alarma-egoera

(lexia) POL. Arazopolitiko edo sozial larri baina iraupen laburrekoa dela eta, gobernuak ezartzen duen estatuaren edo beronen lurraldeko zati baten bizitza politiko-sozialaren ohizkanpoko egoera. Ez du hiritarren eskubiderik murrizten, ez eteten ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Euskalterm hiztegian

alarma-egoera. Ezohiko egoera, hondamendiek, osasun-krisiek, funtsezko zerbitzu publikoen geldiarazpenak edo premia biziko produktuen hornidurarik ezak eragindako normaltasunaren alterazio larria gertatzen denean deklaratzen dena.

Wikipedian:

Espainiako legedian, alarma-egoerak (gaztelaniaz: estado de alarma) urgentzia edo larrialdiko egoera murritza adierazten du, suposatuz, Estatuko zati batean aparteko botereak erabili behar direla denboran gehiegi luzatu gabe. Espainiako 1978ko Konstituzioaren 116.2. artikuluak honela azaltzen du:

«Alarma-egoera Gobernuak adieraziko du, Ministro Kontseiluak emandako dekretuaren bidez, gehienez jota hamabost egunerako, eta kontu-arrazoiak emango dizkio Diputatuen Kongresuari, hori berehalaxe bilduko baita helburu horrekin; Kongresuaren baimenik gabe, ezingo da luzatu epe hori. Dekretuak finkatuko du zein lurralde-esparrutara zabaltzen diren adierazpenaren ondoreak»
Wikipedia, alarma-egoera

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (lexia) estado de alarma
fr (lexia)état d’alarme
en (lexia)state of alarm
port (lexia)

Testuinguruan

Alarma egoera onartu du Espainiako Gobernuak, sei hilabeterako luzatzeko asmoz. [Edu Lartzanguren, berria.eus (2020-10-25)]