Updates from urtarrila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:50 am on 2012/01/17 Permalink | Reply  

    babarrun 

    iz. 1. Leguminosoen familiako baratzelandare belarkara eta urterokoa, fruitutzat giltzurrunantzeko haziak dituen lekak ematen dituena; lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dira (Phaseolus vulgaris). 2. Delako landarearen hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak, luzeak, pikartak, motzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [banabarra]
    baba, mailar, indaba Bizk., ilar Ipar./Naf., banabar Naf., indirar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es alubia, judía (Phaseolus vulgaris)
    fr haricot
    en bean; kidney bean, haricot (bean)

    Bihar arratsaldean bertan, mendi aldean trenbide ondoan sua egin nahi baduzu egin dezakezu: oinak lur hotzean iltzaturik dituzula babarrun batzuek berotu lata batean, trenak nola alde egiten duen so eginez. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano] (Ereduzko Prosa Gaur)

    babarrun (CC, @FiloBlogia)

     
    • Luistxo 8:58 am on 2012/01/17 Permalink

      Babak. Gorriak, lapikoak dauden horiek. Zuriak, Fabada Litoral potean topatuko dituzunak. Baba baltz edo beltzak, berriz, berez berdeak direnak; azekin eta urdaiarekin prestatzen dira gozoen.

  • Maite 8:17 am on 2012/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    binper 

    iz. Oihal, ehun edo beste hainbat gauzatan, atzeko aldea. Atorra binperrez jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ifrentzua]
    azpialde, ifrentzu, iruntzi, aldazpi g.e., alderantzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es revés, reverso [de una tela, de la ropa]
    fr envers, opposé à l’endroit
    en back, reverse; the back/other/reverse side

    Dimitrik eskuaren binperraz xukatu du kopeta bustia. [Zubigilea, Lutxo Egia (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:27 pm on 2012/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bigantxa 

    iz. Txekor emea, 3-12 hilabetekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • ibai 4:51 pm on 2012/01/15 Permalink

      Nere amak “biaia” eta aitak “beikua”(behikoa?), ondo gogoratzen badira behintzat. Onartuta ote daude? (begiratuko det hiztegietan aber..)

    • Maite 10:50 am on 2012/01/16 Permalink

      Kaixo, Ibai!

      Ama Eibar ingurukoa duzu? Badirudi han erabiltzen dela ‘biai’ hitza. hauxe topatu dut Eibar aldeko hiztegian:

      biai [biga]. iz. (TE). Ternera hembra, becerra, novilla. “Behi gaztia, 6-8 hilletik gorakua, baiña ondiokan txahala egitteka daguana” (ETNO). Halanda be Eibarren lehenengo txahala egin barri daguana be biaia da ondiok. Biaia, polittetarikua ekarri dau Pellok Elgoibarko ferixatik. Ik. behi, zekor, bigantxa, urrusa. Mugatuan biaia egitten dau; izan be, mugagabian bigae da jatorriz. Hona hemen JMEk dakarren oharra, Eibarrerako be neurriren baten erabilgarrixa: “Jaio berria urruxa, gero biae, eta lehen txahala egiten duenean behi gazte. Handik aurrera behi. Gaur egunean lehenengo hiruren lekuan biae entzun ohi da soilik”.

      Mila esker ekarpenarengatik! 🙂

    • ibai 2:01 pm on 2012/01/16 Permalink

      Iepa, Goierritarra da ama, eskerrikasko esplikazioagatik!

  • Maite 2:53 pm on 2012/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahaztu 

    1. da/du ad. Lehen gogoan izandakoa gogoramenetik joan. Ikasgaia ahaztu zait. Logika ahaztu duzu zeharo. Lurralde honekin ez da ahaztuko. 2. da ad. Ikasi den zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna galdu. Euskaraz hitz egiten ahaztu zaio. Igerian ahaztu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [ahantzi]
    arroztu, atzendu, burutik joan, ahantzi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (da ad./du ad./zaio ad.) olvidar(se) (2) (zaio ad.) olvidarse
    fr (1) (da/du ad.) oublier (2) (zaio ad.) s’oublier
    en (1) (da/du ad.) to forget (2) (zaio ad.) to forget

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:47 am on 2012/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    heriosuhar 

    adb. Ahalegin bizian. Heriosuhar ihesari eman zioten muturrak hausteko zorian. • HERIOSUHARREAN. Heriosuhar.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [ahalegin bizian]
    heriosuharrean (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es impetuosamente, precipitadamente
    fr impétueusement
    en impetuously

