bigun

izond. 1. Sakari edo presioari erraz amore ematen diona. Ohe bigunean. Mami biguneko gazta. 2. Kemenik, adorerik ez duena; behar adina gogor egiten ez duena. Irakasle biguna. 3. Laztasunik ez duena, leuna. Begirada bigun batez anaiarentzat. 4. adb. Biguntasunez. Hark bigun eta nik zakarki.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

bigun izond.
[sakadurari erraz amore ematen diona]
samur, malgu Ipar. g.e.
[bortitza ez dena]
belaxka, bera, guri, beratz Ipar., mardo Zub., mamor Ipar. g.e.
bigun adond.
[bigunki] bigunki, bigunkiro, mardul, mardulik, guriki Ipar., mardoki Zub., mardulki jas., guriro zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) blando, -a, tierno, -a (2) blando, -a, débil, sin fuerza, apocado, -a, condescendiente (3) suave, delicado, -a, cariñoso, -a (4) blandamente, con suavidad
fr (1) tendre (2) tendre, mou, molle, condescendant, -e (3) doux, douce, délicat, -e ; câlin, -e
en (1) soft; fresh (2) mild, gentle, kind, soft (3) soft, sympathetic; affectionate; tender, gentle
ja (1) 柔らかい (yawarakai) (2) 優しい (yasashii)

1. Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
2. Ezagutzen zuten guztiek ere halaxe zioten, Hansek ez zuela sekula bere buruaz beste egiteko asmorik aitortu, ez zela bigun horietakoa. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
3. Françoisek bere longaina zabaldu zuen emakumearen sorbaldetan eta lasaitu ere bai, hitz gozo, hitz bigun, hitz xaramelez, “estudioa oso gertu daukat”. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
4. Luze geratuko nintzen eguzkiaren epelean korronteari bigun eramaten utziz, baina ordu laurden baterako eskatu nion batela mutikoari, eta itzuli beharra genuen. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 200o)] (Ereduzko Prosa Gaur, moldatua)