barrabaskeria

iz. Barrabasari dagokion egite gaitzesgarria. Zaragozako ikastetxe nagusian barrabaskeriaren bat egin zuelako. Inon sor daitezkeen barrabaskeriak idazten.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

barrabaskeria.

Barrabasada. Onelako erri baten aituten da erraz egin leitekela emen edestuko dogun barrabaskerija, erri gustija barre baten ainbat egunian euki ebana. Kk Ab I 119. Baña nori buruak emongo eutson Aramayo lango agure zar koitau itxuradun bat izan zeitekeala alango barrabaskeriaren egillea? Kk Ab II 12. Euzkeldun utzak ixan ta erdera osta-osta barrabaskeri galantak jaurtiaz ikasi orduko, parra-parra darabiltenak. Euzk 1930, 371. Zaragozako ikastetxe nagusian barrabaskeriren bat egin dulakoa zabaldu omen zuten atzo. Ldi IL 21. Baña baltsakeri edo komunismoaren barrabaskeri ta ondoren txarrez ikaratuta edo, gizartekeri edo sozialismoa bigundu ta gazatu nai leukienak be badagoz. Eguzk GizAuz 82. Bere barrabaskeri nabarmenenak kontatzen zizkiotenean, gordiñegia izan ezkero ukatu egin oi zun. Etxde AlosT 24. Etxakiat ba barrabaskeri izango zoanentz. Bilbao IpuiB 272. Ez dute gogoan xede bat baizik, ea zer bazka emanen dioten, moldegaizkeria horren eta barrabaskeria horren asetzeko! Herr 16-4-1959, 1. Santa Kurtze bezperaz / asten dira jaiak, / orduan eiten dira / barrabaskeriak. BEnb NereA 26. Ixilegi dago gure Patxittu. Seguru barrabaskeriren bat egiten dagola. Osk Kurl 40. Zenbait (gazte edo) ari dira gure artean inon sor daitezkeen barrabaskeriak idazten. MIH 214.

Sinonimoak: iz.

    [frikunkeria]: frikunkeria Ipar., kokinkeria Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. barrabasada, travesura
fr iz. acte de sauvagerie, monstruosité
en iz. prank
port iz. malvadeza, maldade, travessura

Ez egin negarrik, mesedez, zin dagizut ez dizudala barrabaskeria hau berriz egingo. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

barrabaskeria (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)