Updates from apirila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:51 am on 2012/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    liburu 

    iz. 1. Idatziriko eta irakurtzeko prestaturiko orrimultzo aski handia; orriak ertz batetik era desberdinez bat eginik egoten dira. Liburuaren azalak, orriak. 2. Liburu-eran argitaratutako idatzizko obra. Liburu bat idatzi, irakurri. Julio Cortázar-en azken liburua ez zitzaidan gustatu. 3. Itun Zaharreko testu batzuen izena (aurretik izen berezi bat dutela). Job-en liburua. 4. Idatzizko obra luze baten zati nagusietako bakoitza. 5. MUS. Libretoa. 6. ZUZ. eta EKON. Aktak, kontuak, merkataritza-eragiketak, etab. erregistratzeko erabiltzen den orri-multzo elkar josia. Akta-liburua. Liburu egunkaria. Liburu nagusia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [idaztia]
    idazti (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es libro
    fr livre
    en book

    Irakurle hori, liburu honekin engaiatzen bazara, pentsa ezazu idaztea, irakurtzea eta itzultzea ere maitasunezko jarduerak direla. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000] (Ereduzko Prosa Gaur)

    liburu

     
  • Maite 9:51 am on 2012/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    euri 

    Euria ur tanten prezipitazioan datzan fenomeno atmosferikoa da. Eguratseko aire masa beroak gorantz igotzen eta hozten direnean, hodeietako lurrun tanta txikiak kondentsatu egiten dira eta ur tanta bilakatzen dira; hala, aireak ur tantak ezin dituenean eraman, horiek handiegiak eta astunegiak egin direlako, lurrera erortzen dira grabitate indarraren eraginez, eta euria sortzen da era horretan. Euri tanten diametroa 0,5 mm-koa edo hortik gorakoa izan ohi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:43 am on 2012/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    kilika 

    1. izond. (Ipar.) Kilikorra; erraz haserretzen edo mintzen dena. 2. iz. Larruazalean egindako ukialdi arin eta errepikatuez gorputzean eragiten den zirrara, irri dardaratia ekartzen duena. 3. iz. Kilikatzeko ekintza eta horren ondorioa. Begiratu hark ez zion kilikarik eragin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. [kili-kilia] kilikadura, kili-kili, kilima Gip., kili Bizk. g.e.
    izond. Ipar. [kilikorra] kilikabera, kilikor, gilbera Bizk., kilimakor Gip.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) Iparr. puntilloso, -a, quisquilloso, -a, suspicaz; sensible (2) cosquillas (3) cosquilleo; excitación, estímulo
    fr (1) pointilleux, -euse ; sensible (2) chatouillement (3) vbchatouillement, excitation, incitation, encouragement
    en (1) particular, fussy (2) tickle (3) excitement, stimulus
    port (1) Iparr. minucioso(a), -a, suscetível (2) cócegas (3) cosquinhas; excitação, estímulo

     

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 4:19 pm on 2012/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizazain 

    iz. Beste pertsona bat babesteko lanbidea duen pertsona, haren aldamenean doana.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bizkartzain (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es guardaespaldas
    fr garde du corps
    en bodyguard

    Gizazain hark dena ikusi, dena entzun eta dena isildu ondoren, zintzotasun osoz jokatu omen zuen bere babestuarekiko.

     
  • Maite 7:40 am on 2012/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    jasankortasun 

    iz. Jasankorra edo eramankorra denaren nolakotasuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. jas.
    [pairakortasuna]
    egonarri, eraman, pazientzia, pairakortasun Ipar., pairamen Ipar., pairu Ipar., eroakizun Bizk., eroapen Bizk., eramanpen g.e., iraupen g.e., igurikitza Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paciencia, aguante, tolerancia
    fr patience, tolérance
    en patience; tolerance

    Bai, Tibor zen, haren ahots isil eta patxadatsua, esaten zuen hitz bakoitzean benetakotasun goibel antzeko bat erakusten zuela, haren jasankortasun eta objektibotasuna. [Eszterren ondarea, Sandor Marai / Ander Irizar (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:57 am on 2012/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    zantar 

    izond. (B) 1. Itsusia, ikusteko ezatsegina. 2. Zikina, lizuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [itsusia]
    itsusi, sastar, zatar Heg., ezain Bizk., motz Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) deforme, feo, -a, desagradable (2) impuro, -a, deshonesto, -a, lascivo, -a, obsceno, -a
    fr (1) laid(e) (2) malhonnête, indécent(e)
    en (1) ugly (2) dishonest

    Feeling, cool eta holakoak esatea ikaragarri gustatzen zaie, eta, okerrago dena, apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak (baina benetan gero, ez beren buruei adarra jotzeagatik!), eta horrela osatzen dute beren jardun metrointelektuala. [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:29 am on 2012/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    sareta 

    iz. Leihoan edo beste nonbait jartzen den burdinazko edo zurezko sare-modukoa, barnekoa ikusia izan gabe kanpokoa ikusi ahal izateko erabilia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sareta] zursare (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es celosía; persiana; reja, verja; rejilla
    fr treillis, jalousie [fenêtre] ; persiennes
    en lattice, grille, grating

    Saretak ia erabat jaitsita zeuden eta argiak marra paraleloak osatzen zituen zurezko zoruan, margotuta ziruditenak.  [Zenbaki lehenen bakardadea, Paolo Giordano / Koldo Biguri (Alberdania, 2009) Orr.: 130] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ”]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel