atsekabe

iz. Gogoko ez denak edo ezbeharrak sortzen duen sentipen mingarria. Ik. bihozmin; nahigabe; sufrimendu. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Baina gero, atsegin haren atsekabea izaten duzu. Bai, baditugu bihotzean mila atsekabe euskaldunok. Atsekabezko zahartzaroa. Susper gaitzazu atsekabeetan. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

[nahigabea]: bihotzondoko, damutasun, dolu, dolumin, kino, lorraldi, nahigabe, pena, samin, samintasun, sentikizun, bihozmin Ipar., kirastasun Ipar., kirats Ipar., xangrin Ipar., tamal Bizk., axanpa Gip., atsekaitz g.e., desplazer g.e., dolore g.e., nahigabetasun g.e., samindura g.e., hiramendu zah., disgustu Heg. beh., lastima Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. pesar, disgusto, aflicción, sufrimiento; desagrado (2) izond. afligido, -a; desconsolado, -a; disgustado, -a
fr iz. peine, chagrin, regret, déplaisir
en iz. sorrow, grief; suffering; displeasure, annoyance; worry
port iz. regret, remorse, sorrow, suffering

Susper gaitzazu atsekabeetan. (Hiztegi Batua)

atsekabe (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)