dapa

onomat. Bat-bateko ideia adierazten duen onomatopeia. Zer egingo, zer ez egingo, dapa!, erabaki zehatz eta errotikoa hartu zuen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

dapa. “(Vc), voz onomatópica, que se usa para indicar la presencia de una idea repentina” A. Cf. danba. Goizalde baten bat edo bi ezeze beste guztiok lo gengozala, dapa, bat batera itzertu nintzen da iretzartu neuzan lagunek. A BGuzur 131. Kalean zear eioala urlia, betekada ederra egin ondorean… dapa beti leiora, ta auzora begiradatxu bat beti. Ag Kr 50s. Eta zer egingo, zer ez egingo, dapa!! erabagi zeatz eta sustarrekoa artu eban. Erkiag BatB 26. Onomat. de disparo. Etxalartik badatoz / zazpi ega-bera, /. dapa, dapa!, bi tiro, / bat or dator beera… Zendoia 103.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  onom. (B) voz que se usa para indicar la presencia de una idea repentina
fr onom. voix utilisée pour indiquer la présence d’une idée soudaine
en onom. voice used to indicate the presence of a sudden idea
port onom. voz usada para indicar a presença de uma ideia repentina

Testuinguruan

Zer egingo, zer ez egingo, dapa!, erabaki zehatz eta errotikoa hartu zuen. (Hiztegi Batua)