Updates from abendua, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:24 am on 2011/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    intzirika 

    adb. Intziri eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [adiaka]
    adiaka, aieika, aieneka, aika, antsika, erostaka, espaka, kexuka, zinkurinka, auhenka Ipar., inkesaka Bizk., aiezka g.e., alaka g.e., aiez zah., arkumaka Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gimiendo, gimoteando, sollozando; suspirando
    fr en gémissant

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 11:05 am on 2011/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    preseski 

    adb. Aurretik esandako zerbait zehazteko, informazio zehatzagoa edo ulerterrazagoa emateko bereziki, erabiltzen den adberbioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [hain zuzen]
    hain zuzen, hain zuzen ere, hain justu Heg., hain justu ere Heg., egin-eginean Bizk., egin-eginean ere Bizk., hartan ere Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es precisamente
    fr précisément
    en just, exactly

    Hori preseski iduritzen zaut biziki inportantea dela: besteeri hitza ematea eta besteen hitzarekin kondatzea.[Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Egia da egun hauetan narritaturik nabilela, baina ez preseski Kellyren kariaz, neure sentimenduen egoeraz baizik. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    [blackbirdpie url=”http://twitter.com/#!/boligorria/status/149985159498825729″%5D

     
  • Maite 8:34 am on 2011/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zori 

    iz. 1. Gertakari on eta txarren iturburutzat hartzen den kausa zehaztugabea. 2. Abagunea, aukera. Hitz egiteko zoria iritsi zaio. 3. MAT. Legerik gabeko fenomenoen gertatzeko modua, probabilitatelegeak erabiliz aztertzen dena. • -T(Z)EKO ZORIAN. Aditzak adierazitakoa ia-ia buruturik, burutzetik oso gertu dagoen egoeran. Hiltzeko zorian dago. 4. izond. Lurreko fruituez mintzatuz, heldua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:
    zori iz.
    [patua]
    asturu, ezinbeste, fortuna, halabehar, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub.
    zori izond.
    [heldua]
    heldu, nagusi, umo, lirin jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) suerte, azar, ventura, fortuna; hado, destino, sino (2) (Mat.) azar (3) maduro, -a, en sazón
    fr sort, fortune, destin, hasard
    en (1) chance (2) fate, destiny

    Oso zori ona – murmurikatu zuen Josebak, sarkasmoz. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:32 pm on 2011/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    lukainka 

    iz. Txerri-haragiz egiten den hestebete luze eta mehea. Odolki- eta lukainka-muturrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es longaniza
    fr saucisse
    en long, pork sausage

    Behi esnea, txerria hil ondorengo odolki, lukainka, artekiak eta beste auzo batek besteari eskaintzeko, errotara bihia ehotzera joateko itzulia bera ere, plazaren inguruari segika egiten zuten. [Beste eguzkia, Itziar Madina (Txalaparta, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    powered by Fotopedia

     
    • Eneko Bidegain 2:19 pm on 2011/12/21 Permalink

      “Lukainka” hitza bigarren erranahi batekin ere erabiltzen dugu, gutxi gora behera “tontoa” adierazteko.

    • Luistxo 2:52 pm on 2011/12/21 Permalink

      Bitxia da hitz honen etimologia, geografikoa baita. *Longaniza* bezala gure lukainka ere Lucanica latinetik dator, eta Lucanica hori jentilizioa da, Lucania eskualdekoa, Lukaniarra, esan dezagun, eskualde hartako produktu bat izango zen erromatarren garaian edo.

      Bestalde, gogoan dut Koldo Izagirreren artikulu bat, duela urte batzuk, Argian. Hernaniko udaletxea zela uste dut (edo beste udaletxeren bat izango zen), non lukainka batzuk ikusi zituen zintzilik, eta ezin ulertu Koldok zer esan nahi ote zuen hark. Lagun batek argitu zion, “txorizoak gizonak, udaletxekoak lapurrak direla”. Alegia, gaztelaniazko *chorizos* batzuk zirela udalaren jabe zirenak une politiko hartan, eta haien oposizioak horrelaxe adierazi nahi izan zuten. Euskararen autopsian ez dakit froga gisa ageri den, baina artikulu hartan horren adierazgarritzat hartu zuen lukainkena Izagirrek.

  • Maite 8:14 am on 2011/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    kamaina 

    iz. Artzainek eta ikazkinek mendian, ohol, lasto edo hostoz egiten duten ohea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kamantza]
    kamantza Ipar., kamastra zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lecho de hojas/paja, camastro [de pastores, carboneros]
    fr lit de paille, feuillage, paillasse
    en bed of hay or leaves used by shepherds and charcoal makers in the mountain

    -Marinel guztiek gordetzen dute katuren bat kamaina azpian. [Hollywood eta biok, Javi Cillero  (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:03 pm on 2011/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    noski 

    adb. 1. Baieztatzen edo ezeztatzen dena ezaguntzat, begien bistakotzat edo segurutzat hartzen dela adierazteko hitza. Bai, noski. Horrela da, noski baino noskiago. Afaltzera etorriko zara, noski. 2. Beharbada, ziur aski. Gizon prestu hark ez zuen, noski, ardoaren indarrik ezagutzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [jakina] bai noski, jakina, nola ez, araiz Ipar., naski Ipar., aurki Bizk., prefosta Zub., noskiro g.e.
    [ziur aski]
    g.e. agian, apika, ausaz, beharbada, deskuiduan, menturaz, heldubada Zub., igual beh., akaso Heg. beh., fortunaz Ipar. g.e., noaski Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) claro, por supuesto, por descontado (2) sin duda, seguramente, probablemente
    fr (1) naturellement, évidemment, certainement, bien sûr (2) sans doute, sûrement, probablement
    en (1) of course, certainly (2) probably, surely

    Berdin zitzaidala erantzun nion noski; bost axola zitzaidala nora joan, berarekin joaten banintzen. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:36 pm on 2011/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    babazuza 

    iz. (Ipar.) Kazkabarra, txingorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel