basi

iz. 1. Saltsa. Deabruak ere ez luke jakingo zertaz egin duen basia. 2. Bainua. Sagastian basi edo bainu bat hartzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 basi (V-ple-ger ap. A), bazi (V ap. A).

1. Salsa. “Salsa, unto” Zam Voc. “Bazi obeagaz yaten dok ik” esan neban ixilik. “Con mejor salsa”. Or Tormes 81. Katalin onek, etxera eta, / garbitzen du zartagia, / deabrûk ere ez luke jakiñen / zertaz egin dun basia. Or Eus 334. Urbildu onara: yan ogia, ta otamena bazian busti ezazu. Ol Ruth 2, 14 (Dv minagrean, Echn ozpinean, Ker saltsan).

2. Baño. Cf. basitu. Susana bi neskatxa bakarrekin sartzen zala, sagastian basi edo bañu bat artzen asi zan, bero ari baitzun. Or MB 246. Bein, basia artzen ari nintzala, aitak nigan giza-suma ta eziñegona auteman zularik, ikotika ioan zan amari adieraztera. Or Aitork 41.

2 basi (Lar, Hb ap. Lh, H).

“Asqueroso” y “astroso” Lar. Harriet lo relaciona con basa: “Basia (V), id. basa, sale, malpropre”.

“(AN-gip), (mujer) abandonada” A. Gero utzi, lasai, basi, lastaira, banarrota, ballesta, zarabanda izatera bat etortzen dan bidea. M.A. Iñarra Ezale 1897, 340a.

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
basi izond. Naf.

    [saltsa]: saltsa
    [bainua]: bainu, bustialdi
basi izond. Naf.
    [lasaia]: bare, ezti, eztitsu, geldi, gozo, lasai, malats, naretsu, trankil, eme Ipar., jabal Ipar., largo Ipar., laxo Ipar., ole Ipar., astitsu Bizk., nasai Bizk., anple Zub., goxo adkor., baretsu jas., nare jas., dultze zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) salsa (2) baño
fr ((1) sauce (2) bain
en (1) sauce (2) bath
port (1) molho (2) banho

Ogia basian busti ezazu. (Hiztegi Batua)

basi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)