baldinbaitere

1 interj. Nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. (Indikatiboko aditzekin erabiltzen da, batez ere geroaldiko formekin, maiz, ahal partikularekin batera). Ik. baldinba; ahal2; agian 2; oxala. Baldinbaitere etorriko ahal da! Gure jendeak ezagutzen du (baldinbaitere!) begibakar, eta ez du artean inork monophthalmo esateko zaletasunik agertu. 2 adb. Baldinbere, egiazki. Sukaldeko lana ez zuen txarra; zer-jana lehen baino hobea, baldinbaitere. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

baldinbaitere.

1. (A Apend), baldinbaite (-atte- G-bet), baldinbadite “Baldin baitere etorriko alda, quiera Dios que venga” SMuj EEs 1921, 27 A Apend. “(G-bet), Baldinbatte ez aldu biden galduko, esperemos que no pierda en el camino” Zt (comunicación personal). “Baldinbatte ez alda eroriko, espero que no caiga, con tal que no se caiga” Ib. v. baldinba (2). Arranoa, arranoa; baldin badite, zintzotuko al aiz? Anab Eusk 1930, 123. Beste senideetaz oroitu nintxinan. Aietan gaiztoenak ez dezala bide okerragorik eraman. –Baldinbait ere! Or QA 95. Irutatik iñork, ez al zuan jasoko, baldin baite? Anab Aprika 76. Gure jendeak ezagutzen du (baldinbaitere!) begibakar eta hitz hori horren gauza xumea eta ezkorra izanik ez du artean inork monophthalmo esateko zaletasunik agertu. MEIG VI 170. Ez dakit zertan ari naizen hemen alfer-lanean, sarrera edo atariko delako hau lardaskatzen: adiskidetasun-zorren kitagarri, aringarri bederen, gertatuko balitz, baldinbait ere! MEIG V 100.

2. Ciertamente. v. baldinbere. Sukaldeko lana ez zuan txarra, zer-jana len baño obea, baldin baite. Anab Poli 40. –Zuzenbageak, berriz, kide ta kide eztuena gainditzerik ez al liguke nai izango? Orixe ez al zenuen esaten? –Baldinbait ere. Zait Plat 144. Ekandu zarren aintzinateak, bereterren irakatsiei atxikitasunak eta beste antze guziak aldakaitz irauten ikusteak biotzondoko aundia egin zion, baldinbaitere. Ib. 13. Imakikan daudenok adierazteko, argi ta ilunaren irudipean azaltzea berebat Parmenidegandik datorkio, baldinbait ere. Ib. 46.

Sinonimoak: prt.

[baldinba]: baldinba, baldinbere zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) interj. ojalá, espero que, quiera Dios que, ¡quiera Dios!, (que) Dios te oiga; ya (2) interj. no faltaba más, estaría bueno que no…
fr (1) Espérons!, Je l’espère!, Ce serait bien! (2) bien sûr,
en (1) If only!, let’s hope! (2) Of course!
port (1) eu gostaria, eu queria (2) não houvesse mais, evidentemente

Testuinguruan

Baldinbaitere etorriko ahal da! (Hiztegi batua)