Search Results for: ospakizun Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:27 pm on 2010/11/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ospakizun 

    iz. Zerbait ospatzea; zerbait ospatzeko antolatzen den ekitaldia edo jaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    ja お祝い (oiwai)

     
  • Maite 10:01 pm on 2018/11/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    aurkezpen 

    iz.  Norbait edo zerbait aurkeztea; horretarako antolatzen den ekitaldia. Liburuaren aurkezpena Bilbon egingo da. Lehenik batzordearen burua mintzatu zen, hizlarien aurkezpena eginez. Jendaurreko aurkezpena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aurkezpen (Bera app., BeraLzM). Tr. Neol. creado por Arana Goiri. En DFrec hay 84 ejs.

    1. Presentación, exposición. “Presentación” Bera app. y BeraLzM. Eta eskribidu ta bijaldu eutsen Jaun ixanguari emen beian daguan aurkezpena [= ‘exposición de necesidades’]. (1893). AG 163.

    2. Presentación, introducción. Zaldunak, Urretatar Mikel du izena, ta aurkezpen bearrik ez du. Ldi IL 156. Aurkezpen onek antzerkiaren atzalgaia dauka, nonbait. Amez Hamlet 96. Atal bakoitzaren sarrera edo aurkezpenak, Jose Azurmendi ikaslearenak dira. Vill in Gand Elorri 18. Onek bedeinkatzeko eta ospakizunerako, alan edo olan, neuk egin neban aurkezpena. Gerrika 51. Oraingo bertso-sail onek ez du aurkezpen askoren bearrik. Insausti 85. Ezaguna da gure artean Arrese eta Beitia, eta ez du aurkezpen beharrik. MEIG II 86.

    3. Representación (de una obra teatral). “Representación” BeraLzM. Pastoral honen lehen aurkezpena Santagarazin, 1976.eko maiatzean. Lf in Casve SGrazi 4.

    4. “Comparecencia” BeraLzM.

    Sinonimoak: iz.

        [aurkeztea]: presentazio g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. presentación; representación (2) iz. (Erl.) presentación
    fr iz. présentation
    en (1) iz. [zerbait] presentation; show; launch (2) iz. [norbait] introduction
    port (1) iz. apresentação; representação

    Liburuaren aurkezpena Bilbon egingo da. (Hiztegi Batua)

    aurkezpen (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:42 pm on 2018/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizka-mizka 

    iz. 1 iz. Batez ere pl. Bazkariaren edo afariaren hasieran zerbitzatzen den jaki zati txikia; bilera edo ospakizun baten ondoan gonbidatuen artean banatzen diren jateko arinak. Bazkari hau egin zuen: zizka-mizkak, otarraina eta oilaskoa, eta etxeko ardoa. Goizekoa zizka-mizka bat izango da eguerdi ingurura izango den sabel festarekin alderatuta. 2 adb. Janari kopuru txikiak janez. Mahaira eseri ordez, egunean hamaika aldiz jan-edatea, zizka-mizka, oiloak bezala.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zizka-mizka (L, Sal, R ap. A).

    I (Sust.).

    1.Golosina, entremeses de una comida” A. Donostiako jatetxe batean bost pezetaz bazkari au egin zuala: zizka-mizka, otarraiña ta ollaskoa. Egan 1959 (5-6), 176.

    2. (Fig., ref. a libros, etc.). Ateratzen baitu Mendiolak urtero euskel-egutegi bat, arakoxe apaiz begi-urdiñak egin izaten dizka zenbait zizka-mizka ta izkirimiri. Ldi IL 41. Zizka-mizka atsegiña. Erkiag in Alzola Atalak 13.

    3. Habladuría. Ordurarte ajolagabe entzun izan zitun Agerrek zizkamizka ariek guztiak; baña oraingoan geldiro ta arretaz luzatzen ziozkan belarriak aopera, itzik ez galtzearren. TAg Uzt 176.

    II (Adv.).

    txixka-mixka (Foix ap. Lh). “Manger par petites pincées” Lh. (Se trata, obviamente, de una expr. adv., no de un vb.).

    Sinonimoak: iz.

        [bazkarietan eta afarietan hasieran zerbitzatzen diren jakiak]: pl.sarrerako pl.
        [izkirimiria]: g.e.erausi, esamesa, zeresan, zurrumurru, amen-omen Ipar., elepide Ipar., errankizun Ipar., erran-merran Ipar./Naf., ipuinberri g.e., iruzkin g.e., eleberri zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere pl.) entremeses [para picar]
    fr iz. (batez ere pl.) hors d’Å“uvres
    en iz. hors d’oeuvres, appetizers, aperitif
    port

    Ttap aldizkari multimedia digitalaren aurkezpenean, Eneko Atxa sukaldariaren taldeak prestatutako zizka-mizka bikainak dastatzeko aukera izan dugu

    zizka-mizka (Argazkia: Ttap aldizkaria)

     
  • Maite 4:54 pm on 2016/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    beltz 

    1. izond. Ikatzaren edo ebanoaren kolorekoa, edo bere mota berekoek normalean dutena baino kolore ilunagoa duena. Ile beltza. Ardo beltza. Ogi beltza. 2. izond. (hed.) Ezkorra, tristea, zorigaiztokoa. Etorkizun beltza. Egun beltza. 3. izond. (hed.) Gaiztoa, maltzurra, doilorra. Ez nuen uste hain bihotz beltza zuenik. 4. adb. Beltzarana. Eguzki asko hartu duzu eta beltz-beltz zaude. 5. iz. Kolore guztien artean ilunena (fisikoki, beltza ez da berez kolorea, ez baita argiaren espektroan ageri, argi ikuskorraren maiztasun-bandako izpi guztiak zurgatzen dituen objektu edo inguruak sortutako efektua baizik). 6. iz. eta izond. Arraza melanodermoa, larruazalaren pigmentazioa beltza duena; arraza horretako gizabanako edo (pl.) giza taldea; direlakoei dagokiena. Beltz bat inguratu zitzaidan. Karibeko beltzak. Musika beltza. 7. iz. Karta-jokoan txanka, zaldun eta erregeari ematen zaien izena. 8. iz. Karlisten artean, liberala. Donostia beltzen eskuetan zegoen. 9. iz. MUS. Zuri baten erdia eta kortxearen bikoitza balio duen nota-irudia. • BELTZAK IKUSI. Gorriak ikusi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [ilun]: ilun, beltzaran, ilunpetsu. argi.
    [triste]: triste, goibel. alai, atsegin.
    [doilor]: doilor, gaizto, bilau.
    [jukutria]: jukutria, bilaukeria, doilorkeria, zapokeria, gaiztakeria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 izond. negro, -a 2 izond. [kideko batekin alderatuz gero kolore ilunagokoa] negro, -a; moreno, -a 3 izond. (hed.) negro, -a; triste; desgraciado, -a; sombrío, -a 4 izond. (hed.) malo, -a, malvado, -a; infame; perverso, -a 5 izond. [deabruarekin zerikusia duten erritu edo ospakizunei buruzkoa] negro, -a 6 iz. [kolorea] negro 7 iz. [txotekoa, zaldia edo erregea] figura 8 iz. [karlistaldian] (herr.) liberal 9 iz. (Mus.) negra 10 iz./izond. (vino) tinto; chiquito [de vino tinto] 11 iz./izond. [arraza beltzekoa edo hari buruzkoa] negro, -a
    fr 1 izond. noir 2 izond. nègre, brun, -e 3 izond. (hed.) triste, sombre, mauvais, -e 4 iz./izond. (vin) rouge 5 iz. (Mus.) noire
    en 1 izond. [kolorea] black 2 izond. black; dark 3 izond. black, sad; gloomy, depressing 4 iz./izond. [ardoa] red wine 5 iz. [txikitoa] a small glass or half a glass of red wine 6 iz. (Mus.) crotchet
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Angela Davis ekintzaile estatubatuar beltzak ez zuen lortu Arnaldo Otegi ikustea.

    beltz [Argazkian: Angela Davis Fermin Muguruzarekin (afp, deia.com-en bidez)]

     
  • Maite 11:19 pm on 2015/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    alamartxo 

    San Juan gaueko suan erretzen dena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    alamartxo. Material que se quema en la hogera de San Juan. “Alamartxoa (horrela idazten den ere ez dakit) esaten diogu Goierriko Zaldibian San Juan bezperako sua egiteko pilari: alamartxoa egin dugu, alamartxoari su emango diogu, alamartxo handia egin dugu… Herriko andereñoei ere esan egin beharko diegu guk ez dugula San Juan sua ezagutzen, alamartxoa baizik” Berria 23-6-2005, 7.  Alamartxo ahantzia. Título de un libro de Koldo Zubeldia (Amorebieta, 2005).

    Entzun:

    Euskal Herrian mendetan zehar mantendu da ospakizun berezi hau. Udarako solstizio egunean burutzen da, ekainaren 23ko gaua berezia izaten da zaldibitarrontzat. Baserritarrek suak pizten dituzte iluntzean eta herriko plazan biltzen diren herritarrek alamartxoaren epelean, dantza eta musikaz gozatzen dute. [Alamartxo gaua, Zaldibiako gaua]

    alamartxo (FlickrCC, Zaldibia)

     
  • Maite 8:44 am on 2014/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    supanpa 

    iz. Leherkariz betetako zilindro txikia, festa eta ospakizunetan zarata egiteko erabiltzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘petardo’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Pétard” T-L.  Herri hortan bazen magasin bat, su-ikusgarrien egiteko ekaiak saltzen zituena: bonba, ziruriko, supanpa, zirrita eta bertze. Herr 3-7-1958 (ap. DRA, s.v. su-ikusgarri). Baitzituen sekulako su-panpak […] hetaz airea bonbardatu zaukun. Larz GH 1959, 88. Zonbait etxetako kolidorretan supanpak zapartarazten dituzte, ez baita batere goxo zartakada horien medioz betbetan iratzartzea. Herr 10-11-1960, 2.

    Sinonimoak: iz.
    [supanpa] : lehergailu, txapligu (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es petardo
    fr pétard
    en (UK) banger, firecracker, squib
    port petardo, bomba

    Entzun:

    Hamaika telebistak saio berezi bat eman zuen asteazkenen gauean bertan. Urte hasieran epaiketa egin ondorengo testigantzak pasa zituzten, baina balio izan zuen freskatzeko bost urteotan gertatu dena, orain absolbituak izan direnek pasa behar izan dutena. Supanpa handirik gabe, baina beste inon kontatu ez dena. [Kontatu ez dena, Aritz Galarraga (Ekografiak, 2014-06-13)] (Berria.info)

    supanpa (PixabayCC, OpenClips)

     
  • Maite 2:09 pm on 2013/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    Ospatu gurekin Gaurko Hitzaren 5. urteurrena 

    Datorren larunbatean, hilak 23, txoko honek 5 urte beteko ditu. Hitzak ikusi, topatu, aurkitu, jaso, hartu, mailegatu, oparitu, azaldu, ezagutarazi… Hitzak bizi! Horrela, egunez egun. Horrela, egunero. Horrela, 5 urte. Bada, nik uste dut honek merezi duela ospakizun txiki bat, ezta? Gurekin ospatzeko prest? Parte hartzea oso erraza da. Hauxe da egin beharrekoa:

    • Idatzi esan nahi duzun hori zure gorputzaren edozein ataletan.
    • Argazkia atera (nahi duzun moduan bidali edo nahi duzun tokira igo: Twitter, Instagram, Argazkiak.org, Flickr…)
    • Partekatu argazkia Twitter bidez, #gaurkohitza5 traola erabiliz. Ez ahaztu traola!!! Erantzunetan ere utz dezakezu argazkiaren helbidea.

    Pinterest batean bilduko ditugu jasotako argazki guztiak, eta parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko ditugu datorren igandeko Euskadi Irratiko Amaraunako blogarien tartean. Ea, ba! AZALERATU ZURE HITZA! Esan (eta erakutsi) barruan gordeta duzun hori…

     

    Mila esker Adakiko guztiei, bereziki Andoniri, bere ideia guztiengatik eta eskua bakarrik ez, besoa ere uzteagatik. 🙂

     
    • Josu Ibarretxe 1:04 am on 2013/11/19 Permalink

      #gaurkohitza5 Nire proposamena Irol da. Lehenengo esanahia: zabortegia bit.ly/I1Ntrt
      Bigarren esanahia: komuna bit.ly/184qwji

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel