Updates from martxoa, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:20 pm on 2012/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    idor 

    1. izond. Lehorra, agorra, hezetasunik ez duena. Lur idor eta hotza. 2. izond. Gozotasunik gabea; xerarik gabea. Ardo idorra. Irri idor batekin. Bihotz idorreko gizona. 3. iz. Lehorra (itsaso hitzari kontrajarririk). Itsasoz eta idorrez. • diru idor. (Ipar.) Janaria sartzen ez den lan-saria. Ehun liberaren lurra eman dio eta hogei mila libera diru idor. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:
    idor iz. Ipar./Naf. [lehorra] lehor, zertan Ipar. zah.
    idor izond. Ipar./Naf. agor, elkor, ihar, lehor, eihar Ipar., siku Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (izond. GN/Iparr.) seco, -a; árido, -a; adusto, -a (2) (izond. Iparr.) seco, -a, áspero, -a; rígido, -a; adusto, -a; riguroso, -a; severo, -a; insensible (3) (iz. Iparr.) tierra firme
    fr (1) (izond.) sec, sèche, aride (2) (izond.) sec, sèche, austère, rigide, rigoureux, -euse ; sévère, insensible (3) (iz.) terre ferme
    en (1) (izond.) dry; arid (2) (izond.) curt, abrupt, brusque; insensitive

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 5:16 pm on 2012/03/16 Permalink | Reply  

    kipur 

    iz. Esnearen gantza, globulu txikitan emultsionaturik dagoena; esnearen gainean eratzen den gantzezko geruza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.
    [esne-gaina]
    esne-gain, esne-tela, gain (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nata [de la leche]; tela, crema [de la leche]
    fr crème de lait
    en cream [of milk]

    Esnea egosten du eta gero kipurra kentzen dio.

    kipur (FlickrCC, Chiot's Run)

     
  • Maite 8:36 am on 2012/03/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilur 

    iz. 1. (batez ere Ipar.) Begizta-moduko lokarria. Bilurrez zama estekatu. 2. (pl.) Presoei eskuturretan ezartzen zaizkien girgilu-modukoak. • urka-bilur. Urka-sokaren begizta. Judasenak egin du; urka-bilurrean du jadanik lepoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [begizta moduko lokarria]
    bihur (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) batez ere Ipar. atadura, lazo (2) pl. grilletes, esposas
    fr (1) lien fait de jeunes branches (2) pl. fers
    en (1) bow; tie; rope, string (2) pl. manacles; handcuffs

    Uretara bota dute emakumea, esku-orkatilak bilur burdinazkoez lotu ondoren. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    bilur (FlickrCC, Vectorportal)

     
  • Maite 11:12 pm on 2012/03/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    gatzgabe 

    izond. Gatzik ez duena. Esaera mordoilo eta gatzgabeak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [gatzik ez duena]
    gatzgabeko, gatzil, gelbera, geldo, geza, ilaun, motel, bano Ipar., malin Ipar., torta Ipar., keto Bizk., gatzotz Zub., zilin Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) soso, -a; insípido, -a; insulso, -a (2) soso, -a; sosaina; aburrido, -a; anodino, -a; falto de gracia
    fr (1) fade, insipide, sans saveur (2) fade, insipide, ennuyeux, -euse ; sans saveur
    en (1) unsalted; tasteless, flavourless, insipid (2) dull, bland, insipid

    Baina hemengo preso guztiek ikasi dituzte bertsook, buruz ikasi ere; preso-zainek ere bertsook kantatuz entretenitzen dituzte gaueko ordu luzeak; zabaldu omen dira probintzia osoan ere, txurripanpli izeneko musika gatzgabe batez lagundurik. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:08 am on 2012/03/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    abrozidu 

    da, dau/deutso ad. Aspertu.

    Sinonimoak: ad.
    [aspertu] aburridu (bizk.), aburritu (bat.), aspertu, gogaitu (Labayru  Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aburrir(se)
    fr s’ennuyer, fatiguer, dégoûter, se chagriner
    en to be/become/get bored, to tire of sb/sth, to become bored of sth

    Abroziduta naukazu zure koplakaz.
    Abroziduta zagozala behar egiten?
    Abrozidu egin dot arratsalde osoan hemen bakar-bakarrik.
    Ez egiozu abrozidu eragin horreekaz lelokeriokaz lagunari. (Labayru  Ikastegia))

     
    • Jasone 2:01 pm on 2012/03/13 Permalink

      Uste dot Emiliano Arriagaren “Lexicón Bilbaino” liburuan ere badakarrela, “aborresido” forman.

  • Maite 2:51 pm on 2012/03/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    goietsi 

    du ad. Goretsi, goraipatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. jas.
    [goretsi]
    abonatu, aipatu, aupatu, bedeinkatu, famatu, goragotu, goraipatu, goratu, handizkatu, laudorio eman, laudorioak eman, laudorioztatu, goraltxatu Ipar., goretsi Ipar., handietsi Ipar., laudatu Ipar., loriatu Ipar., aintzatu neol., gorabideratu g.e., gorendu g.e., lorifikatu Ipar. g.e., bantatu Ipar. zah., alabatu Heg. zah.
    [aintzat hartu]
    aintzakotzat eduki, aintzakotzat hartu, aintzat eduki, aintzat hartu, balioetsi, buruan hartu, estimatu, estimu egin, ezertan eduki, ezertan hartu, gogoan hartu, hartakotzat eduki, kontuan eduki, kontuan hartu, kontuan izan, prezatu Ipar., baloratu Heg., kontu atxiki Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ensalzar, alabar
    fr louer, vanter, glorifier
    en to praise, to acclaim; to exalt

    Nere Jaun (Andre) goietsia edo ederretsia. NEtx Nola 10. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 11:36 am on 2012/03/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    haizemaile 

    iz. Haizea ematen duena (eskuarki tresna) eta bereziki norbera freskatzeko, eskuaz eragiten zaion orri-modukoa, gehienetan toles daitekeena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel