Updates from apirila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:40 am on 2012/04/30 Permalink | Reply  

    txintxaun 

    Haga horizontal baten bi muturretatik zintzilikatzen den soka edo katea. Erdian oholtxo bat jarri ohi zaio eta pertsona bat bertan eseri eta kulunkan ibiltzeko izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘zabu’ begiratuta)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [zabua]
    gorgoina, kulunka, zabu, junpa Ipar., zanbulu g.e., dibo, gordanzibil, dintza-dalantza, zinbili-zanbulu… (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, Azkueren hiztegia, Eibarko euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es columpio
    fr balançoire
    en swing

    Parkean ikusi dut iloba. Zoriontsu zebilen txintxaunaren gainean.

    txintxaun (FlickrCC, dsevilla)

     
    • Eider Antxustegi-Etxarte 10:08 am on 2012/04/30 Permalink

      Zelako poza emon dozten post honek. Guk be eruaten dogu iloba parkeko txintxonetara. Bizkaiko kostaldean, txintxona esaten dogu.
      Egunero egunero dago zerbait ikasteko, eta askotan gure ama hizkuntzako berbak izeten dire. Eskerrik asko egiten dozuen lanagatik.

    • xme 10:12 am on 2012/04/30 Permalink

      eibartik durangora behintzat erabiltzen den berba, oso polita iruditu izan zait beti, jolastia eta alaia, izendatzen duen gauzakia bezainbat; bitxia da kontzeptu honekin gertatzen zaiguna: hitz asko daude euskaraz, tokian tokikoak, baina bakar bat ere ez orokortu denik, eta praktikan euskaldun gehienek espainolezko ordaina erabiltzen dute (dugu): kolunpioa edo kulunpioa; nire hipotesia da, indar soziolinguistiko eta oihartzun-ahalmen handiena duen gipuzkeraz ordain bat ez izateak ekarri duela egoera hori; nondik eratortzen baita zentralismo apur bat ez dela beti txarra hizkuntzaren batasuna lortzeko.

    • ana morales 11:29 am on 2012/04/30 Permalink

      “Dilin-dalan” Bizkaiko kostan

    • Maite 12:24 pm on 2012/04/30 Permalink

      Hedoi Etxartek tuiterren esan du Iruñean ‘zanbulo’ esaten dutela eta Ana Malagonen lehengusu batek, Zumarragan, ‘ziburu’. Eibarko euskara hiztegian ‘zinbili-zanbulu’ hartuta bakarrik aldaera hauek guztiak datoz: zablu, zaburu, zibili-zabulu, zibili-zaubla, zibiri-zaure, ziburi-zaburu, ziburu, ziburu-zaura, zinbiri-zanbulu

      Xabierren teoriarekin nahiko ados, bide batez. Mila esker zuen erantzunengatik! 🙂

    • leire narbaiza 12:55 pm on 2012/04/30 Permalink

      Ume berebetan nik beti “tilin-talan” erabiltzen dut. Baliteke kantu hnen eraginez izatea: Tilin-talan, bihar jaia, ikastolarik ez, aitatxoki, amatxokin pasiatzera.

    • xme 1:18 pm on 2012/04/30 Permalink

      honetaz ricardo gomezek gehiago jakingo du baina, etimologia apur bat egiten saiatuko naiz: zubi eta zurubi (eskailera) hitzen jatorrian, badirudi zur-ibi dagoela: egurrezko pasalekua; ziburu hitzarentzat jatorri bera suposatzea ez da ausarkeria (metatesi sinple bat egongo litzateke), eta hortik letozke zibu, zabu eta aldaera fonetiko guztiak, baina ez dakit hala izango den.

