Updates from uztaila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:58 pm on 2012/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    altsi 

    iz. 1. Arropa zahar eta hondatua, zarpaila, piltzarra. Erdi biluzik eta altsiz jantzirik. 2. Litsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. zah.
    [litsa]
    lits, zirpil, zertzen Bizk.
    [arropa zahar edo hondatua]
    zarpa, perreka Ipar., pilda Ipar., piltzar Ipar., piztin g.e., trakets g.e., zarpail g.e., zirtzil g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) harapo, andrajo (2) hilacha, mota
    fr (1) haillon (2) effilochure
    en (1) rag (2) frayed edge (of cloth); fringe

    Bere etxalde baga, zer jan, eta jantzi eztaukala, alsiz beterik, erdi billoxik. Astar II 128. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 10:20 am on 2012/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    muara 

    Hondarribiko arrantzaleak, denboratxoa egiten dutenean ur gainean ganorazko arrainik harrapatu gabe, MUARA esaten dute. Horrek esan nahi du aparejuak bildu eta alde egin behar dela beste leku batera. Gainera, ontzi baten irratitik entzuten bada MUARA deia, denak mugitzen dira harrapaketa hobeen bila beste ur batzuetara.

    Gure kuadrillan ez dago arrantzale asko, baina ibilitakoren bat bai eta  taberna batean agortu direnean edalontzikoak, MUARA esaten dugu, beste batera abiatzeko.

    Hasier Etxeberria
    @hasier

    Osto igarra legez aidean ainara
    mendebaletik dator aize-burrundara
    Odei beltz, euditsua ta trumoi-ikara
    egin zazu, patroya, etxera muara
    emen segitzekotan danok galdu gara.

    [Tostartekoaren eskaria, Arrantzaleen kantuak [pdf]] (badok.info)

     
  • Maite 8:48 pm on 2012/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txekor 

    iz. Azienda behitar gaztea (leku askotan arrari bakarrik esaten zaio). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [erreformatu] aireberritu, berritu, berriztatu, erreformatu, errestauratu,haizeberritu, aldaberritu g.e., berriztu g.e., berrirotu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ternero, becerro
    fr veau
    en calf

    Plastikozko hodi bati puntan enbutua jarri eta beste puntatik putz egiten dion bitartean kableari bere gainean bueltak ematen hasi da, bakeroen filmetan lakioarekin txekorrak harrapatzen dituztenean bezala. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txekor (FlickrCC, Pam's pics-off to NYC on Saturday)

     
  • Maite 1:11 pm on 2012/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    hankaz gora 

    adlag. Buruz behera, alderantziz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [azpikoz gora]
    azpikoz gora, erroz gora, gain-azpi, goikoz behera, azpikoz gainera Bizk., azpikoz gain g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es patas arriba
    fr sens dessus dessous
    en upside down

    Gordelekuan ezkutatuta egon nintzen, geldirik, zerura begira, aieru beltzenak uxatu ezinik. Erabaki nuenean etxean ez zela inor gelditu, tentu osoarekin sartu nintzen leihotxotik komunera. Sukaldera joan nintzen. Dena hankaz gora zegoen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006) Orr.: 251] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Soingainekodun txakurtxoa haietan etzan zen, hankaz gora. [Ispiluaren kalteak, Edorta Jimenez (Elkar, 2008) Orr.: 68] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 7:22 pm on 2012/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    urrundu 

    da/du da. Urrun edo urrunago joan edo eraman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [urrutiratu]
    alboratu, aldaratu, alde egin, aldendu, baztertu, hastandu, lekutu, ospa egin, saihestu, urrutiratu, airatu Ipar., asagotu Bizk., lekuratu g.e., urrutitu g.e., apartatu Heg. beh., alderatu Bizk. g.e., aldameneratu Gip. g.e., azkendu Ipar. zah., erauzi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) alejar(se), distanciar(se); apartar(se), separar(se), divergir (2) despejar
    fr (s’)éloigner, diverger, (s’)écarter
    en to move away, to leave behind; [ideas, position] to distance oneself from sth

    Urrats bizi eta ziurrez urrundu da, edo hala ematen du behintzat. [Itzalak, Iban Zaldua (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:15 pm on 2012/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    aurritu 

    da/du ad. Hondatu. Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [hondatu]
    alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., galetsi jas., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hundirse; echar a perder; empezar a convertirse en ruina
    fr endommager, abîmer; ne pas marcher, ne pas fonctionner
    en to ruin, to spoil; to be ruined/spoiled; to break, to break down

    Harri bigunez eta aurpegi fin edergarri hutsez eginda daudenek ez dute luzaro iraungo aurritu gabe. [Arkitekturaz hamar liburuak, Vitruvio / Santiago Iruretagoiena (Klasikoak, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:32 pm on 2012/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    txingartu 

    da/du ad. Txingar bihurtu edo dena kiskalirik gelditu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [kiskali] kiskaldu, kiskali, erre, xipildu, xigortu, txaingartu, txukuldu, zizpildu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es abrasar(se), quemar(se)
    fr prendre feu, (s’)embraser
    en to burn, to scorch

    Hitz horiek Jusuf Khanen gogoa txingartu zuten, eta saltzailearekin tratu itxurosoa eginez, emakumea erosi eta jauregira eraman zuen. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel