoa ez dena, harroa. Zuhaitz arola. • hezur arol. ANAT. Umetokia plakazko edo hodizko sare batean antolatuta duen hezur-mota, tarteko guneak mintzez beteta dituena. || kafe arol. Kafe urtsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond.
[harroa] astin, harro, apotz Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Bergarako Euskara: (bergarakoeuskara.net)
aról. 1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula. Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia. Ik. ául. 2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) poroso, -a, esponjoso, -a; endeble, fofo, -a (2) (kafea) aguado, flojo (3) (Anat.) esponjoso, -a
fr poreux, -euse ; spongieux, -euse
en spongy
Hi haiz hi pertsona arola!
XX. mendeko corpus estatistikoan hau duzu:
1. 1969-1990 Euskara Batua Literatur prosa I. Garmendia 0082
Besterik ba da, halaber, zuen habian, zuen etxategian: zeren goizeroko egunetariko zazpigarrenean (domeka deritzote bekaizti hauek) otoitzak gorantz igortzen zituztenkal, edo zuen aurkako eraiki batzar berri horietako eskilek ukitu bestez barrura belaunikatu haragi arolen antzutasuna igarri orduko; nahiz otoitz malgu gezurtien berneirrikek hitzez hitz amatatu aiherrak sotanapetik ilkhi bezainez eta oihartzun gurentzen diren bakoitzean, ziur, oihu bat sortzen bait da, oihartzunaren zintzat, Ortzi goibeltzen duen deihadar itsu bat.
2. 1969-1990 Sailkatu gabeak Aldizkariak J.G. Etxebarria 0001
Non artu indarra gure landarearen sustraiak, lurra erkin eta arol bada? Guk ereindakoa satorrak jaten badabe, alferrik gure izerdi guztiak.
Lexikoaren Behatokian:
Ni hiztunaren munduaren kontzepzioa sakon aztertzearen aldekoa naiz, hizkuntzaren forma berez biltzen da eta. Horretarako, baina, izaera lokaleko ikerketa prozesu luzeak behar dira. Politikoei hain erraz saltzen zaizkien tamaina handiko fruitu arolez bestelakoak. (Fredi Paia)
Kaixo, Andoni!
Mila esker sarrera osatzeagatik! Ni ez naiz joan hain urrun, hiztegi arruntetan baino ez dut begiratu eta ez nuen uste hitzak hainbeste zuenik atzetik! Beste adiera guztiak gutxi gorabehera kontrolatuak nituen, baina atentzioa eman dit bereziki:
“Eguraldi arolak (V-ple), tiempos deliciosos” A.
Milioi bat esker, benetan!
Eibarren batez ere “esponjoso” esateko erabiltzen da, pastela, ogia eta lurrari jartzen zaien adjektiboa da, eta hauen hirurendako ona da. Ikusi bestela Eibarko hiztegian http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia/bilatu
Bestetik, gaur eguneko frutari atxikitzekoa ere izan liteke, hau zentzu txarrean, jakina. Nork ez ditu sagar gorri eder askoak, “Loti ederra” ipuinean agertzekoak bezalakoak erosi, eta jatean konturatu ez dutela gusturik? Horiek ere sagar arolak dira!
Ze erabilgarria den berba hau!
Ez dago zalantzarik, Leire, ia denatarako erabil daiteke. Gustatzen zait berba hau!! Berba??? Nik esan dut hori?
Hamen ba, nere ekarpentxua ![]()
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2005/07/07/139/
Ederra artikulua eta azalpenak, Asier! Mila esker!!
1. iz. Adimenez atzeratua, eta bereziki adimen-atzeratasuna aurpegian nabari zaiona. 2. izond. Inozoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond. beh.
[inozoa] inozo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) (herrik. izond.) inocente, ingenuo, -a (2) (herrik. iz.) deficiente, incapacitado, -a; retrasado, -a; limitado, -a; de corto entendimiento
fr (herrik. izond.) innocent, -e ; ingénu, -e ; naïf, -ïve
en (izond.) innocent, naive, naïve, gullible
Amaitzen ez den koadroa da. Arratsaldero hasten da pintatzen eta gau aldera dena du berriro ezabatzen, dena du jasotzen eta joan egiten da, Alde Zaharrera, lagunekin baxoerdiak edatera. Umekeria dela diote hiriko jakintsuek. Nahiz bera tren batean jaio, heldutasunaren bagoia ez da iritsi haren geltokira. Inuzente Eguna zen. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007) Orr.: 43] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
iz. (herr.) Elektrizitatea; korronte elektrikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[elektrizitatea] elektrizitate, elektrika Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es electricidad
fr électricité, énergie électrique
en electricity
Geltokiak argindar kablez jositako amaraunak dira, eta euri tantak amaraun horretan harrapatuta gauden biktimak laztantzera datozen erruki-izpiak besterik ez dira. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
adlag. Zerbaitetaz ziur ez egon arren, ustea hori dela esateko. Esaldiaren bukaeran doa: “Honuzkio aillako zi(ra)n, kontixu” (Ondarroako berbak, Ondarroako Udala)
Sinonimoak: adlag.
[dirudienez] agidanean, agidanez, antza, dirudienez, eskierki, irudiz, itxura denez, itxuraz, nonbait, eskuarki Ipar., inolaz ere Heg., iritzi batean Bizk., sobra ere Gip., iduriz Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es al parecer, según parece; por lo que parece
fr apparemment, à ce qu’il semble, paraît-il
en apparently, seemingly, evidently, to all appearances
Honuzkio aillako zi(ra)n, kontixu. [ARRIETA, Nerea: 'Ondarroako esakera batzuk', Ondarroa 1996, 80-81] (ondarrutarnaturala.com)
Aupa!
Bizkaian oso esamolde normala da, “Kontu egizu”tik datorrena. Normalean, ziurtatzeko erabiltzen dena, edota “erreparatu honi” edo gaztelaniazko “¡Fíjate!” esateko ere balio du. Oso adierazkorra da, eta diskurtsoari kolorea, indarra eta piperra ematen diona. Zoritxarrez, gero eta gutxiago erabiltzen dugu eta pena da.
Eibarko euskararen hiztegian ere agertzen da: Kontizu http://www.eibarko-euskara.com/node/4601
Ondo segi eta mila esker!
Mila esker azalpenagatik, Leire! Aiert Goenagak proposatutako hitza da. Haiek Ondoarroan erabiltzen dute.
iz. Oparia, adiskidetasun-seinaletzat eskaintzen den gauza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
OEHn hau ageri da:
arol
arol
harolari
arolde
aroltasun
1 arol (V-ger-m-gip, G). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 123; Elexp Berg.
Fofo, esponjoso, poroso; hinchado y hueco; endeble. “Arola, cosa porosa” Ast Disc 584. “Bedar edo bedarkien artean arola esaten iako, beste gauza askon arteko apotz edo aputzari: aza arolak, ogi apotza. Arroa, anditua, puztua, barru-utsa esan gure dabe” Ezale 1897, 150as. “(V-ger-m), fofo, hinchado. Aza arolak, berzas fofas. Gizon arolak, hombres muelles” A. “(V-ger-m), poroso” Ib. “(G), endeble” Ib. “A la tierra de buenas condiciones se le dan, entre otros epítetos, los siguientes: [...] arol (V-m, G-goi), arro (V-m), esponjosa” A s.v. lur. “De poca densidad. Aldia eguan Ermuarretako ogi mardotik, beste labari batzuen ogi arolera” Etxba Eib. “Aragi arola dauka orrek (V-gip)” Gte Erd 123 (junto a aragi berak ditu orrek, hagari guria du etc., de otras zonas). “Fofo, hinchado, de poca fuerza o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez esana. Gutxi erabilia” Elexp Berg. Zelan, bada, bildur izango ez gara pago arol ta argalak, jausi baziran Libanoko zedro sendo aiñ zinduak. JJMg Mayatz 53 (H traduce “piqué de vers”). [Lora] eder bat egoan gorri gorria bera, orri-zabala ta arola edo aputza. Ezale 1897, 149a. Eta, zer don, ba, nire bixitz arol au, aize-izpitxuak bakarrik iraso au. Arriaga Lekob 36. Orratza sarturiko puxika edo mazkuri arro arola lez, zerbait zirudian zorion-bola puztua [...] aizez utsitu zimel ta zimur gelditu arte. Erkiag Arran 95. Gizakumeen uste arol eta utsak. Zait Plat 88.
“Eguraldi arolak (V-ple), tiempos deliciosos” A.
“Arola. Aho beroa eta zoro samarra. Gutxi erabilia” Elexp Berg.
Etim. Probablemente relacionado con vasc. ahul (q. v.).