    Haizeak, 50 edo 55 korapiloko abiadaz bat-batean eta ustez besteko norabidean jotzen duenean, lauzpabost korapiloko korronte baten kontra egiten duenean, itsasoa nonahi zakartzen da, ordenik gabe, bortitz eta heriosuhar. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gizakiek ikusiko balute, heriosuhar egingo lukete ihes ikaraturik, hezur-mamietaraino ikarak akiturik. [Mistika liburuak, Eckhart-Tauler / Joan Mari Lekuona (Klasikoak, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Asier 8:16 am on 2012/01/13 Permalink

      Atzo Donostian afaltzen egon nintzen @teketen eta @artsuaga lagunekin. Ordua begiratu genuenean heriosuhar atera ginen handik gaur lana geneukagun eta…

      *Ondo dago Maite??

    • Maite 10:44 am on 2012/01/13 Permalink

      Ederki dago!!! (Bueno, geneukagun hori kenduta… ‘genuen’ ). Mila esker!
      Portzierto, ze pena ez nekiela, bestela, zuekin joango nintzen afaltzera. 🙂 🙂

    • ibai 1:35 pm on 2012/01/13 Permalink

      edo “geneukan”! 😉 ez?

    • Jon 1:54 pm on 2012/01/13 Permalink

      Portzierto hori ere BIDE BATEZ jatorrago batekin ordezka genezake 🙂

    • Maite 1:35 pm on 2012/01/15 Permalink

      Arrazoia duzu, Jon! ‘Bide batez’ hobeto dago. Nik ez dut gehiegi erabiltzen, artifizial samarra iruditzen zaidalako, baina, bai, askoz ere hobeto. Bide batez, Jon, Ibai eta Asier, mila esker zuen iruzkinengatik! 🙂 🙂

  • Maite 12:20 pm on 2012/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    tirabira 

    iz. 1. Pertsona desberdinen artean une batean sortzen den konponezina edo errieta. Soldata negoziatzen ari zirela tirabira ederra sortu zen. 2. Itsasontzi bat gilaz gora, azpikoz gora iraultzea; edozein ibilgailuren iraulketa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gorabeherak edo liskarrak]
    tirabirako (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (batez ere pl.) altercado, discusión, disputa (2) (itsasontzia, automobila iraultzea) vuelco
    fr tiraillement, querelle, dispute
    en argument, dispute, wrangle

    Bere atzean hots batzuk aditu zituen, emakume batek barrura egiteko aprobetxatu nahi izan zuen abagunea, tirabira bat izan zuen hesia ixten ari zen poliziarekin. [Elurretan hotsak, Pablo Sastre (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:58 am on 2012/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    lantzoi 

    iz. ZOOL. Amoditidoen familiako arrain osteiktieen izen arrunta. 45 cm-ko tamaina maximoko gorputz luzexka dute eta sardatan ibiltzen dira, sarritan hondar azpian. Ez dute merkataritza-baliorik, baina garrantzitsuak dira arrainen eta itsas hegaztien elikagai direlako.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    izond. Ondarroan iraintzeko erabiltzen da/ Tentela, ikasteko gaitasun gutxi duena. (Ondarroako Udala, Ondarroako esaerak)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1 lantzoi (V-m-gip, G-bet, AN-gip), lanzoi (Arzdi Peces, FauMar 46), lantxoin (Gim[énés] 134 ap. Lh, FauMar 87), lansoi (FauMar 86). Ref.: A; Etxba Eib.

    “Aguja, papardón, cierto pez marino” A. “Lanzoi, parece ser lo mismo que botakorra, potakarra” Arzdi Peces. “Variedad de arenque. Sardiñatara juan eta lantzoia ekarri” Etxba Eib. “Lanzón, aguacioso (Ammodytes lanceolatus)” FauMar 86. “Saltón, sula, aguacioso (Ammodytes tobianus). Lanti anzona, lantxoina” Ib. 87. “Aguja, saltón (Belone belone)” Ib. 46. Antxoba, sardiñ edo lantzoi zatia amoan ipiñi ta errezkada zuzenean otzaretan tolostu. Ag Kr 78. “Se dice a imitación de los de Ondárroa, para calificar a una persona de sinvergüenza, de fresco, de atrevido. Kendu zaittez ingurutik lantzoiori!” Etxba Eib. Hoy al menos, lo que la palabra significa en Ondárroa, ref. a personas, es ‘tonto, simple’.

    Sinonimoak: iz.
    [ikasteko gaitasun gutxi duena] tentel (Ondarroako Udala, Ondarroako esaerak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. aguacioso; barrinaire; pión 2. tonto, simple

    Kendu zaittez ingurutik lantzoiori! Etxba Eib.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel