binbilikatu

ad. binbilikatu, binbilika, binbilikatzen. Oreka-puntuarekiko edo ardatzarekiko alde batera eta bestera higitu.

Orotariko Euskal Hiztegian

binbilikatu. “Ballotter” T-L.

Sinonimoak: ad.

    [gorgoinatu]: gorgoinatu, zabu egin, zalantzatu, zanbulu egin, zanbuluak egin, junpatu Ipar., balanbatu g.e., zabundu g.e., zabunkatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. bambolear(se), balancear(se)
fr se balancer⇒ v pron
en sway⇒, totter⇒
port da/du ad. balançar-se, rebolar-se

Halako edo holako filmetako giro-deskribapena egin niezazueke, hartara jarriz gero: atetzar herdoildu kresalak horzkatuak, bidoi solte binbilikatuak, zoru kirrinkariak, masta ulukariak, bai eta ere ikaratzen olandresen barkuak, baina ni ez.  [Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008] (Egungo Testuen Corpusa)

binbilikatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)