bokata

iz. 1. Lisiba, arropa lisibatan garbitzeko ekintza; garbitutako arropa-multzoa. 2. (hed.) (Ipar.) Nahastea, istilua. • bokata-zuritzaile. Bokataria. • BOKATA JO. Bokata egin, bokatatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[lixiba] Ipar./Naf. lixiba, gobada Gip.
[lixibatzea]
lixiba, gobada Gip.
[batera lixibatzen den arropa-multzoa]
lixiba, gobada Gip.
[nahastea]
Ipar. anabasa, deboiladura, nahasketa, nahaste, nahasteka

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) colada; lejía; ropa que va a ser lavada o ha sido lavada (2) lío, intriga, chisme, confusión
fr (1) lessive (2) confusion
en (1) wash, washing, laundry
port barrela, coada

Neure burua ikusi nuen, emakumezko baten alboan. Ama! Hura galdaratzar batean bokatarako koipeak-eta egosten ari zen bitartean, negar betean nengoen ni. Akordu horretan oina pausaturik, neure buruak gomuten bidea hartu zuen. Akorduan, bokata egiteko harria ikusi nuen, ibaiertz batean. [Azeria eta Lehoia, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2007) Orr.: 23] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Igandean arrabataiatu zen, zein zen ohartutakoan. Bazela nor eta ikertu zenean bilakatu zen Etxandi Etxehandi, berak darabilen Etchehandy-ren baturako aldakia, Euskaldunon Egunkaria-ren Estilo liburua-ri jarraikiz, urteetan Haritschelhar Haritxelhar eman den bezala. Gainerako hedabideek, nork bere gogara. Horretarainokoa nahastea eta bokata.  [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006) Orr.: 33] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

bokata (FlickrCC, NapaneeGal)