Updates from abuztua, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:43 am on 2011/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    bekar 

    iz. (B) Makarra, betazal-ertzetan pilatzen den substantzia likatsu eta horixka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [makarra]
    makar, beteri Ipar. g.e., pizta Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es legaña
    fr chassie
    en sleep; rheum

    Komuneko ispilu aurrean ur hotzaz garbitu zituen bekarrak, aho ertzetako adur sikua eta haginak. [Ragga-ragga dator gaua, Paddy Rekalde (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Benderren bekarrak (argazkia: Ricardo Gómez)

     
  • Maite 10:55 am on 2011/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    bakarti 

    izond. 1. Bakarrik, bakartasunean bizi dena. Itsas ibiltari bakartia. 2. Bakarzalea. 3. Jenderik bizi edo ibiltzen ez den tokiaz esaten da. Uharte bakartia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [bakarrik, bakartasunean dagoena]
    bakar, bakartar, bakartsu
    [(toki) bakartsua]
    bakartsu, mortu
    [bakarzalea]
    bakarzale, zokokari g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) solitario, -a, sin compañía (2) solitario, -a, retirado, -a, que gusta de la soledad (3) solitario, -a; desierto, -a; no habitado, -a
    fr (1) renfermé, -ée ; misanthrope, dessert, -e (2) solitaire, qui aime la solitude, écarté, -ée
    en (1) solitary (2) solitary, lone; loner (3) isolated, solitary, lonely, unhabited, deserted

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 12:23 pm on 2011/08/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    belus 

    iz. (Ipar.) Irazki bikoitzeko ehuna, batak oinarria egin eta besteak itxura iletsua eta leuntasuna ematen diona. Belusezko jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es terciopelo
    fr velours
    en velvet

    Gela biribil ezagun hartara sartu ziren; lau zutabeko bost ohe zeuden belus gorriarekin, eta leiho altu eta estuak. [Harry Potter eta sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    belus (Wikimedia Commons, by Amadscientis)

     
    • ainhoaeus 7:44 pm on 2011/08/08 Permalink

      Harry Potter euskaraz irakurtzen gabiltza eta zalantzarik gabe, belusa da Hogwarts-eko jantzi eta oihal gogokoena. Eskerrik asko!

    • Maite 7:46 pm on 2011/08/08 Permalink

      Mila esker zuri hitza ‘oparitzeagatik’. Lehen Twitterren komentatu behar nizun ipini dudala, baina webgunera ezin zenez sartu, utzi egin dut… Badirudi konpondu dela, ezta? Firefoxetik sartu zara? 🙂

  • Maite 10:49 am on 2011/08/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    banaita 

    1. banaita* e. desberdintasun (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. zah.
    [desberdintasuna] alde, berdinez, berdineztasun, berdingabetasun, desberdintasun, ezberdintasun, desberdintza g.e., diferentzia g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es diferencia, disparidad, heterogeneidad
    fr inégalité, différence
    en difference; distinction; inequality; unevenness

    Orotariko Euskal Hiztegia:

    banaita (Lar (® Dv), Añ), banaite.

    I (Sust.).

    1.Diferencia” Lar y Añ. “Distinción, con que una cosa no es otra” Lar. “Diversidad” Ib. Ur putzu txiki baten eta itsaso neurtezgarriaren artean dagon banaita (diferencia). (Etxeg, 1883). JFlor 76.

    2. Distinción, elegancia. Baiñan egozan lekuan egozala, ezagun izaten zan Mendiolan nagusi-etxekoandrak zeintzuk ziran. Batez bere Riktrudis. Da ez bakarrik guztizko begiruneagaz toki egiten eutselako; baita bere, ta geiago, bere banaitagatik (distinción). Ag AL 61.

    3. Variedad. Arrai au mota bi edo arrai-banaite bitan azaltzen da. Lendabizikoari zimarroia deritza, ta bigarrenari ega-luxia. Elizdo EEs 1925, 248.

     
  • Maite 10:25 am on 2011/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    behin eta berriz 

    adlag. Maiz (errepikapen-zentzuaz). Behin eta berriz esan duenez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [maiz]
    anitzetan, askitan, asko aldiz, askotan, behin eta berriro, behin eta birritan, berriz eta askotan, berriz eta berriz, frankotan, maiz, pitean-pitean, sarri, sarri askotan, sarriro, sarritan, txitean-pitean, ardura Ipar., arduran Ipar., behin eta behin Ipar., bostetan Ipar., usu Sort., pitean Bizk., maizki g.e., usuki Ipar. g.e., arduraki Ipar. zah., usuan Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es una y otra vez, muchas veces
    fr maintes et maintes fois
    en over and over

    Behin eta berriz errepikatu zuen, gero eta apalago, gero eta ilunago, azkenean ezpain artetik erortzen zitzaion listuarekin nahasturiko marmar ulergaitza bihurtu zitzaion arte. [Errautsen distira, Xabier Mendiguren Elizegi  (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:21 pm on 2011/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz-erdiragarri 

    izond. Lazgarria, izugarri mingarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [hunkigarria]
    bihotz-ukigarri, hunkigarri, inarrosle, ukigarri (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desgarrador, -a, impresionante, que parte el corazón
    fr déchirant, -e ; désespérant, -e
    en heart-rending, heartbreaking

    Zer tristezia! Zer dolore! Zer orhoitzapen bihotz erdiragarri! [Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea, Andre Baraziart (1784)] (Klasikoen Gordailua)

     
  • Maite 9:24 am on 2011/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    burubero 

    iz. Fanatikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: fanatiko, grinatsu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fanático, -a, exaltado, -a; alocado, -a
    fr exalté, -ée ; tête brûlée, fanatique
    en fanatical; over-excited; enthusiastic; passionate

    Hindu burubero batzuek begitan hartu zuten Gandhi, batez ere hinduen eta musulmanen artean aldarrikatzen zuen anaitasunagatik. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Eneko Bidegain 10:28 am on 2011/07/14 Permalink

      Guk “burubero” erabiltzen dugu aipatu duzun zentzu horietan, baina baita ere gehiegi pentsatu gabe sutan jarri eta bere buruaren kontrola galtzen duena izendatzeko. Gertakari baten aurrean burua hotz atxikitzen ez dakiena, berehala berotzen dena.
      Adibidez: Gizon txiki bat bortitz eta oihuka sartu da ostatuan: “Nor da Pepe?”, galdetu du, mehatxuz beteta.
      Kanpoan ohartu da norbaitek bere autoari kolpe txiki bat eman diola. Inguruan erran diote Pepek eman diola kolpea. Sutan jarri da, Pepe horri burua arraildu beharrez. “Ikusiko dik delako Pepe horrek!”.
      Bi metroko gizon puska batek erantzun dio:
      – Ni nauk Pepe, zer nahi duk?
      Eta gure gizon txikia umil-umil:
      – Zure autoari kolpe txiki bat eman diot eta deklarazioa egin behar dugu…
      Gizon txikia buruberoa zen, Pepe ikusi arte…

    • Maite 8:26 am on 2011/07/15 Permalink

      Kaixo, Eneko! Niri ere ‘burubero’ esatean, zuk aipatzen duzun beste adiera hori etortzen zait burura: berehala sutan jartzen dena… Badauka hiztegietan azaltzen den fanatiko horrekin lotura, baina ez da gauza bera, ezta? 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel