azaleratu

ad. azaleratu, azalera/azaleratu, azaleratzen || da/du ad. Azalera agertu edo atera. Itsaso haserre honetan, behin murgildu, gero azaleratu. Geure sentimenduak azaleratzen lotsatu ohi gara. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 azaleratu.

1. Sacar a la superficie. v. azalkeratu. Izurdaak itxasoan azaleratuten dabezan arrain-piloak dira mandsuidsak. A Txirrist 124. Ta lurpean ezkutaturik daukan altxor bikaña azaleratu egin bear degu. Etxde AlosT 12. Gizon iakintsuenek azaleratu lezaizuekete, baldinbait ere, irakatsi aren aldez-aurre erein zan goiz-azia. Zait Plat 25. (Fig.). Adiñak eta bizitzeak, ezkutuan egon oi diran zerik asko azaleratzen ditue. Erkiag BatB 148. Expresar.
Gaxuxak ordun artean gorde-gordeta euki zun zima sukorra azaleratu zula noizpait. Etxde JJ 77. Euskaldunok orrelakoetan gere sentimentuak azaleratzen lotsatu egin oi gera. NEtx LBB 71. Barneko gentza ta naretasuna azalera bear zuen bakoitzak, guzion begi-betegarri.Zait Plat 60.

2. +axaleratu.Salir a la superficie. Arri ori lurrera erortzean zazpi eztatuz lurperatzen emen da; gero, urte bakoitzeko eztatu bat igoaz, zazpi urteren buruan azaleratzen dala diote. JMB ELG 83. Azaleratu zanean, munan ez soinekorik ez gizonik ez egoala ikusita, lotsaz gizagaixo andiak bedartza sarri baten bere burua ostendu eban. A EY II 300. Nere emaztearen errua, dollorkeria ta ankerkeria ezkututik azaleratu da. Etxde AlosT 104. Itxaso asarre onetan, bein murgildu, gero azaleratu, ez galduko bai galduko. Ibarg Geroko 46. Epailaren ondartsuan hasten zen lehen xardinaren lana, arrain hori ur axaleratzearekin.GH 1923, 136 (sg. DRA, pero no se encuentra en esa pág. ). Ta txibiak, ur azaleratzen zanean, fart!, bere tintta baltza jaurtiten eban. Etxabu Kontu 127.

2 azaleratu.”(R-uzt), asustarse” A. Cf. asaldatu .

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

  1. azaldu, kanporatu, atera. Ant. barneratu, barruratu.
  2. gaineratu. Ant. hondoratu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. salir a la superficie; emerger; sacar a la superficie (2) da/du ad. (hed.) salir a la luz, aflorar; sacar a la luz (3) da/du ad. (Geol.) aflorar
fr (1) da/du ad. sortir à la surface, faire surface, émerger (2) da/du ad. (hed.) mettre à découvert, mettre au jour, surgir
en (1) da/du ad. to emerge, to surface; [bat-batean] to bob up (2) da/du ad. [ideiak, arazoak] to come to light; to emerge, to surface; to become known
port (1) da/du ad. surgir (2) inundar

Geure sentimenduak azaleratzen lotsatu ohi gara. (Hiztegi Batua)

azaleratu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)