  • Maite 2:20 pm on 2012/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    untxi 

    iz. ZOOL. Leporidoen familiako ugaztun lagomorfoa, 40 cm-rainokoa eta nahikoa belarri luzeak, isats laburra eta atzeko hankak oso garatuak dituena. Koloniak osatzen dituzte eta lurrean egindako zuloetan bizi dira. Zenbait arraza etxekotuak dira (Oryctolagus cuniculus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 12:05 pm on 2012/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    iheskor 

    izond. 1. Erraz ihes egiten duena, atzitzeko zaila. Aingira bezala iheskorra. 2. Berehala igarotzen edo desagertzen dena, bistatik behingoan aienatzen dena. Hemengo gauzak, berriz, igarokorrak dira, iheskorrak, momentukoak, hutsalak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [itzurkorra]
    itzurkor jas., itzurti g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) huidizo, -a; escapadizo, -a; esquivo, -a; evasivo, -a; escurridizo, -a (2) fugaz, breve, efímero, -a
    fr (1) fuyant, -e (2) fugace, bref, brève, éphémère
    en (1) elusive; [pertsona] aloof, distant, shy, reserved; slippery (inf) (2) ephemeral, short-lived

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 1:43 pm on 2012/04/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    bart 

    adb. Joan den gauean. Bart gauean. Bart ongi lo egin dut. Bart hamarretan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es anoche, ayer por la noche, esta noche
    fr hier soir
    en last night, yesterday night

    -Goizaldeko ordu bi eta erdietan bukatu diat bart. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Amandre Santa Ines
    bart eindot amets
    ona bada bion partez

    txarra bada inondako bez.
    (@mondrautar-ek bidalia)

     
  • Maite 9:06 am on 2012/04/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    marot 

    izond. Sortarazten duen sentsazioa medio, sentimenei, bereziki ikusmenari, guztiz atsegin edo miresgarri gertatzen zaionaz esaten da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘eder’ begiratuta )

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [ederra]
    bitxi, eder, galant, majo, polit, karan Ipar., galai Heg., pitxi Heg., eijer Zub., guapo Heg. beh., berregin Ipar. zah., totil Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bello, guapo, hermoso
    fr beau, belle ; ravissant, -e
    en beautiful, handsome; lovely, attractive; good-looking; pretty; gorgeous

    Emakume lirain eta marota zen, maiz ikusten ez den horietakoa.

    marot (FlickrCC, pablobandeira)

     
    • iñaki 9:36 pm on 2020/01/25 Permalink

      Araban, nire amak, Alegria/Dulantzikoa bera (erdalduna, beraz) neska polita esateko: ”esa (chica) es la marota” zioen. Gaur egungo hango gazteek ez dakit gordeko ote duten euskal hitz horien memoriarik. Ez dut uste transmitituko zenik hitz hori gaztelaniara.
      Ni Aretxabaletakoa (gipzk) naiz eta hemen ez dut inoiz hitz hau erabiltzen entzun.

  • Maite 8:00 am on 2012/04/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    txikot 

    iz. (Heg.) ITSAS. Soka-muturra edo soka-puska motza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. soka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es soga, cabo [cuerda gruesa]
    fr cordage
    en rope, cable

    Txikot horren mutur bat, beste txikotekoak bezala, lehorrean zen artean, eta bigarren txikot-muturra ontzian bertan loturik zeukaten, handixe tira egiteko egokieran. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    txikot (FlickrCC,

     
    • garagarra 9:14 am on 2012/04/25 Permalink

      Esapidea: Txikotean (eraman…) Umean bizkargainean eramateko modua da, iztar biak sorbalda gainetik aurrealdera pasata dituela; elefante baten gainean eserita balihoa bezala, alegia. Jataben ikasia.

    • Asier Sarasua 3:34 pm on 2012/04/25 Permalink

      Beti harritu nau hitz honek “Bizkaiera” marka daramala ikusteak (Hiztegi Batuan). Gutxienez Zarautzeraino erabiltzen da (Gipuzkoa erdian, beraz). Baina tira, “Bizk” marka horren ugaritasunaz sarri hitz egin izan da…

    • Maite 9:03 am on 2012/04/26 Permalink

      @garagarra Ze polita! Ez nuen ezagutzen. Nik erdarakada bat erabili izan dut horretarako: ‘aburritxikos’ eramatea edo. Mila aldiz politagoa da txikotean eraman. 🙂
      @asarasua Ba, hitza prestatzen ari nintzela Orotarikoan begiratu nuen eta han aipatzen ditu toki gehiago. Eskerrak! txikot (V, G-bet), txikote (AN-gip)

      Mila esker!

  • Maite 7:24 am on 2012/04/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezpalarta 

    iz. ZOOL. Orka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [orka]
    orka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es orca
    fr orque
    en killer whale

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel