Updates from August, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:52 am on 2012/08/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    arroitu 

    iz. (GN) 1. Hots ozena; zarata. 2. Sesioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    arroitu (AN, Sal, R; Dv, H), erroidu, erroitu (Lcc), erruitu (Lcc), arreitu. Ref.: A; Iz R 284.

    Tr. Aparece en Lazarraga (erroitu) y en textos alto-navarros, en los que la forma más extendida es arroitu; la emplean tbn. Ochoa de Arin y Arrue (erroidu).

    1. Ruido; alboroto, estrépito. “Roido de gente, jentean erruitua” Lcc. “Bollicio, erroitua” Ib. “Bruit” Dv (que lo toma de Orreaga). “Intxaur guti eta erroidu anitz, peu de noix et beaucoup de bruit” H. “Ruido grande” A. “Ruido; egin ziá arróitu banak! hizo unos ruidos!” (R-uzt) Iz R 284. Zeinzuk utra laster ta erroitu andiaz eroan zituen florestari beera. Lazarraga 1153r. (…)

    Sinonimoak: iz. Naf.
    [hots ozena]
    arrama, burrunba, dunbada, dunbots, durunda, zaratots, harramantza Ipar., burrundara Heg., durundi Bizk., buila beh., hotsandi g.e., zunburrun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ruido, alboroto, estrépito (2) reyerta, disputa
    fr (1) tapage, vacarme (2) rixe
    en (1) racket (2) brawl, fight
    port (1) alvoroço, alvoroto (2) briga, rixa, contenda

    Euskara nafarra oso zatituta dagoenez, gutxi dira eremu osoan erabiltzen diren hitzak; ondorengo hauek zabalduen daudenak: arroitu eta asots ‘hotsa, zarata’, at (r) ija ‘usina’, banabar (eta alubia) ‘indaba’, barride ‘auzunea’, beratz ‘biguna’, dermio ‘eremua’, estrabila ‘ukuilua’, galtzin ‘igeltsua’, goatze ‘ohea’, jainkoaren gerriko/jainkoaren paxa ‘ostadarra’, listu ‘tua’, nekazari ‘lurra lantzen duena’, orantz ‘legamia’, ostots/ortots ‘trumoia’, sor ‘gor’ adierarekin, ugalde ‘ibaia’… [Euskalkiak, euskararen dialektoak, Koldo Zuazo (Elkar, 2008) Orr.: 110] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Lamiak, zubia bukatzeko, alde banatatik harri bat jartzea beste ezer behar ez zutela zeuden, sei arku ederrekoa oraingoan, baina jentilaren arroitu zakarra entzutean harriak bota eta ihes egin zuten. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:20 am on 2012/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    kanpaize 

    iz. Ipar-haizea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. ipar-haize

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es viento (del) norte, norte, bóreas, tramontana
    fr vent du nord
    en north wind
    port tramontana, vento norte

    Azkuek jaso zuenez berriz, Kanpaizea deitzen diote euskaraz kastillanozko Viento Norte delakoari bizkaiko eta gipuzkoako zenbait tokitan. [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    “Iparra goizean, arratsaldean enbata, gaberako kanpaizea (G)” Ib. (s.v. enbata). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    kanpaize (FlickrCC, sgs_1019)

     
  • Maite 9:09 am on 2012/08/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    haize erre 

    Haize bero eta lehorra.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    HAIZE ERRE (V, G), HAIZERRE (V-gip; A). Ref.: A (aize-erre); Iz ArOñ (aisé-erre, aizerria). Viento cálido. “Aisé-erre, viento cálido y seco. Aizeerria ibili da” Iz ArOñ. “El viento abrasador” Ib. Aixe erreak zeu [Gernikako aretxa] igartzerik / Iñoz ez eien jaritsi. AB AmaE 76. Ordu deungan onentzat / asi zan gudea / mats eldu eztanentzat lez / urrilgo aize errea. Azc PB 275.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es viento cálido y seco
    fr vent chaud et sec
    en hot, dry wind
    port vento cálido e seco

    Haize erreak gogor jotzen zuen arroiletan. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    haize erre (FlickrCC, by NidalM)

     
  • Maite 10:14 am on 2012/08/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    errepauski 

    adb. Behar adina asti hartuz, geldiro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘astiro’ begiratuta)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    errepauski. v. erreposki.

    erreposki (Chaho ® Lh), errepauski (H).

    Pausadamente. v. arraposki. Bere diskurtsa akhabatzen zuelarik, behatu zuen erreposki deputatu guzier. Elsb Fram 107. Berehala ohartzen naiz erreposkiago noala. Barb Sup 14. Poliki-poliki asi behar du, astiki, trankilki, erreposki. Lasterka ez da lan onik egiten. FIr 193. Orgetan ezarri zuen dena ere eta erreposki abiatu zen etxeari buruz, idien tankari jarraikiz. Lf Murtuts 34.

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [geldiro]
    apurka, astiro, astiz, baratz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, baratxe Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pausadamente, despacio, detenidamente, con tiempo
    fr lentement, posément, doucement
    en slowly, calmly; gradually; gently
    port detalhadamente, com tempo

    -Errepauski! -oihukatu zion artzainak txakur bizkorrari. 

    arrapauski (GureGipuzkoa.net, Arzuaga, Jesus Mª)

     
  • Maite 10:07 am on 2012/08/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    zedarritu 

    du ad. (Ipar.) Mugarriak ipini; mugatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar. jas.
    [mugarriztatu]
    mugarriztatu, mugatu, zedarriztatu Ipar., mugarritu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) poner mojones, amojonar, limitar, acotar (2) establecer, colocar
    fr (1) délimiter, borner, marquer, (2) placer, établir
    en (1) to mark off, to demarcate (2) to set up
    port (1) demarcar, delimitar (2) colocar

    Eskuinetara, pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000) or. 17 o] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Denek diote bakea nahi dutela, baina batzuek beraiek erabaki eta zedarritutakoa. [Hiruko, Itxaro Borda (Alberdania, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Nire asmoak ondo mugatu eta zedarrituak dauzkat (Elhuyar Hiztegia)

    zedarritu (FlickrCC, bara-koukoug)

     
  • Maite 10:12 pm on 2012/08/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    eztarri 

    iz. 1. Bizkarrezur aurreko lepo-zatia, faringeaz, trakeaz eta hestegorriaren goiko zatiaz osatuta dagoena. 2. (hed.) Eztarria, ahotsaren organotzat hartua. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua.kontrako eztarri. (Heg.) Trakea; biriketako bidea. Kontrako eztarritik joan zaio ardo-tantaren bat eta ito beharrean dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sama]
    zintzur, kokor Ipar., sama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es garganta
    fr gorge, gosier
    en throat
    port garganta

    Hitzak nekez ekarri nituen eztarritik ahora. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    eztarri (FlickrCC, MrClean1982)

     
  • Maite 12:47 pm on 2012/08/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    geltoki 

    iz. 1. Garraio publikoak (tren, autobus, taxi, etab.) gelditzen diren tokia, bidaiari, ekipaje eta merkantzien zerbitzurako instalazioez hornitua dagoena. 2. Ik. geraleku(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trenak-eta gelditzen diren tokia]
    gara Ipar., estazio Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) estación (2) parada
    fr station, arrêt, gare
    en (1) station (2)
    port (1) estação (2) ponto

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel